Mostrando entradas con la etiqueta ahozkotasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ahozkotasuna. Mostrar todas las entradas

martes, 17 de diciembre de 2013

5 urtekoak gure lagun minak dira - VIII



"Txango, txango, txango,
musu bat emango;
non dago?, non dago?
ez dizut esango!


   Txikiak garenean  mundua eta bizitza politagoak dira;
 eta lagunekin gero eta zoriontsuagoa.   

domingo, 20 de octubre de 2013

Irakurketa bultzatzen 4. mailan (2013/14) - II. zatia


   "Simon, Simon" parke-gelan irakurtzen   
Zutik, ezkerretik: Ander Alonso, Aimar Quintano, Arrate, Izaro, Aitana, Ane Aras, Beñat, Nando, Angela, Jon, Asier Eskauriaza eta Asier Larrazabal. Jesarrita: Ane Mazón, Alaia, Haimar Abad, Ander Arriola, Ibai, Gorka eta Bryan. Eta aurre-aurrean, etzanda, Josu eta Diego.


"Simon, Simon" liburua irakurtzen ari gara, orain dela gutxi kontatu nizuen bezalaxe. Ostegunean, aintzinako parke-gelan, fresko, lasaitasun osoz eta eroso baino erosoago, liburu honetako ume protagonistaren bihurrikeriak irakurtzen egon ginen.
Bere maisuari, On Anselmo, eta maistra jubilatu bati, Aurelia, Simonek  irri eta barre egin zien  ikasturteko lehenengo eskola-egunean. Baina Simonenak ez dira txarkeriak, bihurrikeriak eta okerkeriak baizik.

Ikusi nahi duzue zelan pasatu genuen?



          Cuando yo era niño (hace mucho tiempo de eso, pero aún lo recuerdo) no conseguía entender casi nunca a l@s mayores. Entonces pensaba que, según fuera haciéndome mayor, conseguiría entender a l@s adult@s. Ahora que ya soy bastante mayor, sigo sin  conseguir entender a l@s mayores (o adult@s). Por contra, cada día entiendo mejor a l@s niñ@s.
         Quizás, sea por ello que me  identifico con el protagonista de "El Principito" y que adore ese libro de Antoine de Saint-Exupéry.
         Incluso, observando cómo actuamos l@s adult@s, a veces, dudo de que haber estudiado nos sirva para actuar de manera inteligente. A menudo, l@s mayores damos órdenes, pero muy pocas veces argumentos. Y l@s niñ@s, que aún no han estudiado tanto como nosotr@s, pero no por ello no son inteligentes, requieren argumentos y explicaciones en vez de absurdas órdenes.

                          "Los libros me enseñaron a pensar y el pensamiento me hizo libre"     

         En mi escuela, como en todas las escuelas, el impulso de la lectura aparece todos años, uno tras otro, entre los objetivos del PAC (Plan Anual de Centro). Y también como en todas las escuelas, tenemos un Plan de Mejora donde la lectura  es el principal protagonista. ¿Y? 

     "Un libro es un amigo que nunca te dará la espalda"     

         Hace bien poco, en las reuniones de ciclo, se nos pidió que contásemos lo qué estábamos haciendo para impulsar la lectura en nuestras clases.  Dije que, una tarde a la sombra de los nogales negros de la antigua parke-gela, les había leído a mis alumn@s "A ze parea!", un libro corto y muy entretenido del escritor carranzano Karlos Santisteban, para trabajar  entzumena; que, para trabajar irakurmena,  mis alumn@s estaban leyendo "Simon, Simon" (en Euskara) en voz alta, por capítulos, y realizando los ejercicios de su cuadernillo de trabajo (unos de comprensión lectora y otros de gramática); que estábamos leyendo, aprendiendo de memoria y recitando (delante de los demás y ante los de 5 urte también) poemas acompañándonos de gestos, para trabajar ahozkotasuna y la memoria; que habían tenido que buscar una noticia, leerla o escucharla, y después contarla en clase al resto...
          Cuando se vuelva a preguntarnos  diré  que pronto empezaré a darles libros para leer cada semana, con lo que, durante el curso, leerían unos veintitantos cada alumn@ de mi clase; que  estoy recopilando  lecturas cortas porque quiero que, como ya hice con el anterior grupo, las madres y padres vengan a clase a leerlos; y también que  he pedido  la actividad de Euskal Idazleen Elkartea, para comprar un libro, leerlo y que por 50 € venga su escritor a hacer una sesión de animación a la lectura a nuestra clase.

