viernes, 1 de enero de 2021

Bertsolaritza (III). XVIII. eta XIX. mendeetako Bertsolaritza

XVIII. MENDEA         BERTSO-GUDUAK  / LEHEN BERTSO-SAIOA

XVIII. mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso-guduak.


Fernando Amezketarra (1764-1823), ZabalaTxabalategi eta Izuela (1780-1837) orduko bertsolari ezagunenak dira. 


FERNANDO AMEZKETARRA, bertsolaria  eta pertsonaia xelebrea.

Fernando Bengoetxea Altuna, "Pernando Amezketarra" bezala ezaguna, 1764ean jaio zen Amezketan. Aralarren artzain eta bestelako lanbideetan aritu bazen ere, bere garaian ospea eman ziona bertsolari dohaina izan zen, Gipuzkoako onena omen zen eta. Hezur-mamizkoa izanik, ezin esan historikoa zela, ez baita historia-liburutara pasa. Haren oroitzapena, ordea, ez da galdu, herriak gordea baitu ahozko tradizioan, bere garaiko oso gutxik lortua dutena, historiarentzat inportanteagoak izan arren. Bere bertso eta ateraldi xelebreak oraindik orain entzun daitezke.

Dena den, taberna izaten zen bertsoak emateko giro aproposena, Pernandok berak aitortzen zuenez:

Gizon bertsolariak badegu, bai, lan hau,
jaia-arratsak tabernan bostetatik lau,
ezin erretiratu ez egun ta ez gau
jan t'edan ta jokatu, zurrut eta mamau,
sakelak badirau, okerrena nerau,
badet ezaguer'au
andreak zintzotzeko enkargatzen nau.



Fernando Amezketarrak Azpeitian 1799an kantatutako bi bertso gorde badira ere, 1801ean saio izugarri bat izan omen zen Billabonan. 4.000 ikusle bildu ziren herriko plazan Zabala eta Txabalategiren bertso-gudua ikusteko. Bosna ontza urre jokatu zituzten bertsolariek; Txabalategik Aizarnazabalgo sakristaua eraman zuen epaile gisa, Zabalak Fernando Bengoetxea (Amezketarra) herrikidea eta Billabonako alkateak Jose Mendizabal apaiza izendatu zuen boz erabakitzaile. 


Bi ordu bertsotan eman ondoren, ezin erabaki zein zen hobea eta epaileek bertso banatan enpatea deklaratu zuten. Aizarnabalgo elizako plaza erdian honela  hasi zen  sakristauak:
Txabalategi eta
ZabaIa gaztea,
askok deseo zuen
kantuz ikustea;
atsegin andietan
geldi da jendea,
bata adinbat egin
bear degu bes tea.
 
Pernandoren erantzuera:
Ezin gentzake bada
beste gauzarik eiñ,
nik gogoan naukana
zuk dezu itzegiñ:
utzi bear ditugu
biak berdiñ-berdiñ,
Gipuzkoa guziak
ar dezan atsegiñ.
 
D. Jose Mendizabalen debedea edo fal1oa:
Jaunak, mintzo zerate
griña txarrik gabe,
pozkidatu nazute
txit asko alere;
egia esateko
ipiñiak gaude:
bata bezin bestea
kantari onak daude.

TXABALATEGI, bertsolaria eta zerbait gehiago.
Jose Joakin Erroizena zuen izena. Txabalategi baserrian jaioa; Hemanitik Goizuetara bidean, Urumea ibaiaren ondoan, Txirrita jaiotako Latze-zahar baserriaren inguruan.

Behin, kanpoan ari zen lanean. Bere alaba, otarrean aitarentzat bazkaria zeramala, erori egin zen bidean eta ardo botilaren muturra hautsi. Aitak, botila hartatik ardoa edaterakoan, kristal zatiren bat edo beste tragatu zuen nonbait. Horretatixe hil zen bertsolaria." 

Juan Inazio ZABALA Amezketakoa zen.


Askorik, ordea, ezin izan zuten erabaki, ez bazen izan historiako lehenengo bertso-berdinketa (horra saioa gogoratzeko arrazoia). Orduko saioetatik salbatutako bertsoak zortziko eta bederatziko txikiak dira batez ere. Izugarria da garai honetako bertsolarien ezagutza teknikoa. Neurri estuan erraztasun handia sumatzen zaie, berezko errimategi oparoaz gain. Bi oholtza ezartzen ziren plaza edo eremu zabaletan, eszenatoki bakoitzak aurkari bana har zezan.


