Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

jueves, 1 de mayo de 2014

Unibertsoa

Antzina-antzinatik gizakia zeruari begira egon izan da, horko misterioak aurkitu eta antolakuntza argitu nahirik.
Unibertsoari buruzko izan diren teoria ezberdinak. Nork ote zioen egia?
Kristo aurreko II. mendean Ptolomeo astronomo grekoak teoria bat asmatu zuen. Lurra, geldirik, unibertsoaren erdian kokaturik zegokeen eta bere inguruan biraka zebiltzan Eguzkia, planetak eta izarrak.
XVI. mendean, Koperniko astronomo poloniarrak beste planetekin batera Lurra, Eguzkiaren biran mugitzen zela eta aldi berean planeta bakoitza bere baitan jiraka ari zela adierazi zuen.
XVII. mendean Galileo Galilei jakintsu italiarrak Kopernikoren aurkikuntzak egiaztatu zituen. Bere garaian Elizak gaitzetsi egin zituen Galileoren teoriak. Gaur egun, badakigu arrazoia zuela.



La teoría más conocida sobre el origen del universo se centra en un cataclismo cósmico sin igual en la historia: el big bang. Esta teoría surgió de la observación del alejamiento a gran velocidad de otras galaxias respecto a la nuestra en todas direcciones, como si hubieran sido repelidas por una antigua fuerza explosiva.







Unibertsoaren neurriak
Unibertsoaren neurriak ez dira ezagunak, ez, izugarriak baitira. Ezin dira neurtu ez teleskopioz, ezta gaur eguneko sateliteez ere.
Unibertsoa galaxiaz osaturik dago. Lurretik milioika batzuk antzeman izan dira. Galaxia bakoitza sistematan banaturik dauden izar eta planetez osaturik dago. Galaxia bakoitzeko milaka sistema daude. Lurra eguzki-sistemaren barnean aurkitzen da. Bide batez, eguzki-sistema hori galaxia baten zati bat da: Esne-Bidea (argazkian kusten da).

Zerua gauez
Astro bat da forma zehatz bat eta mugitzeko modu jakin bat dituen zeruko gorputz bat.
Astro mota ezberdinak daude unibertsoan:
- Izarrak: sutan dauden gasezko esferak dira. Milioika urtetan zehar, distiratzen dute; ondoren, itzali egiten dira edota lehertu. Uneoro batzuk piztu eta beste batzuk itzali egiten dira. Izar batzuek irudiak osatzen dituzte zeruan: konstelazioak dira (adibidez, Hartz Handiak eta Hartz Txikiak, eltze kirtendunak dirudite!)
- Planetak: esfera-forma dute, eta ez dute argirik ez berorik igortzen. Izar baten inguruan biratzen dira. Egiten duten bidaiari orbita deitzen zaio.
- Sateliteak planeten inguruan biraka ibiltzen dira, eta ez argirik ez berorik igortzen ez duten astroak dira.
- Asteroideak: Marte eta Jupiter planeten artean biraka dabiltzan planeta txikiak dira. Milaka daude.
- Kometak: espazioan bidaiari dabiltzan hautsez eta gas izoztuez osaturiko bola argitsuak dira. Eguzkiaren ingurura hurbiltzen direnean, distiratsu bihurtzen dira, eta isats luze bat edukiko balute bezala ikusten dira.
http://www.dipity.com/Consuelolp/LOS-COMETAS_1/
- Meteoritoak  Eguzki-sistema zeharkatzen duten haitz zatiak dira. Lurrera gerturatzen direnean, sutan erortzen dira. Orduan, izar iheskorrak deitzen zaie.

Astro hauek eta zeruko beste gorputz batzuk multzokatuta daude, galaxietan. Beren ardatzaren inguruan biratzen dira, eta espazioan ere mugitzen dira.