  "El buen lector es aquel que, al terminar de leer un libro, es capaz de escribir una página más"  


     "La lectura es el viaje de l@s que no pueden tomar el tren"    

martes, 1 de octubre de 2013

Irakurketa bultzatzen 4. mailan (2013/14)

4. mailan gure ikasturteko 1go libururua dagoeneko irakurri dugu. Karlos Santisteban idazle karrantzarraren "A, ze parea!", hain zuzen ere.
Azken bolada honetan izan dugun beroaldietan, arratsaldez, lehen hezkuntzako geletan eguzkiak gogor jotzen zuela eta, jasanezina geneukan barruan egotea, 30º C baino gehixeago  zeudelarik. Beraz, aintzinako El Mato izeneko proiektuaren  izandako parke-gelara ateratzea erabaki nuen,  eta natur giroan bertan dauden intxaurrondo beltzen itzalean aipatutako liburua irakurtzen ari ginen.
"A, ze parea, karakola eta barea" atsotitz ospetsuarekin Karlosek liburuari amaiera ematen dio, eta esan behar dut  nire neskatila-mutikoen gustokoa izan dela.

Hona hemen  irakurketaren aurkezpena:
Hormetan, hostoen artean eta zuloetan ezkutaturik, hainbat izaki bizidun daude. Izugarri gustatzen zaie lur bustian ibiltzea eta belar eta barazkietako hosto berdeak jatea. Eskuan lupa izango bazenu beharbada beldurtu egingo zinateke. Munstro baten aurrean zaudela pentsatuko zenuke. Uiuiui... Ez zaitez larritu. Et, et! Zaude lasai. Lupaz ikusita erraldoiak dirudite, baina adar mugikor horiek norenak eta baraskilo batenak dira!

Bestalde, luzeago dexente dela eta, tarteka-marteka beste liburu bat irakurtzen ari gara, 
"Simon, Simon" deritzona. Honek ulermena  eta euskal gramatika lantzeko lan-koadernotxoa zekarren.
Simon irudimenaren handiko mutikoa da eta primeran pasatzen dugu  bere pasadizoak irakurtzen.

viernes, 1 de marzo de 2013

Barnetegirako Errezitaldia prestatzen aritu gara

Kontxa eskolan gure Hizkuntza Proiektua garatzen ari garela eta, orain arte landu ditugun ahozkotasuna (ahozko adierazpena eta elkarreragina) eta entzumena nire gelako ikasleekin proiektu bateratu batean praktikan jartzea erabaki dut.

Lan honen helburua, olerki errezitaldiak egitea da. Alde batetik Alkiza-ko Barnetegian (Gipuzkoa) gurekin egongo diren Gasteizeko beste ikasleei eta bestetik IES Karrantzan dauden ikasle eta irakasleei, datorren Irailean nire ikasleak bertara joango direlako ikasketak jarraitzen, DBH1era, hain zuzen ere. Gainera hirugarren ekitaldi bat ere egin genezake gure eskolako ikasle, guraso eta familientzat ere.

Helburua lortzeko eman diren pausoak ondorengoak izan dira:

1.     Euskaraz ezagun diren 50 abesti inguru bildu  eta banan banan dagokien letra eta bideoarekin nire blogean txertatu, 14 sarrera ezberdinetan bildurik. Guztiak “Nire euskal abestirik gogokoenak” etiketaren menpean daude.

2.        Era berean, beste 50 olerki euskaldun bildu, Kirmen Uribe, Joxe Antonio Ormazabal, Mikel Lasa, Jose Antonio Artze, Manuel Lekuona, Koldo Izagirre, Amaia Lasa, Joseba Sarrionaindia, Imanol, Salbarote Mitxelena, M. Zarate, Gabriel Aresti eta abar egileenak.  Hauek “olerkiak” izeneko etiketan “Euskal olerkiak (eskolarakoak)” izenpean txertatuta daude nire blogean ere.Honekin batera, bai euskaraz zein erdarazko beste olerki batzuk ere txertatuta daude izenburu ezberdinekin, adibidez; “nire olerkiak” nik idatzitako olerkiak txertatuz edo “nuestras poesias/gure olerkiak” pasa den kurtsoan lantzen hasi ginen olerkien bilduma txertatuz. Azken hauetariko gehiengoa erdaraz daude.

3.      Gelan egin beharreko lana azaldu dut. Horretarako, arbel digitala erabiliz, nire ikasleei  prestatu dudan material guztia ezagutzera eman diet. Blogean ibili gara eta lanean hasteko erabilgarri izango dituzten sarrerak ikusi ditugu. Esan behar dut nahiz eta lan ez oso erraza izan, gogotsu eta zirraraz hartu dutela egin beharreko lana.

