martes, 19 de enero de 2021

Bertsolaritza (VII) 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1935eko Bertso Gudua 1935eko urtarrilaren 20an jokatu zen. Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia izan zen eta Euskaltzaleak elkarteak antolatu zuen Eusko Gaztediren batera. 19 bertsolarik hartu zuten parte. Donostiako Poxpolin Antzokian jokatu zen eta Inazio Eizmendi "Basarri"k  irabazi zuen.


Parte hartzaileak      Bertsolariak

Akilino Izagirre “Zepai”

Juan Zabaleta

Esteban Uriarte “Utarre”

Matxin Irabola

Aieteko Etxeberria

Ordiziako Mintegi

Euxebio Eizmendi “Txapel”

Nikolas Sorozabal

Fernando Alkain

Juan Mari Salegi “Kortatxo”

Ignacio Eizmendi “Basarri”

Patxi Erauskin “Errotaria”

Jan Piarre Larralde “Panpale”

Pello Zabaleta

Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”

Prudentzio Abarrategi “Besamotza”

Jose Maria Berra “Tellaetxipi”

Joxe Kruz Larrañaga “Nekezabal”

Juan Jose Sarasola “Lexo”

 

Sailkapena

Postua

Bertsolaria

Txapelduna

Inazio Eizmendi "Basarri"

2.

Matxin Irabola

3.

Akilino izagirre "Zepai"

4.

Fernando Alkain


Aurkezlea

Joseba Zubimendi

 

Epaileak

Jose Ariztimuño “Aitzol”

Joseba Zubimendi

Jose Olaizola

Toribio Altzaga

Txomin Olano


Ignacio Eizmendi "Basarri" zegoen, Euzkadi egunkariko ohiko kolaboratzailea. Garaiko bertsolari kulturaduna eta nazionalismoarentzat garrantzi handiko pertsona zen. Lehen txapelduna izan zen, 21 urte zituela.


Basarri 1913ko azaroaren 27an jaio zen Errezilen (Gipuzkoa) eta Zarautzen hil zen, 199ko azaroaren 14an. Granada izeneko baserrian jaio zen. Sei urterekin Azpeitiara joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joategatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen  aitak eta Zarautzera joan zen  famili osoa. Bertan bizi izan  zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Aitak hartutako taberna horretan sortu zitzaion bertsotarako zaletasuna Basarriri. Aita bertsozalea zuen, eta bertsolari ugari ibiltzen zen  tabernan.


Lehen saioa 17 urterekin egin zuen Basarrik, Zestoan, eta ibilbide oparoa izan zuen harrezkero. 1935ean Donostiako Lehen Bertsolari Egunean ("Bertsolari Gudua") txapela jantzi zuen, Txirrita aurrea hartuta. Beraz, bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra.


1960an, berriz, 25 urte  geroxeago, Euskal Herriko Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 1962an, Uztapiderekin atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen.  Hala ere, ehun mila peseta saritzat eskeintzen  zituen. 1968ko “Piensos Onena” sariketa nagusian parte hartu zuen. Baita irabazi ere.


Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.


Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia eta kazetaritza izan  zituen bizibide urte askotan: euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere  ekarpenak.

 

Zarautzko Zahar-etxean bizi izan  zituen azken urteak: 87 urte betetzear zituela eraman zuten, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa.

 

Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertsolaritzan bide urratzailea izan zen Basarri, molde berriak ekarri zituen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak

 

Euskararekin ez  ezik, bertsolaritzaren etorkizunarekin ere arduratuta zegoen Basarri. 1980. urtean artean ez zen batere argi ikusten: iraungo al zuen bertsolaritzak? Harrituta ikusiko luke BEC bertsozalez leporaino beteta.


https://www.ikasbil.eus/eu/artikuloaren-fitxa?articleId=16163508


https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16158440

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...