viernes, 11 de enero de 2013

PIN

BECen izan den Gabonetako Umeen Parkean (PIN) egon gara, abenduaren 29an, hain zuzen ere. 4. mailan geundenean ere hara joan ginen "Ipuinen Herriko Erregea" antzerkiarekin. Gogoratzen duzue?  Bai, horixe!!!
Egun hartan ere, argazkiak atera nituen baina oraintxe ezin dut topatu, eta bere ordez eskolan ateratako hauxe jarri dizuet opari gisa. Antzerkitxo hori Segurako barnetegian ere herriko eskolan eta herriko umeentzat antzeztu genuen arrakasta  izugarria jasoz.
Honetan olerkiak eta esaldiak bota genituen, gazteleraz zein euskaraz. Gelako neska-mutil batzuek, beste ekintzetan ari zirela eta (futbol txapelketak, bidaiak...), ezin izan zuten joan, eta  bakarrik sei ikaslek parte hartu zuten: Nekane, Ehari, Markel, Aingeru, Mª José eta Araitz.
Zailtasunak zailtasun, gustora ibili ginen, eta giro onean egun polita pasatu genuen PINean. 

Gurekin etorritako amek, aitek eta anai-arrebek ere primeran pasatu zuten.

Gure interpretazioa amaitu ondoren aukera izan genuen dantza egiteko 
eta jolas-parkean zeuden olgetan gozatzeko.

Aizue, eskerrik asko etortzeagatik!

Eguneko argazkiak ikusteko sakatu hementxe

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...