viernes, 1 de enero de 2021

BERTSOLARITZA (II) XV., XVII eta XVII. mendeetako Bertsolaritza

XV. MENDEA    Profasadoreak eta eresiak


Ezkontzetan eta  ehorzketetan kantatzen ziren bertsoak ziren. “Andere inprobisatzaileen” mendea izan zen: Lasturko Miliaren  ahizpaSantxa Ochoa de Ozaeta, Usoa Alosko, Oroko Peru Garziaren  arreba… aipagarrienak dira, besteak beste.

Guganaino heldu diren XV. mendeko eresiak emakume hiletariek jartzen zituzten bertsoak dira, eta XVI. nahiz XVII. mendeko kronistek jaso zituzten. Espainiako erregearen kronista izan zen Esteban  Garibaik (Garibay beste batzuentzat) Gipuzkoako probintziaren historia egiterakoan horietako bi aipatzen ditu, biak Deba arrokoak.

Antza denez, emakumeek bat-batean jarrritako bertsoak hil-kexua adierazteko lantuak ziren. Gaztelaniaz “endecha” esaten zaien bertso moldeen antz handia dute.


Ibarretako bi gurutzeak

«Oñetaco lurrau jabilt icara

Lau araguioc vere an verala

Martin Bañes Ybarretan il dala.

Artuco dot escu batean guecia,

Bestean suci yraxeguia,

Erreco dot Aramayo guztia».

Poema hasten da alargunaren emozio biolentoen adierazpena eginez, eta jarraian heriotza nola gertatu den laburki azaldu ondoren, hiltzaileen lurraldearen aurkako madarikazioa eskatzen da.

Ospetsuenetakoa Garibaik bere Memorian jaso zuen Milia Lasturkoren eresia da, XV. mendekoa. Erdiminetan hil zen Miliaren ahizpak haren heriotza zela-eta jarritako lantuzko bertsoak dira, eta haren senar Peru Garziak berriro ezkontzeko duen asmoa deitoratzen du.

Zer ete da andre erdiaren zauria?
Sagar errea eta ardao gorria.
alabaia, kontrario da Milia,
azpian lur otza, gaiñean arria.

Lasturrera bear dozu, Milia:
aita jaunak eresten dau elia,
ama andreak apainketan obia;
ara bear dozu, andra Milia!

Jausi da zerurean arria,
aurkitu dau Lasturren torre barria,
edegi dio almeneari erdia,
Lasturrera bear dozu, Milia!

Arren! ene andra Milia Lasturko,
Peru Garziak egin deusku laburto,
egin dau Andra Marina Arrazolako;
ezkon bekio, bere idea dauko.

  

Garibaik jaso zuenez, Peru Garziaren arrebak erantzun egin zion eresi honi eta Miliaren ahizpak jarraitu egin zion beste eresi batez, baina ez dira hori bezain aipagarriak.


Usoa Alosko Debakoa zen. Beltran bere aitaren heriotza dela eta abesten du.

Aita jauna neria / Gaztelan zanian
Ixil askorik jaio zan / Alostorrian semia.
Eta ala ere ixilagorik / dago bakian
Azitzen Zarautz aldian / gure jatorriaren loitukerian.
Ai, au mindura beltza / ai, nere lotsa;
Alabak negarra eta / aitak lur hotza!"


Zenbait biltzailek (J.M. Lekuona, A. Zavala…) eresiak baladen artean sailkatzen dituzte.


XVI. MENDEA  Garibayren (Mondragón, 1533-1599, Madrid), Zaldibiaren (Tolosakoa, 1500ean jaia eta 1575ean hila) eta Isastiren (Lezo, 1565-1626) garaia


Garibay, Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz aho transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak. Kantu epikoak dira batzuk, eresiak besteak, emakumeek senide eta lagun maitatuen heriotzei (ankerrak eta bortitzak, orokorrean) eginak.


Asko eta asko buruz ikasitako koplak baziren ere, errepika bat-batekotasunari bide ematen zion, gaur egun oraindik egiten den moduan.

 

Historialari adituen arabera, ahozko tradizioa orain 10.000 urte jaio zen. Hau da, bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake, historiaurrean, ezbairik gabe.


Informazio-iturriak:

https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolaritza/historia
- https://ahozkoliteratura.eus/?page_id=574
- https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/mujeres-llevaban-cantante-20181104011124-ntvo.html
- https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/8/82/Bertsolaritza_denbora_lerroa.pdf


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...