1935eko
Bertso Gudua 1935eko urtarrilaren 20an jokatu
zen. Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia izan zen eta Euskaltzaleak elkarteak
antolatu zuen Eusko Gaztediren batera. 19 bertsolarik hartu zuten parte. Donostiako Poxpolin
Antzokian jokatu zen eta Inazio Eizmendi "Basarri"k irabazi zuen.
Parte hartzaileak Bertsolariak
Akilino
Izagirre “Zepai”
|
Juan
Zabaleta
|
Esteban
Uriarte “Utarre”
|
Matxin
Irabola
|
Aieteko
Etxeberria
|
Ordiziako
Mintegi
|
Euxebio
Eizmendi “Txapel”
|
Nikolas
Sorozabal
|
Fernando
Alkain
|
Juan
Mari Salegi “Kortatxo”
|
Ignacio
Eizmendi “Basarri”
|
Patxi
Erauskin “Errotaria”
|
Jan
Piarre Larralde “Panpale”
|
Pello
Zabaleta
|
Jose
Manuel Lujanbio “Txirrita”
|
Prudentzio
Abarrategi “Besamotza”
|
Jose
Maria Berra “Tellaetxipi”
|
Joxe
Kruz Larrañaga “Nekezabal”
|
Juan
Jose Sarasola “Lexo”
|
|
Sailkapena
Postua |
Bertsolaria |
Txapelduna |
Inazio Eizmendi "Basarri" |
2. |
Matxin Irabola |
3. |
Akilino izagirre "Zepai" |
4. |
Fernando Alkain |
Aurkezlea
Joseba
Zubimendi
Epaileak
Jose
Ariztimuño “Aitzol”
Joseba
Zubimendi
Jose
Olaizola
Toribio
Altzaga
Txomin
Olano
Ignacio Eizmendi "Basarri"
zegoen, Euzkadi egunkariko ohiko
kolaboratzailea. Garaiko bertsolari kulturaduna eta nazionalismoarentzat
garrantzi handiko pertsona zen. Lehen txapelduna izan zen, 21 urte zituela.
Basarri 1913ko azaroaren 27an jaio zen Errezilen (Gipuzkoa) eta Zarautzen hil zen, 199ko azaroaren 14an. Granada izeneko baserrian jaio zen. Sei urterekin Azpeitiara joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joategatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Aitak hartutako taberna horretan sortu zitzaion bertsotarako zaletasuna Basarriri. Aita bertsozalea zuen, eta bertsolari ugari ibiltzen zen tabernan.
Lehen saioa 17 urterekin egin zuen Basarrik, Zestoan, eta ibilbide oparoa izan zuen harrezkero. 1935ean Donostiako Lehen Bertsolari Egunean ("Bertsolari Gudua") txapela jantzi zuen, Txirrita aurrea hartuta. Beraz, bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra.
1960an, berriz, 25 urte geroxeago, Euskal Herriko Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 1962an, Uztapiderekin atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila peseta saritzat eskeintzen zituen. 1968ko “Piensos Onena” sariketa nagusian parte hartu zuen. Baita irabazi ere.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.
Gerra garaian, Telesforo
Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko
kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia eta kazetaritza izan zituen bizibide urte askotan: euskaraz zein
gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak.
Zarautzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak: 87 urte betetzear zituela eraman zuten, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa.
Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen:
bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia.
Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera
ekarri zuen. Bertsolaritzan bide urratzailea izan zen Basarri, molde berriak ekarri zituen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren
bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak…
Euskararekin ez ezik, bertsolaritzaren etorkizunarekin ere arduratuta zegoen Basarri. 1980. urtean artean ez zen batere argi ikusten: iraungo al zuen bertsolaritzak? Harrituta ikusiko luke BEC bertsozalez leporaino beteta.
https://www.ikasbil.eus/eu/artikuloaren-fitxa?articleId=16163508
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16158440
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.