domingo, 31 de enero de 2021

Munstro Arrosa

Munstro arrosa  Olga  de  Dios idazlearen lana da, 2013an argitaraturik Apila Ediciones argitaletxearen  eskutik. Liburuaren ilustrazioak egiteko, Olga  de Diosek tresna digitalak erabili zituen arkatz, errotuladore zein paper gaineko akuarelaren teknika tradizionalak antzeratuz.

Aniztasuna gure jendartea aberasten duen elementu gisa azaldua.

Munstro arrosa askatasun oihua.

Ipuin hau noizbait munstro arrosa sentitu diren lagun guztiei eskainia da.

Jaio aurretik, dagoeneko besteak ez bezalakoa zen.

Arrosa zen eta besteak zuriak ziren.
Munstro Arrosa handia zen eta besteak txikiak ziren.
Edozein huskeria zela-eta egiten zuen irribarrea, baina besteei mokoak  galarazten zien aurpegia alaitzea.
Bizi ziren lekuan dena zen zuri kolorekoa.
Zerua hodei handi batek estaltzen zuen.
Zuhaitzak, etxeak,  baita lurra bera ere, zuriak ziren.

Ezkutaketan jolasten zirenean Munstro Arrosak beti galtzen zuen.
...eta  zuhaitzetara igotzean Munstro Arrosa  erori egiten zen.
Gaua iristean, denak etxera joaten ziren lo  egitera.
Baina Munstro Arrosa bere etxean  ez  denez sartzen, hura besarkatuz hartzen zuen lo.
Eta beste leku batzuk aurkitzearekin egiten zuen amets.

Harik eta, egun batez, beste leku bat bilatzera ausartu zen arte.
Munstro Arrosak bidaiatzeari ekin zion.
Utzi zituen hodei zuri handia,
zuhaitz zuriak, 
etxe zuriak,
eta beste guztiak.
Munstro Arrosak mendiak zeharkatu zituen bizikletaz. Itsasoa gurutzatu zuen paperezko ontzi batean, eta, bestaldera heldu zenean, burua jarri zuen, kapela gisa. Basamortu bat igaro zuen, non ohitura zen  egunez lo  egitea eta, gauez, berriz,  abestea.
Eta joan ziren  egun  asko, egun asko... Eguzkia ikus zitekeen leku batera iritsi zen  arte. Batzuetan  euria egiten zuen. eta bestetzuetan...

ORTZADARRA agertzen zen!
Leku hartan  ezagutu zuen jende berria benetan zen  berezia:
PILOTA PIZTIA, oinez egin beharrean, biraka zebilen lurrean.
TXORI HORIA,  gai zen  hegaldatzeko eta kantatzeko.
HIRU BEGIKO IGELA, jauzi  egiten  zuenero, begiztatzen zuen bazter oro.
MUNSTRO URDINA,  bereak beso luzean  baitziren, besarkadarik onenak ematen zituen.
Egun osoa  egoten ziren barrez eta jolasean
Eta gauez lo  egiten  zuten beren etxeetan.
Munstro Arrosak leku honetan geratu  zen bizitzen,  eta irribarre egiteari ez zion sekula utzi.


OLGA DE DIOS

https://olgadedios.es/libros/   Esteka honetan Olga de  Dio,s Munstro Arrosa liburuaren  idazle eta  ilustratzailearen lana,  ezagutuko  duzu.

Eta beste  esteka honetan, bere biografia topatuko duzu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...