Eguzki-sistema
Eguzki-sistema izar nagusi batek, Eguzkiak, eta haren inguruan biratzen diren astro guztiek osatzen dute: planetak, sateliteak, kometak, asteroideak, meteoritoak.
Eguzki-sistema Esne Bidearen beso batean dago. Esne Bidea espiral-formako galaxia bat da. Izen horrek "esnearen bidea" esan nahi du, eta erromatarrek asmatu zuten duela urte asko. Milaka milioi galaxia daude unibertsoan.
Eguzkia da Lurretik hurbilen gagoen izarra. Argia eta beroa igortzen ditu, eta biak dira oso garrantzitsuak gure planetako bizitzarako.
Egunez, haren argia oso bizia da, eta ez digu uzten gainerako izarren argia ikusten. Gainerako izarrak gauez baino ez dira ikusten, eta oso txikiak dirudite, Lurretik oso urrun baitaude.
Eguzki-sisteman zortzi planeta daude.  Eguzkitik hurbilen dagoena Merkurio da. Haren atzetik daude, hurrenez hurren,  Artizarra (Venus), Lurra, Martitz (Marte), Jupiter, Saturno eta Urano. Eguzkitik urrunen dagoena Neptuno da.






Eguzkia
Izar bat da. Beroni esker dauzkagu argia eta berotasuna. Orain dela 5.000 milioi urtetik, bere argia ematen ari zaigu. Hemendik 5.000 milioi urtera, gutxi gorabehera itzali egingo da. Orduan, Lurran ez da bizirik izango. Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia dagoenean, guk ez dugu Eguzkia ikusten. Fenomeno honi eguzki-eklipsea deitzen zaio.






Lurra
Lurra da bizi garen planeta. Esfera-forma du.
Orain dela 5.000 milioi urte inguru sortu zen. Pixkanaka aldatzen eta egokitzen joan zen, lehenengo biziduna agertu arte. Planeta urdina deitzen zaio, gehiena itsasoko urez estalita baitago.
Lurrak satelite bakarra du: Ilargia. Bertan ez dago ez urik, ezta airerik ere. Bere azala zuloz beterik dago, meteoritoak erortzen direnean egindako zuloak dira.
Lurraren gainazalean, zati solido bat (kontinenteak), zati likido bat (ozeanoak) eta zati gaseoso bat (airea) daude.

Ilargia
Lurraren satelite bakarra da.
Eguzkiaren argia islatzen duelako egiten du distira zeruan. Planeta guztiek ez dute satelite kopuru bera. Batzuek, hala nola Jupiterrek, zenbait satelite dituzte. Beste batzuek, Artizarra tartean, ez dute bakar bat ere.
Guk beti Ilargiaren aurpegi berdina ikusten dugu, Eguzkiak argiztatzen duena. Baina Ilargia Lurraren inguruan biraka  dabil, eta 28 egun behar ditu gure planetaren inguruan  bira osoa egiteko. Ilargiaren posizioaren arabera, Eguzkiak desberdin argiztatzen du, eta horrela sortzen dira Ilargiaren lau faseak:, ilbetea deitzen diogu; zati bat bakarrik ikustean, ilgora edo ilbehera; ezer ikusten ez dela geratzean, ilberria. 7 egunean behin, fase berri bat hasten da.
Lehen esan dudun bezalaxe, Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia dagoenean, guk ez dugu Eguzkia ikusten. Fenomeno honi eguzki-eklipsea deitzen zaio.
Eta  ilargi-eklipsea gertatzen da Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean kokatzen denean eta eguzki-argia Ilargira iristea eragozten duenean.

El comandante Neil Armstrong, al mando del Apolo XI, fue el primer ser humano que pisó la superficie de nuestro satélite el 21 de julio de 1969. 
Tres días más tarde, la nave estaba de vuelta en La Tierra, amerizando en aguas del Océano Pacífico. La misión. http://es.wikipedia.org/wiki/Apolo_11

Lurra biratu egiten da: Errotazio-mugimendua eta translazio-mugimendua

Errotazio-mugimedua: 
Lurrak bere errotazio-ardatzaren inguruan biratzen denean egiten duen mugimendua da.
Bira osoa egiteko 24 ordu (egun bat) behar ditu.
Eguna eta gaua eragiten ditu.

Translazio-mugimendua:
Bere ardatzaren inguruan biratzeaz gain, Eguzkiaren inguruan ere biraka ibiltzen da Lurra, eta mugimendu eliptiko bat egiten du.
Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko 365 egun (urtebete) behar ditu Lurrak.
Lurraren translazio-mugimendua dela-eta bereizten dira urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.

