KANTAURIKO ITSASOAN
OLATUAK GORAKA
ITSASONTZI BAT IRTEN DA
UR HANDIEN ARTEAN
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
AZALPENA:
Bi lagunek sokari eragiten dioten
bitartean, beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Jolas
hau hiru urratsetan egiten da:
1 "Kantauriko itsasoan olatuak
goraka" = soka behetik eragiten da.
2 "Itsasontzi bat irten da ur
handien artean" = soka goraka ematen da.
3 "Hemendik
hara" = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten
diotenak eta beraiekin batera saltoka ari dena.
"Handik hona" = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari
eragiten diotenak eta berarekin batera saltoka ari dena.
"Hemendik hara" = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira
sokari eragiten diotenak eta beraiekin batera saltoka ari dena.
"Handik hona" = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari
eragiten diotenak eta berarekin batera saltoka ari dena.
BAT ETA BI
ONGI AGUR
AZALPENA:
Bi lagunek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek
ilara batean itxaroten dute. Abestia behin eta berriro errepikatuz arituko dira
modu honetan:
* BAT = ilarako lehenengo laguna sartuko da.
* ETA BI = bigarrena sartuko da lehenengo bertan dagoela.
* ONGI = saltoka ari diren biak elkarri eskua emango diote.
* AGUR = lehenengo sartu dena sokatik irtengo da.
* ONGI = saltoka ari diren biak elkarri eskua emango diote.
* AGUR = lehenengo sartu dena sokatik irtengo da.
Ondoren abestia berriro errepikatuko da, ilaran dauden
guztiak sokasaltoan egin arte.
LAPIKORA SARTU LEHENA
LAPIKORA BIGARRENA SARTU
LAPIKORA HIRUGARRENA SARTU
LAPIKOTIK IRTEN LEHENA
LAPIKOTIK BIGARRENA IRTEN
LAPIKOTIK HIRUGARRENA IRTEN
AZALPENA:
1 Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, beste
kideak saltoka arituko dira. Abestiak berak esaten du jokalari bakoitzak noiz
sartu behar duen sokara, baita sokatik noiz atera behar duen ere.
"Lapikora sartu lehena" = taldekide bat sokara sartu eta saltoka
arituko da. "Lapikora bigarrena sartu" = beste bat sartuko da eta
biak arituko dira saltoka. "Lapikora hirugarrena sartu" = hirugarren
jokalaria sartuko da eta hirurak saltoka arituko dira.
2 Horrela jarraituko dute, jolaskide guztiak sokara sartu
arte. Denak batera saltoka ari direnean, abestiaren hitzak aldatuko dira eta
jokalari guztiak sokatik aterako dira banaka. Lapikotik irten lehena = sartu
den lehenengo jokalaria sokatik aterako da. Lapikotik bigarrena irten =
bigarrena sokatik aterako da. Lapikotik hirugarrena irten = hirugarrena aterako
da.
3 Eta horrela jarraituko dute saltoka ari diren guztiak
sokatik atera arte edo baten batek huts egin arte. Hori gertatuz gero, berriro
hasiko gara, baina oraingoan salto egin gabe geratu direnek hasiera emango
diote jolasari.
* Sokari eragin = soka eman.
* Huts egin = Gaizki egin
Informazio-iturria: http://www.aisia.net/jolasak/sokasalto-jolasa/kantauriko-itsasoan
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.