Ezkontzetan eta ehorzketetan kantatzen ziren bertsoak ziren. “Andere inprobisatzaileen” mendea izan zen: Lasturko Miliaren ahizpa, Santxa Ochoa de Ozaeta, Usoa Alosko, Oroko Peru Garziaren arreba… aipagarrienak dira, besteak beste.
Antza denez, emakumeek bat-batean jarrritako bertsoak hil-kexua adierazteko lantuak ziren. Gaztelaniaz “endecha” esaten zaien bertso moldeen antz handia dute.
Ibarretako bi gurutzeak
«Oñetaco lurrau jabilt icara
Lau araguioc vere an verala
Martin Bañes Ybarretan il dala.
Artuco dot escu batean guecia,
Bestean suci yraxeguia,
Erreco dot Aramayo guztia».
Poema hasten da alargunaren emozio biolentoen adierazpena eginez, eta
jarraian heriotza nola gertatu den laburki azaldu ondoren, hiltzaileen
lurraldearen aurkako madarikazioa eskatzen da.
Ospetsuenetakoa Garibaik bere Memorian jaso zuen Milia Lasturkoren eresia da, XV.
mendekoa. Erdiminetan hil zen Miliaren ahizpak haren heriotza zela-eta
jarritako lantuzko bertsoak dira, eta haren senar Peru Garziak berriro
ezkontzeko duen asmoa deitoratzen du.
Zer ete da andre erdiaren zauria?
Sagar errea eta ardao gorria.
alabaia, kontrario da Milia,
azpian lur otza, gaiñean arria.
Lasturrera bear dozu, Milia:
aita jaunak eresten dau elia,
ama andreak apainketan obia;
ara bear dozu, andra Milia!
Jausi da zerurean arria,
aurkitu dau Lasturren torre barria,
edegi dio almeneari
erdia,
Lasturrera bear dozu, Milia!
Arren! ene andra Milia Lasturko,
Peru Garziak egin deusku laburto,
egin dau Andra
Marina Arrazolako;
ezkon bekio,
bere idea dauko.
Garibaik jaso zuenez, Peru
Garziaren arrebak erantzun egin zion eresi honi eta Miliaren ahizpak jarraitu
egin zion beste eresi batez, baina ez dira hori bezain aipagarriak.
Usoa Alosko Debakoa zen. Beltran bere aitaren
heriotza dela eta abesten du.
Zenbait biltzailek (J.M. Lekuona, A. Zavala…) eresiak baladen artean sailkatzen dituzte.
XVI. MENDEA Garibayren (Mondragón, 1533-1599, Madrid), Zaldibiaren (Tolosakoa, 1500ean jaia eta 1575ean hila) eta Isastiren (Lezo, 1565-1626) garaia
Garibay, Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz aho transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak. Kantu epikoak dira batzuk, eresiak besteak, emakumeek senide eta lagun maitatuen heriotzei (ankerrak eta bortitzak, orokorrean) eginak.
Asko eta asko buruz ikasitako koplak baziren ere, errepika
bat-batekotasunari bide ematen zion, gaur egun oraindik egiten den moduan.
Historialari adituen arabera, ahozko tradizioa orain 10.000 urte jaio
zen. Hau da, bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake,
historiaurrean, ezbairik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.