HALLOWEEN -2012
Nire ikasleek maisu Canales buruan zeukatela eta, Halloween ospatu nahi zuten eta eurek ekitaldi txiki bat prestatu zuten; zorionak emateko gelaz gela joaten. Jantzietaz ere arduratu ziren eta merendola eta guzti antolatu zuten urriaren 31ko arratsaldean.
Gelakoen jantzi batzu
Haur Hezkuntzako jolastokian bertan zeuden HH-ko umeekin.
HEZUR TXOKOA
Eskolan hezur-txoko bat prestatu dugu, non geneuzkan animalien burezurrak eta abar kokatu ditugun denon ikusgai. Besteak beste, zaldi-, behi-, basabehi-, zezen-, ardi-, ahuntz-, eta aker-burezurrak jarri ditugun. Baita zaldi apatxak, eta animalia ezberdinen hezur zein adar batzuk ere.
6. mailakoek txartelak egin eta jarri ditugu hezur txoko honetan.
"GIZARRIAK" ERAKUSKETA
Gure solairuko pasilloan "Gizarriak" erakusketa kokatu dugu. Gizakiaren irudimenean zentzua dauzkaten naturan topatutako harriak direlako kokatu ditugunak eta, "Gizarriak" izena aukeratu genuen (giza + harri). Hauetariko batzuk gure irtenaldietan topatutakoak dira. Txartelak ere ordenagailuan egin ditugu, plastifikatu, moztu, lekuan jarri...
Azken bolada honetan, eskolako beste geletakoei azaltzeko gidoia prestatzeari ekiten diogu.
Umeen irudimena lantzeko ez ezik, ahozko adierazpena eta elkarreragina bultzatzeko ere interesgarrritzat jotzen dut.
Zer deritzozue?
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.