4.       Nire ikasleak, abestiak entzuten, letrak irakurtzen eta ezagutzen, olerkiak irakurtzen… hasi ziren, eta noski suertatzen zitzaizkien duda guztiak galdetzen, haien artean interesezko gauzak komentatzen… Lan hau, bai gelan Eskola 2.0-ko ordenagailuekin eta/edo etxeko ordenagailuekin eskolaz kanpoko orduetan egin zuten. Esan behar da sarri askotan komentatzen zutela haien gurasoak blogean dauden abestietariko batzuk ezagutzen zituztela eta beraientzat hori oso motibagarri bihurtu zen.

5.         Abesti eta olerki guztiak ikusi ondoren, ikasle bakoitzak berea aukeratzeko unea heldu zen. Horretarako, komunean egin genuen eta bakoitzak aukeratutakoa ikusgai zegoen zerrenda batean ipini genuen. Hemendik aurrera, bakoitza bere lan pertsonalean buru-belarri aritu zen, baina elkarri lagunduz ere. Adibidez, olerki batzuk bikoteka edo taldeka errezitatzea erabaki zuten, beste batzuk nahiz eta bakarka errezitatu beste lagun batek kitarrarekin lagunduko zion, haien artean gomendioak, proposamenak, ideia berriak, iritziak… ematen ziren. Beraz, haien arteko elkarreragina eta laguntasuna bermatuta zegoen.

6.      Ikasle bakoitzaren emanaldia, eta baita emanaldirako egin behar zuen aurkezpena (bai pertsonala zein errezitatuko duen olerki edo abestiari buruzko argibideak) prestatzeko epe bat ipini genuen. Azken hau, posta elektroniko bitartez niri bidali behar zidaten, nik zuzendu ondoren berriz ere bueltatzeko.

7.         Otsailaren bukaera aldera entsaioak egiten hasi ginen, ikusten genituen akatsak zuzenduz, gorputz keinuak sartuz, entonazioak  aholkatuz… Jarduera honetan argazki eta bideo txiki batzuk egin ditugu, non autoebaluazioa eta koebaluazioa egiteko aukera eman dugun, eta hortaz bakoitzaren aurkezpena eta errezitaldia hobetzeko aukera ere.
Barnetegia hastear dago eta prest gaude errezitaldia emateko. Ea nola ateratzen zaigun!
Hona hemen botako ditugun abesti eta olerkien behin-betiko zerrenda:
Aingeru................. "Zure begiek" (Mikel Markez)
                             "Bihotzik gabeko panpina" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Déjame" (Manolillo Chinato)
Maider.................. "Xalbadorren heriotza" (Xabier Lete, Erramun Marticorena...)
                             "Bi gezur eta bi egi" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Euskaldunak" (Rober Areizaga)
                             "Educar" (Gabriel Celaya)
Alen......................"Txoria txori" (Jose Antonio Artze, Mikel Laboa)
                             "Yo soy un hombre de campo" (Manolillo Chinato)
                             "Dedicado a una madre" (Herri jota)
Nekane eta Erika...."Ilargia" (Ken Zazpi)
Nekane.................."Gure mundua" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Cantemos a las flores" (José Luis Hidalgo)
Erika....................."Nire aitaren etxea defendituko dut" (Gabriel Aresti)
                            "¿Por qué me miras?" (Rober Areizaga)
                            "Qué estará soñando" (Daniel Adrián Madeiro)
Angel...................."Aita-semeak" (Oskorri)
                            "Euri tanta" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Zure besoetan" (Mikel Lasa)
                            "Era un niño que soñaba" (Antonio Machado)
Araitz...................."Ene maite nauzu" (Iñaki Eizmendi)
Araitz eta Argiñe...."Aitonaren bastoia" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Anoche cuando dormía" (Antonio Machado)
Xabi....................."Aitormena" (Hertzainak)
                            "Ogia eta ura" (Joxeantonio Ormazabal)
Mª José................"Eskutitza" (Hemendik At)
                            "Zorionak zuri" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Hiria" (Joxeantonio Ormazabal)
Markel.................."Euskal Herrian Euskaraz" (Oskorri)
                             "Inurria uretan" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Hacial el sol"

Ehari...................."Mariñelaren zai" (Sorotan Bele) (Alen eta Nekaneren laguntzarekin)
                            "Lagun bat" (Kirmen Uribe)
                            "Pobreza a los diez años" (Alba Swan)
                            "Invictus" (Willian Ernest Henley)
                            "Anoche cuando dormía", homenaje a Antonio Machado (Antonio García Teijeiro)
                            "Siempre te recuerdo" (Rober Areizaga)
Iskander................"Zergatik" (Gorka Knörr)
                            "Sí eta no" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Liburua"-"Un Libro"-"A book" (Kirmen Uribe)
Oier......................"Guk Euskaraz" (Urko)
                            "Infinitu" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Cuando los nazis..." (Bertol Brecht)
Oier eta Erika........"Mi capitán" (Ricardo E. Pose)
                            "Cantares" (Antonio Machado)
Patxi....................."Azken agurraren negarra" (Gorka Knörr)
                            "Ama" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "El gallo" (Alfredo Marqueríe)
Nandy eta Argiñe..."Amets bat" (Alaitz eta Maider"
Nandy..................."Ixilik zure aurrean" (Rober Areizaga)
                             "Agonía" (Rober Areizaga)
Oier eta Aingeru....."Kalanbreak" (Gozategi)