Eguzkiaren bidez orientatzen gara
Egunsentian eskuineko besoa Eguzkia ateratzen den aldera begira jartzen badugu, ekialdea seinalatzen dugu. Orduan ezkerreko besoak Eguzkia sartzen den aldea adierazten du, mendebaldea. Iparraldea gure aurrean dago, eta hegoaldea, gure atzean.

 "Un poco de astronomía" es un Power Point que me pasó  hace unos meses la andereño Luzma. Ella ya me indicó que estaba muy bien y que lo podría usar con mis alumn@s. Yo lo visioné días después y, efectivamente, me pareció muy ilustrativo, no sólo por toda la información que nos da sobre el universo, sino porque nos invita a reflexionar sobre la importancia de las cosas, y eso es algo en lo que debiéramos "perder más tiempo".
          Poco después descubrí cómo insertar presentaciones de power point en el blog, al "encontrarme" con slideshare, lo cual me abría un mundo desconocido para mí, que me puede dar mucho juego. Como ejercicio de autopráctica os lo pongo. Espero que reflexionéis acertadamente.

lunes, 1 de julio de 2013

Plantas silvestres de Zierbena (ikasten ikasi)

Negu-udaberri honetan Zierbenako basalandarei buruz hitz egiten ari naiz nire blogean sarturiko XXXIII idazkitan, beti ere neuk ateratako argazkiak tartekatuz.
Gai hau, Kontxa HI-ko irakasle bezala, nire lanarekin bateratu nahi izan nuen, eta nola ez, lotura aurkitu nuen: bai nire LHko 6. mailako ikasleei eta bai HHko 4 urteko ikasleei (hauei bere andereño den Osane Ajuriaren bitartez) proposamen bat luzatu nien;  zein baino zeinek pozago jaso zuten proposamena eta jo ta ke lanean hasi ziren. Beraz, orain eta hementxe bertan zuei, guztiori jakinarazi nahi dizuet.
Elkarrekin irteera bat egitea zen, non aurtengo kurtsoan praktiketan egon diren Cristina eta Argiñe (San Viator eskolatik etorriak, Sopuerta) eta gela bietako ikasleen familiak gonbidatuta egongo ziren. Irteera nire herrira, Zierbenara, izan zen, non larreko landare eder guzti hauek bizi diren. Gainera guztiek daukate izen propioa eta historia baina askok belarra izena jartzen diete, larrean belarra baino landare gehiago daudela konturatu gabe.
Ibilbide gidatu bat egin genuen blogean agertzen diren landareak identifikatzeko. Lehenengo, La Arena dunetako eremu zabalean ibiliko ginen eta ondoren Lastronera joan ginen eta Punta Lucero mendiko behekaldean dagoen belardian (campa de los Campo) ere ibili ginen.
Ibilbidea egiteko 4 ikaslez osotutako taldeak egin genituen (bi LHko 6. mailakoak eta beste bi HHko 4 urteko gelakoak). Taldekatzeak egiteko irizpidea orain arte beste ekintza batzuetan izan dituzten lagunarteak izan zen.
   
Talde bakoitzari plastikozko 33 poltsa garden eman zitzaizkion. Poltsa bakoitzean etiketa batzuetan landarearen izen esanguratsuenak, bai euskaraz zein erdararaz,  agertzen ziren eta baita bere izen zientifikoa ere. Ikasleen lana landareak identifikatu, lagin txiki bat hartu eta dagokion poltsan sartzea izan zen.
Horretarako material ezberdinak eskuragarri izan zituzten. LHko 6. mailako ikasleen kasuan bai blogean dagoen informazioa eta bai landareen izenenak laburbilduz izan zituzten eta HHko 4 urteko ikasleen kasuan txosten bat non landarearen argazkia eta izen arrunta agertzen ziren.
Gelako lan bat bezala planteatu nuen eta txapelketa bat bezala ere, non sariak sinbolikoak izango ziren baina ikasleen motibazioa eta partaidetza bultzatzen zuten.
Halaber, dunetako landareetan errotulu edo kartel informatzaileak jarri nahi genituen aurten Eskola Agenda 21en bioaniztasunaren gaia lantzen aritu garelako. Azkenean ezin izan genuen, prestatzeko denbora ez izanagatik.






