miércoles, 13 de noviembre de 2013

Jolasak

Jolasetan ez dira tranparik egiten!!!!!!!
  Diego harrituta geratu zen zapitxoan jolasten!!  
Kontxa Ikastetxeak goizeko atsedenaldian euskara erabilpena bultzatzeko eta euskeraz jolasten ikasteko proiektu polit bat martxan jarri zuen joan den astean. Ostiralero egiteko asmoa dago eta parte hartzeko irakasle guztion konpromesuarekin hasi da.

Alde batetik, haur hezkuntzakoek aukera izango dute lau jolas ezberdinetan ari izateko: Soka saltoan, Uztaiak, Koloretako Sorgiña eta Bat, bi, eta hiru... karabin bom bam; eta txandaka lehen hezkuntzakoen laguntza izango dute, bai antolakuntzan, baita txikiei nola jolasten den irakasten ere.
Bestaldetik, lehen hezkuntzan sei jolas ditugu hasiera batean: Ziba, Txapak, Trukume, Soka Saltoan, Goma eta Zapitxoa. Umeek nahi duten jolasetan hartzen dute parte.


Jagoba eta biok Zapitxoaren ardura dugu. Eta umeek, gure esanetara, zenbaki, animalia, herri, kirol, herri-kirol, kolore.... izenak banatzen dituzte euren taldekideen artean zapitxoaren bila ateratzeko. Honela, euskal hiztegia aberasten dugulakoan gaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...