Taldean................."Romance del prisionero" (Anónimo)
                             "Las tres cautivas"
                             "No te rindas" (Mario Benedetti)
Amaieran..............."Lau teilatu" (Itoiz)

viernes, 11 de enero de 2013

PIN

BECen izan den Gabonetako Umeen Parkean (PIN) egon gara, abenduaren 29an, hain zuzen ere. 4. mailan geundenean ere hara joan ginen "Ipuinen Herriko Erregea" antzerkiarekin. Gogoratzen duzue?  Bai, horixe!!!
Egun hartan ere, argazkiak atera nituen baina oraintxe ezin dut topatu, eta bere ordez eskolan ateratako hauxe jarri dizuet opari gisa. Antzerkitxo hori Segurako barnetegian ere herriko eskolan eta herriko umeentzat antzeztu genuen arrakasta  izugarria jasoz.
Honetan olerkiak eta esaldiak bota genituen, gazteleraz zein euskaraz. Gelako neska-mutil batzuek, beste ekintzetan ari zirela eta (futbol txapelketak, bidaiak...), ezin izan zuten joan, eta  bakarrik sei ikaslek parte hartu zuten: Nekane, Ehari, Markel, Aingeru, Mª José eta Araitz.
Zailtasunak zailtasun, gustora ibili ginen, eta giro onean egun polita pasatu genuen PINean. 

Gurekin etorritako amek, aitek eta anai-arrebek ere primeran pasatu zuten.

Gure interpretazioa amaitu ondoren aukera izan genuen dantza egiteko 
eta jolas-parkean zeuden olgetan gozatzeko.

Aizue, eskerrik asko etortzeagatik!

Eguneko argazkiak ikusteko sakatu hementxe

martes, 20 de noviembre de 2012

Alen-ek herri-jota abesten


Alen karrantzarra da, familiako baserrian Bernales auzoan bizi da, Ordunteko mendizerrako magaletan. Mutikoa 6. mailan dago eta LH-ko udazkeneko irtenaldian, La Calera-ko pagaditik irtetzerakoan egin genuen atsedenalditxoan, hamaiketakoa jan behar genuelarik, honako herri-jota bota zigun.
Alen, artista!

2012/13 ikasturteko jarduera batzuk laburbilduz - I

HALLOWEEN -2012

Nire ikasleek maisu Canales buruan zeukatela eta, Halloween ospatu nahi zuten eta eurek ekitaldi txiki bat prestatu zuten; zorionak emateko gelaz gela joaten. Jantzietaz ere arduratu ziren eta merendola eta guzti antolatu zuten urriaren 31ko arratsaldean.

Gelakoen jantzi batzu
               
 Haur Hezkuntzako jolastokian bertan zeuden HH-ko umeekin.

HEZUR TXOKOA

Eskolan hezur-txoko bat prestatu dugu, non geneuzkan animalien burezurrak eta abar kokatu ditugun denon ikusgai. Besteak beste, zaldi-, behi-, basabehi-, zezen-, ardi-,  ahuntz-, eta aker-burezurrak jarri ditugun. Baita zaldi apatxak, eta animalia ezberdinen hezur zein adar batzuk ere.
                               6. mailakoek txartelak egin eta jarri ditugu hezur txoko honetan.

"GIZARRIAK" ERAKUSKETA

Gure solairuko pasilloan "Gizarriak" erakusketa kokatu dugu. Gizakiaren irudimenean zentzua dauzkaten naturan topatutako harriak direlako kokatu ditugunak  eta, "Gizarriak" izena aukeratu genuen (giza + harri). Hauetariko batzuk gure irtenaldietan topatutakoak dira. Txartelak ere ordenagailuan egin ditugu, plastifikatu, moztu, lekuan jarri...
Azken bolada honetan, eskolako beste geletakoei azaltzeko gidoia prestatzeari ekiten diogu.


Umeen irudimena lantzeko ez ezik, ahozko adierazpena eta elkarreragina bultzatzeko ere interesgarrritzat jotzen dut.







                                                                                         Zer deritzozue?
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...