Zelaiko jarduera hau egin ondoren, La Arenako plazan dagoen frontoian adiskidetasunez bazkaldu  nahi genuen eta ondoren hondartzara jolastera joan, Karrantzako ume batzuek hondartzara joateko ohiturarik ez dutelako. Bertan kamioi, traktore eta abarrekin ibiliko ginen, baita gazteluak egin, palekin edota boomerang-era jolastu ere. Eguraldi ederra egitekotan, itsasertzetik ere paseo txiki bat eman ahal  izango genuen olatuak gure hanka tartetik ibiltzeko. Ametsak amets, eguraldi kaxkarra izan genuen; goizez haize gogorra eta bazkalorduan euri-jasa. Beraz, plan politak, bertan behera utzi behar izan genituen.
                

Aldi berean, irteera hau era egokia ikusten nuen Osaneren gelako eta nire gelako umeek izan duten hartu-emon ezin hobeari amaiera emateko, nire ikasleak irailean institutura baitoaz.



Cristinak eta Arginek, praktiketan egon diren ikasleek, ezin izan zuten gurekin etorri. Jagoba, Heziketa Fisikokoa, bai, ordea. LHko 6. mailako eta HHko 4 urteko  ama binek  ere parte hartu zuten. 

Eguraldiarekin zorte txarra izan genuen arren, galerna moduko haizea, euri-jasa eta hondartzara jolasten ezina..., primeran pasatu genuen.
Zbka.
Euskaraz
Gazteleraz
Izen zientifikoa
1
Baratxuri arrosa
Ajo rosado, ajo de culebra
Allium roseum
2
San Jorge lorea
Milamores
Centranthus ruber
3
Anbulu zuria
Asfódelo, Vara de San José
Asphodelus albus
4
Kurkurbia
Gallocresta
Rinhantus minor
5
 Esterpa
Hierba de la lobera
Cistus salviifolius
6

Margarita africana
Arctotheca calendula
7
Sugegorri-belarra
Viborera
Echium vulgare
8
San Joan lorea
Margarita de prado
Leucanthemum vulgare
9
Kuku-belarra
Frailes boca abajo
Aquilegia vulgaris
10
Astakardua
Cardo cundidor
Cirsium arvense
11
Basoko atzamarra,
basoetako atxaparra
Madreselva
Lonicera periclymenum
12
Kamamila
Manzanilla
Matricaria chamomilla
13

Zapatitos de la Virgen
Testículo de raposo
Orquídea piramidal
Anacamptis piramidalis
14
Basa-ziapea
Mostaza
Sinapis arvensis
15
Erle-orkidea
Flor de abeja
Serapias lengua,
 orchis lingua
16

Pijo lobo, espárrago de loba
Orobanche
17
Plantainak
Llantén, plántago
Plantago
18
Larre-malba
Malva
Malva sylvestris
19
Itsas-ezker aihena
Correhuela marina,
Campanilla de playa
Calystegia soldanella
Ezkerte-zuria,
ezkiluntza
Correhuela,
campanilla silvestre
Calystegia arvensis
20

Pegamoscas
Ononix natrix
21
Astobelarra
Hierba de asno
Oenothera glazioviana
22
Apo-belarra
Gordolobo
Verbascum thapsus
23
Itsas mihilua
Hinojo marino, perejil marino
Crithmum maritimum
24
Basa zerba
Acelga marina
Beta maritima
25
Itsas kakilea
Oruga de mar
Cakile maritima
26
Dunetako esne-belarra
Lechetrezna de mar
Lechetrezna de playas
Tártago de mar
Euphorbia paralias
27
Itsas lilipa
Azucena de mar
Nardo de mar
Pancratium maritimum
28
Itsas armika
Cardo de mar, cardo marino
Eryngium maritimum
29
Harenondokoa
Barrón, carrizo
Ammophila arenaria
30
Erbi-buztana
Cola de liebre
Lagurus ovatus
31
Katu-azazkala
Uña de gato
Carpobrotus edulis
32
Betibizi horia
Manzanilla bastarda
Helichrysum stoechas
33
Kanabera
Caña
Arundo donax

Este es el listado de plantas que habíamos trabajado en el blog y que les pasé a mis alumn@s de 6º de primaria. De ellas, 20 podrían  encontrar en la zona  de dunas y sus alrededores (las marcadas con verde) y otras 10 (las marcadas con azul) en el recorrido que haríamos hasta Lastrón y  campas de Punta Lucero.




