4. mailan gure ikasturteko 1go libururua dagoeneko irakurri dugu. Karlos Santisteban idazle karrantzarraren "A, ze parea!", hain zuzen ere.
Azken bolada honetan izan dugun beroaldietan, arratsaldez, lehen hezkuntzako geletan eguzkiak gogor jotzen zuela eta, jasanezina geneukan barruan egotea, 30º C baino gehixeago zeudelarik. Beraz, aintzinako El Mato izeneko proiektuaren izandako parke-gelara ateratzea erabaki nuen, eta natur giroan bertan dauden intxaurrondo beltzen itzalean aipatutako liburua irakurtzen ari ginen.
"A, ze parea, karakola eta barea" atsotitz ospetsuarekin Karlosek liburuari amaiera ematen dio, eta esan behar dut nire neskatila-mutikoen gustokoa izan dela.
Hona hemen irakurketaren aurkezpena:
Hormetan, hostoen artean eta zuloetan ezkutaturik, hainbat izaki bizidun daude. Izugarri gustatzen zaie lur bustian ibiltzea eta belar eta barazkietako hosto berdeak jatea. Eskuan lupa izango bazenu beharbada beldurtu egingo zinateke. Munstro baten aurrean zaudela pentsatuko zenuke. Uiuiui... Ez zaitez larritu. Et, et! Zaude lasai. Lupaz ikusita erraldoiak dirudite, baina adar mugikor horiek norenak eta baraskilo batenak dira!

Bestalde, luzeago dexente dela eta, tarteka-marteka beste liburu bat irakurtzen ari gara,
"Simon, Simon" deritzona. Honek ulermena eta euskal gramatika lantzeko lan-koadernotxoa zekarren.
Simon irudimenaren handiko mutikoa da eta primeran pasatzen dugu bere pasadizoak irakurtzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.