XIX.  MENDEKO   BERTSOLARITZA

 

Bertsopaperek indar handia izan zuten XIX. mendean zehar. Erabateko herri-literatura da hori, gizarteko jende eskolatu gabearentzat egina. Mende bateko tartean, bertsolaria igaro zer bertsogile arrunt izatetik –erromantizismoak emandako ahalmen guztiak- olerkariaren jantzi dotoreaz plazan  agertzera.

 

Antonio Zavala euskal idazlearen ustez, bertsolaritza josteta eta denbora-pasa da, eta bertsolarien emanaldiak, berriz, festarako parada. Bertso idatziek, bestalde, egunkari nahiz irratiaren betekizuna izan  zuten komunikabide horiek existitzen ez ziren garai batean. Herri xeheari interesatzen  zitzaizkion kontuak kontatzen zizkioten bertsopaperek: gertaera txik odoltsuak,  apustuak, pilota-partidak, estropadak, gerrak, amodio hautsiak…

 

Bertsolaritza eragina izan du, inondik ere, euskal poesiaren bilakaeran. 


Bertsolaritzak XIX. mendeko  poesian izan  zuen eragina, ahapaldigintzaren eta estilistikaren aldetik, bertsolaritza sustraituagoa zegoenez herriarengan.


Herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsoen faltarik izaten eta pasadizo xelebreen kanta paperak zabaltzen jarraitzen zuten. Bertsolariek gizarteko gai gehientsuenei heltzen zieten.


Orduko bertsolari eskolatu gabeek ez zekiten idazten eta senide, lagun edo ezagun baten premia izaten zuten buruan egositako bertsoak papereratzeko.

Bertsolaria eskolatu gabea da, ez du inolako ikasketarik: irakurtzea idaztea bezain arrotza egiten zaio. Baserri-girokoak dira ezagutzen direnak, herri hizkeraz mintzo direnak, herrikide eta ahaideen soiltasunaz ari direnak.


Pastor Izuelak  (1789-1837) XIX. mendearen hasierako bertsolari ezagunenetarikoa da.

XIX. mendearen erditik aurrera...

Xenpelar (1835-1869), Iparragirre (1820-1881), Bilintx (1831-1876) eta Pierre Topet "Etxahun" (1786-1862) izan daitezke sasoi horretako bertsolari gogoangarrienak. Xenpelar bat-bateko bertsogintzaren adierazgarri izan liteke; Iparragirrek gitarraz lagundutako buruan gordetako bertsoak zabaldu zituen; Bilintxek bertsopaperen langa altxatu zuen (Xenpelarrekin batera, jakina); eta Etxahunek Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera bizia islatzen du.


Herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsoen faltarik izaten eta pasadizo xelebreen kanta paperak zabaltzen jarraitzen zuten. Bertsolariek gizarteko gai gehientsuenei heltzen zieten.

Bestalde, ez dugu jakingo zein zen orduko bat-bateko jardunen egoera zehatza, baina ondo baino hobeto dakigu bat-bateko bertsoek gora egin zutela berriz Lore-jokoei esker. Jokook ahozko literatura eta poesia bultzatzeko sortutako lehiaketak ziren.

Era berean, bilkura horiek bertsolariak euren betiko ingurutik ateratzeko arrazoi bihurtu ziren. Gainera, epaile eta sarien presentziak bertsoen maila hobearazi zuen, batzutan epaiekin konforme egon ez arren. Bertsolari kopuruak ere gora egin zuen halako festa-egun handietan.

Txirritak, esaterako, ezin hobeto deskribatzen digu bere gizartea, ingurua eta orduko egoera, bertsopaperetako gai bihurtu baitzituen honakoak: Foruen Galera, Kubako Gerra (1898), I. Mundu Gerra, Bigarren Karlistada, Antonio Canovas del Castillo (1828-1897) espainiar ministroaren hilketa; kirolak, estropadak, boxe oa (Uzkudun, EH vs. Joe Louis, AEB); erlijioa, bizimodu eliztarra, Aita Santua, Goizuetako misioak, Adan eta Eva; gizarte gaiak, nekazarien lana, Pasaiako portuko grebak, euskaldunen emigrazioa Ameriketara, etab.

Txirritak ez zuen Antonio Canovas del Castillo espainiar ministroa atsegin; Foruak galdu zituen egun berean sortu omen zen euskal abertzaletasuna. Jakina, aldez aurreko aldarriak asko izan baziren, askoz gehiago izango dira 1876-1935 bitartean sortuko direnak. Beraz, bertsopaperek loraldi ederrean jarraituko dute gerratik gerrarako tartean, batez ere Txirrita eta Pello Otaño bertsolariei esker.


Pello Errotak, esaterako, ezkongaiek eta ezkonduek eskatutako bertso-sorta asko osatu zituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...