A l@s de 4 urte les llevé una caja con muestras de las plantas que íbamos a  buscar y las vieron y repasaron sus nombres en clase, con  andereño Osane, que planteó de forma lúdica la actividad. Una mañana fuimos l@s de 6º a su clase y, tod@s sentaditos en corro, pasamos un rato aprendiendo y divirtiéndonos.


Fue una interesante experiencia, porque tenían que identificar in situ las plantas que habíamos visto a través de las fotografías de las entradas del tema "Plantas silvestres de Zierbena" del blog, y de las que habíamos leído sus características o las zonas donde las podríamos encontrar. Era, pues, un trabajo de campo por grupos; grupos de 4 alumn@s, dos de 6º de primaria y dos de 4 años de infantil.
Vinieron con mucha ilusión, y con la esperanza de que nos hiciera buen tiempo, pero no tuvimos suerte. Cada grupo traía su material: las bolsas etiquetadas de plástico transparente para guardar las muestras recogidas y el bloc de láminas de las plantas en color, principalmente.
La participación de  algunas madres, como ya llevo algún tiempo haciendo en todas mis salidas con alumn@s, resultó gratificante, porque las familias pueden ver y conocer mejor qué es lo que hacemos, y se implican solidaria y responsablemente; además de crear mayores y mejores lazos de amistad y convivencia.







Fue una lástima que Cristina y Argiñe, las alumnas de prácticas, no pudieran finalmente estar,  porque nos habría gustado que nos acompañaran y que sumaran esta experiencia a su formación. Quien sí participó, fue Jagoba, el profesor de Educación Física, muy activo en toda la salida.

La respuesta del alumnado fue estupenda, pero este tipo de salidas no son, ni mucho menos, una excursión sin más. No, para nada. Aprenden cosas nuevas, trabajan en equipo, se interrelacionan, intercambian conocimientos, cooperan, se ayudan un@s a otr@s, se comunican con lenguaje informal, conviven de forma diferente a como lo hacen en clase y se llevan un grato recuerdo que contarán en casa, a su familia. Y, después, irán al blog, a ver qué ha escrito el maisu y a ver las fotos que ha puesto.
Y cuando salgan por ahí, un día verán una planta y dirán... "mira, una malva. Esa la estudiamos con el maisu en 6º". Como decía una de las frases que hemos escenificado en estos años, "Bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahazten". Creo que era, precisamente, Nekane (la niña de la derecha en la imagen superior) quien la hacía ("Lo que se aprende con el corazón no se olvida nunca").
A buen seguro que habríamos gozado si el tiempo nos hubiera permitido bajar a la playa y jugar con sus tractores y camiones, hacer un castillo o un pozo muy grande (seguro que a Xabi le habríamos "enterrado" en él) o meter los pies en el agua, paseando por la orilla de la mar.
En Carranza, algunos niños llevan tractores y camiones de juguete al cole para jugar en el recreo, pero algunas andereños consideran que el hecho de que se ensucien las manos o la ropa ya es suficiente como para no dejarles jugar con ellos. Yo no comparto esta idea. Los mayores ponemos prohibiciones para todo, especialmente para el alumnado.
 Uno de los 8 grupos recogió muestras correctas de 30 plantas silvestres de Zierbena, el formado por Aingeru y Oier, de 6º, y Mikel y Andrea, de 4 años. Un resultado sobresaliente, el máximo que podían obtener.
Y otros cinco grupos superaron las 20 muestras (2/3 del total posible), quedando solamente dos grupos con menos de 20 muestras de plantas silvestres de Zierbena identificadas en la salida.
Y esto ha sido todo, amigos, que diría Bugs Bunny, el conejo de la suerte. He intentado reflejar en esta entrada los pormenores de esta salida de niñ@s carranzanos a mi pueblo, Zierbena. He pretendido contar qué trabajo previo hicimos en clase para prepararla, lo que hicimos durante la misma y mis opiniones personales o valoración de la misma. 
Una vez más, agradezco a andereño Osane su predisposición para  llevar al aula actividades novedosas y diferentes a las tradicionales; así como su  esfuerzo e implicación en la elaboración de materiales. Y también agradecer a Jagoba y a las madres que participaron su colaboración.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...