Izen zientifikoa (latinez): Quercus robur
Euskaraz: Haritza (haritz kanduduna)
Gazteleraz: Roble (roble pedunculado. Baita carballo, Galician; carbayu, Asturiasen; eta cajiga, Cantabria aldean)
Ingelesez: Oak
Familia: fagazeoak (ametzak, quercus pyrenaica; haritz amerikarra, quercus rubra; haritz kandugabea, quercus petrea........)
* "robur" latinetik dator, eta gogorra edo zaila esan nahi du, hori baita haritz honen zuraren ezaugarri nagusia.
"Oinarri sendoa haitza
basoan zutik zuhaitza,
gizakiontzat babes lekua
gure betiko haritza".
Pando ondoko haritz zaharra
BEREIZKUNTZA ETA EZAUGARRIAK:
* 45 m-ko altuerara iritsi daiteke.
* Hostogalkorra (hosto erorkorra). Udazkenean hostoak erortzen zaizkio.
* Bere enborra beti izaten da lodia eta askotan
okerra.
* Adaburua ireki eta obala.
* Sustrai sakonak ditu.
* Hosto lobulatuak ditu. Txandaka kokaturik daude. 5-15 cmko luzeraz.
* Fruituak, ezkurrak (irail-urrian heltzen dira). Ezkurra. 2-3 cm-tako forma borobildua. Orlegia lehendabizi eta heldutasunarekin gaztaina, marra ilunekin. Ezkurrak onak dira txerriak bazkatzeko. Animalia askok oso estimatuak dituzte eta basurdeen,
urtxintxen, arratoien eta animalia belarjale askoren eta marraskarien
oinarrizko janaria dira. Ardiek ere neguan belarra jan beharrean, ezkurrak jaten
dituzte.
* Bizi iraupen handiko espeziea da, 600 urtez bizi daiteke, batzuetan 1.000 urte baino gehiagora heltzen delarik, Gernikako arbola zaharra bezala.
Haritz hostoak El Mato-n
ERABILERA:
* Kalitate oneko egurra
dute haritzek. Hori dela eta, zurgindegi batean oso
estimatua izaten da egur hau.
* Itsasontzien eraikuntzan, trenbidetrabesak eta etxeen eta baserrietan habeak egteko erabilia izan da. Haritzak sarritan altzariak eta lur zolak egiteko
erabiltzen den zur gogorra dute.
* Haritzaren egurrak oso ondo jasaten du ura eta
askotan txalupak egiteko erabiltzen dira. Gaurregungo "Las
Bardenas" lehen harizti handia zela esaten da. "La Armada Invencible "rako
erabili ziren itsasontziak egiteko moztu ziren eta ez zuten berriro landatu.
* Bere egurra erregai ona da, burdinoletan erabilia.
HABITATA eta HEDAPENA:
* Zuhaitz hauen basoak hariztiak dira
* Europako da jatorriz, eta, garai batean baso handiak baziren ere, desagertuz joan dira.
* Baso mistoetan.
Lautadetan eta mendi baxuetan. Ibai handien depresio ingurutan ugari ugari. Baita
ureztatzeko erreztasuna dagoen lekuetan ere.
* Karrantzan haritz anitz daude. Toki guztietan nagusitzen diren zuhaitz mota bat
da. Karrantza Haranan harizti anitz daude toki aproposa delako.
* Giroa zenbat eta hezeagoa izan, orduan zuhaitz
haundiagoak (haritz haundiagoak preziatuagoak dira) izaten dira. Zeren eta
zuhaitz altuagoak gero eta hosto haundiaagoak izateko aukera dute
eztasuna dagoen lekuetan ere.
ERAGINA GIZARTEAN:
* Haritza
sendotasun eta iraunkortasunaren ikurra da.
* Haritza Erresuma Batua, Alemania eta Ameriketako Estatu batuen herri zuhaitza
da, baita Euskal herriaren ikur garrantzitsua; Gernikako
juntetxean dagoen haritza Euskal Herriko zuhaitzik ezagunena dela. Haritza euskaldunontzat zuhaitz esanguratsuenetakoa izan da, benetako sinboloa.
* Gotzon Garateren atsotitza famatua: "Haritz handia, gerizpe handia".
IPUINA:
Behin batean, baserritar bat joan zen artotza ikusten ere haritz handi baten azpian jesarri zen. Artasorora adi zegoela, kalabaza handi bat ikusi zuen arto artetik landara irtenda. Pentsakor zegoen eta badio berekautan:
-- "Nola liteke hau? Arto artean kalabaza-hazi txiki bat erein nuen eta aitu zelako kalabazatzarra atera zaidan. Haritz handi honek ordea, nola dituen baino ez da hain ezkur txikiak?"
Munduan gaizki eginda zegoela pentsatzen zegoela, klassk! Gerizpe eta babes handia ematen zion haritzaren ezkur bat erori eta buru-buruan jo zuen baserritar filisofoa.
-- "Ene!" - pentsatu zuen oraingoan.
Kaixo maisu oso polita izan da. Bihar arte agur. Arrate.
ResponderEliminar