domingo, 24 de enero de 2021

Bertsolaritza (IX) 1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Lehenik ere probintzia ezberdinetan txapelketa batzuk egin ziren, 1945. urtean Tolosan (Gipuzkoa) eta, batez ere Euskal Herri kontinetalean 1946tik aurrera probintzia ezberdinetako bertsolarien arteko hainbat topaketa egin ziren.

Gerrako eta frankismoko urte gogorrenen parentesiaren ostean, Euskararen Akademiak (Euskaltzaindia) 1960an bertsolarien txapelketa bat antolatzeko baimena lortu zuen.

Ordurako Euskaltzaindiak 1958ko eta 1959ko Bizkaiko Txapelketak antolatu zituen, irabazlea Balentin Enbeitia izan zen bietan, eta  aurretiko kanporaketak antolatzen hasi zen, kasu batzuetan txapelketa probintzialak izango zirenak. Kanporaketa hauetan 56 bertsolarik parte hartu zuten. 10 finalisten artean, Iñaki Eizmendi "Basarri" bigarrenez txapeldun izendatu zuten.

1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1960ko abenduaren 10ean. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen aurreneko aldiz. 1936an izan zen txapelketaren ondoren lehenengoa izan zen, 24 urte beranduago. Orduko 9 bertsolari onenek hartu zuten parte. Finala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian jokatu zen eta Inazio Eizmendi "Basarri"k  irabazi zuen, bere bigarren txapela izan zen.


Sailkapena:

Iñaki Eizmendi "Basarri"

Manuel Olaizola "Uztapide"

Jon Azpillaga

Fernando Aire "Xalbador"

Mattin Treku

Andres Narbarte "Xalto"

Joxe Joakin Mitxelena

Jon Mugartegi

Juan Perurena

 

Gai-jartzailea:

Alfonso Irigoien


Epaileak:

Martzel Andrinua

Antonio Arrue "Urrea"

Fernando Artola "Bordari"

Pedro Diez de Ulzurrun

Migel Goitia

Aingeru Irigarai

Mixel Labegerie

Juan Mari Lekuona

Koldo Mitxelena

Antonio Pagola

Antonio Zavala


Garrantzia berezia zeukan txapela honek, oso bestelako giroan irabazia zuenez. Bertsolaria saritu zen honetan.

      "Basarri" eta "Uztapide"     

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...