Euskaraz: Urkia
Gazteleraz: Abedul
Ingelesez: Birch tree
Familia: betulazeoak
BEREIZKUNTZA ETA EZAUGARRIAK:
* Hosto galkorreko zuhaitza.
* Adaburu estua du, kono zorrotzaren formakoa, adar zintzilikariekin.
* Hogei metroko garaiera irits dezakeena.
* Urrundik ikusita, ezaugarri garrantzitsuenak itxura piramidala eta azala zuri-leuna dira. Hurbildu ahala azalak dituen zirrinda ilun horizontalak bereiz daitezke.
* Hostoak triangeluarrak edo gezi formakoak dira; berde argitsuak dira, eta udazken garaian horiska kolorea hartzen dute.
* Udaberrian loratzen da. Lore usaintsuak apirilean agertzen dira. Fruituak, hegaldunak, uda amaieran edo udazken hasieran heldu egiten dira.
* Hasieran hazkuntza oso arina du, baina adinarekin gutxituz doa.
* Sustraiak azalekoak dira eta lurzoru handian zehar hedatzen dira.
* 100 urte inguru bizi daiteke.
ERABILERA:
* Hazkuntza arina eta itxura dotorea dela eta, lorategi eta parkeak hornitzeko erabili da.
* Zura paper-orea fabrikatzeko erabiltzen da; oso ondo hartzen du su, eta oso estimatua da egurretarako.
* Zuhaitz honen enborra oso erabilia izan da besteak beste, ikatza egiteko, papergintzan eta artzainen kaikuak eta txokoloak elaboratzeko
* Europako Iparraldean, hango baita jatorriz, edari apartsu bat ateratzen dute haren izerditik: urkizerbeza.
* Europako Iparraldean, hango baita jatorriz, edari apartsu bat ateratzen dute haren izerditik: urkizerbeza.
* Aditu batzuen ustez, "betula" latinetik dator, "zigortu" esannahia omen du; garai batean ohitura zela haren adarrak erabiltzen eskoletan umeak zigortzeko.
Urkiaren enbor lirainak, El Suceson dagoen parkean
HABITATA eta HEDAPENA:
* Jatorriz Europarra.
* Hondar-lurrak atsegin ditu, baina oso lehorrak direnean ez da ageri.
* Hau itzala emeten dioten espezierik ez dagoelako da. Honela espezie honek baso txikiak era ditzake; urkidiak.
* Ia Europa osoan eta Asiako parte handi batean dago hedatuta.
* Euskal Herrian dagokionez, baso hostoerorkor askotan aurkitzen da; adibidez, Karrantzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.