XX. mendean
zehar, bertsolaritzak eraldaketa progresiboa eta erabatekoa izan du. Nahiz eta
izena mantendu, XX. mende hasierako bertsolaritzak mende bukaerakoarekin antz
gutxi dauka.
Bertsolaritzaren
idatzizko modalitateak, mende hasieran garrantzitsuena, nagusitasuna bat-bateko
modalitateari utziko dio. Bertsolaria da, XX. mende bukaeran behintzat,
jendearen aurrean bertsoak inprobisatzen dituena.
Bertsolaritzan eman diren aldaketak bultzatu, edo
izan diren aro ezberdinak adierazten eta bereizten dituztenak behintzat,
Txapelketa Nazionalak izan dira.
OSTATUTIK OHOLTZARA
1935ean, lehen aldiz eta Bertsolari Gudua izenarekin Baskonia osoko bertsolariak bertso txapelketa batean parte hartzeko biltzen dira.
Txapelketa hauek baino lehenago, mitin politikoetan abesten zuen Kepa Enbeita "Urretxindorra"-rena bezalako salbuespenekin, bat-bateko bertsolaritza batez ere umore eta dibertimendu gaietan aritzen zen, eta gai serioagoak eta landuagoak (politika, erlijioa, guda, ohiturak) idatzizko modalitateak garatzen zituen.
Urte
hauetatik aurrera Juan Mari Lekuonak Pizkunde Garaia deitutakoa hasiko da.
Bat-bateko bertsolaritza nekazal inguruetatik ateratzen hasiko da eta euskal
kulturan garrantzia eta protagonismoa hartzen joango da, euskararen defentsa,
nazionalismoa... bezalako gaiei helduz.
Noizean behineko Lore-jokoez gain,
bat-bateko bertsolaritzaren ohiko adieraztokia sagardotegi, taberna eta
ostatuak ziren. Bertsolaria bufoi eskolatu gabea da, jendea dibertitzeko
mozkorra. Modu horretan, bere gurasoen ostatuan ezagutu zuen bertsolaritza Basarrik
(1913-1999) eta beste askok bezala, bat-bateko arte hura taberna zulotik atera
beharra zegoela pentsatu zuen. Berak baino lehen, ordea, Kepa Enbeitak
(1878-1942) eta Pello Otañok (1857-1910) duintasun kutsuz zipriztinduko dute
bertsoa. Otañoren bertso-idatzien zuzentasuna, egokitasuna eta Enbeitaren
plaza-gizon izaera eta gaiari heltzeko dinatasuna bertsolaritza-mota berri
baten oinarria izango dira.
Hortaz, errealitatea moldatu nahian, Jose Aristimuño "Aitzol" (1896-1936), Manuel Lekuona (1894-1987), Juan Jose Makazaga (1887-1963), Basarri (1913-1999) eta beste zenbaitek (Euskaltzaleak taldearen sorrera ere kontuan izan behar da) piztutako mugimenduaren lehen fruitua Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa izan zen. Bertsolaritzaren "profesionalizazioaren" lehen urratsa zen, bertsoa tabernatik kalera, plazara, frontoira, antzokira, zinema eta elizara ateratzeko.
XX. mendera arteko bertsolari gogoangarriak
Gehienak XIX. mendean aritu ziren bertsotan, baina batzuek XX. mendeko hasierako hamarkadetan ere kantatu zuten
BERTSOLARIA |
Jaiotze-data |
Heriotze-data |
Bizi-iraupena |
Nongoa |
|
1764/10/10 |
1823/07/09 |
59 urte |
Amezketa |
|
|
|
|
Amezketa |
|
1774/03/05
|
|
|
Hernani |
|
1780 |
1837 |
57 urte |
Aia |
|
1786/07/20 |
1862/01/07 |
77 urte |
Barkoxe (Zuberoa) |
|
1792/01/07 |
1879/05/30 |
87 urte |
Luzaide |
|
1798 |
1879 |
81 urte |
Usurbil |
|
1814/09/29 |
1897/12/13 |
83 urte |
Bidarrai
|
|
1820/08/12 |
1881/04/06 |
60 urte |
Urretxu |
|
1826 |
1878 |
52 urte |
Ugaldetxo
|
|
1829 |
1876 |
43 urte |
Ugaldetxo
|
|
1829/10/01 |
1895/10/02 |
66 urte |
Aia |
|
1831/04/30 |
1876/07/22 |
45 urte |
Donostia |
|
1832 |
1898 |
76 urte |
Errenteria |
|
1835/01/13 |
1869/12/08 |
34 urte |
Errenteria |
|
1840/12/23 |
1919/02/03 |
78 urte |
Asteasu |
|
1843/02/20 |
1919/03/05 |
76 urte |
Otxandio |
|
1846/09/30 |
1940/08/05 |
93 urte |
Zarautz |
|
1857/01/26 |
1910 |
53 urte |
Zizurkil |
|
1860/08/14 |
1936/06/03 |
76 urte |
Hernani |
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.