lunes, 4 de noviembre de 2013

"La danza del esqueleto"

Giza-gorputzaren pisuaren bi bosten inguru muskuluz osatuta daude. Gutxi gorabehera 640 muskulu daude gorputzean. Gehienak eskeletoaren hezurrekin lotuta daude eta haiek tenkatzen dituzte gorputza mugiarazteko.
Eskeletoa edo hezurdura,  206 hezurrek gorputzaren armazoi sendoa osatzen dute. Izan ere, gorputza leuna eta malgua da. Eskeletoaren atal bakoitzak eginkizun bat du. Burezurra, adibidez, garuna babesten duen ganga formako bilgarria da. Ornoek erdiko euskarri sendo eta, aldi berean, malgua osatzen dute. Gorputz adarren hezur luzeek, berriz, palanka gisa dihardute. Hezurrek gorputza eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte. Adibidez: garuna, bihotza edo birikak.


Gorputza, orokorrean, hiru ataletan zatitzen da: Burua, enborra, eta gorputz adarrak. Atal bakoitzak bere hezur nagusiak ditu. Guztira, 206/208 hezur daukagu gorputzean: 8, burezurrean; 14, aurpegian; 25, bularrean; 26 bizkarrezurrean; 64, goiko gorputz adarretan eta 62 behekoetan. Ezetz zenekien!



     Oinarrizko hezurrak:     

Garezurra edo burezurra

 *  Garezurreko hezurrak 8 dira eta garuna edo burmuina babesteko kutxa gotorra osatzen dute.
*  Aurpegiko hezurrak 14 dira. Aurpegiko hezurren artean, garratzitsuenak masailezurrak (goikoa eta       behekoa) dira, mastekatzeko erabiltzen ditugunak.
*  Mingainaren oinarrian bada soltean dagoen hezur bat, hioides izenekoa.

Gorputz-enborreko hezurrak

*  Lepauztaia eta omoplatoa, goiko gorputz adarren sostengu direnak. Saihetsak, birikak eta bihotza babesten dituzte, bular-kaiola osatuz.
*  Bularrezurra edo esternoia bi aldetako saihetsak lotzen dituena.
*  Ornoek bizkar-hezurra osatzen dute eta orno-muina babesten dute. Beste aldetik, saihetsak artikulatzen dituzte.
*  Pelbisa edo aldakako hezurra hiru zatiz osatua dago (iliona, iskiona eta pubisa) eta beheko adarren euskarri da.


Gorputz-adar torazikoko hezurrak

*  Sorbaldako artikulazioa osatzen dute lepauztaia edo klabikula, omoplatoa edo eskapula eta besahezurrak.
*  Humeroa besoan dago.
*  Besaurrean, kubitu eta erradioa ditugu.
*  Karpoak besomuturrean ditugun 8 hezurrak dira.
*  Ondoren datozen eskuko hezur luzeak metakarpianoak dira.
*  Falangeak hatzetan dauden hezurrak dira.


Beheko gorputz-adarreko hezurrak

*  Aldakaren artikulazioa pelbisa eta femurrarekin osatzen da.
*  Femurra edo izterrezurra izterrean dugun hezur luzea da.
*  Belaunean dagoen hezur biribila errotula edo belaunezurra da.
*  Hankan tibia edo berna hezurra eta peronea ditugu.
*  Tartsoak 7 hezur ditu eta orkatilan ditugu.
*  Metatartsoak oineko hezur luzeak dira.
*  Behatzetan falangeak ditugu.

     ¿Y esto qué os parece que es, mover el esqueleto o tener un mal sueño?   


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...