lunes, 17 de septiembre de 2012

6. mailako Matematika (I.)


Ikasi behar dena:
1. gaian
* Zenbaki arruntek zenbatzeko balio dute.
* Zenbaki arruntak batuketa modura deskonposa ditzakegu.
   Adibide bat:  278.543 = 200.000 + 70.000 + 8.000 + 500 + 40 + 3
* 18 zifrako zenbakien irakurketa eta deskonposizioa:
Honelaxe irakurtzen da: ehun eta hirurogeita hamasei mila bostehun eta hirurogeita zazpi bilioi bederatziehun eta hamabi mila zortziehun eta berrogeita zazpi milioi berrehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita  hamaika.
* Hemezortzi zifra arteko zenbaki arruntak irakurtzeko, banatu egin behar dira hiru multzoko zifratan, eskuinetik hasita, eta hiru zifrako multzoen artean puntu bat idatzi. 
* Zenbakia eta zifra ezberdintzen jakin  behar da.
   Adibide bat:  812.745, sei zifrako zenbakia da.

* Oinarrizko eragiketak honelako 4 hauek dira: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Haien arteko eragiketa konbinatuak ere egin daitezke.

* Batuketako gaiak batugaiak eta batura  (gehi ikurra ere) dira.
* Honako hauek dira batuketaren propietateak:

* Gogoratu kenketako gaiak kenkizuna, kentzailea eta kendura direla (ken ikurra ere ez ahaztu).
* Kenketako gaien arteko erlazioa eta kenketako egiaztatzea:

* Biderketaren gaiak biderkagaiak eta biderkadura dira (bider ikurrak ere bere garrantzia badu).
* Honako hauek dira biderketaren propietateak: trukatze-propietatea, elkartze-propietatea, elemento neutroa eta banatze-propietatea.

* Gogoratu zatiketako gaiak: zatikizuna, zatitzailea, zatidura eta hondarra.
* Zatiketako gaien arteko erlazioa:
   Zatiketa ondo eginda badago, honako hauek betetzen dira:    
Zatiketa osoa
zatikizuna = zatitzailea x zatidura + hondarra
hondarra < zatitzailea
Zatiketa zehatza
zatikizuna = zatitzailea x zatidura
   Zatiketa guztietan hauxe betetzen da: zatikizuna = zatitzailea x zatidura + hondarra
* Aldakuntzak zatiketako gaietan:
   Zatikizuna eta zatitzailea zenbaki berberaz biderkatzen edo zatitzen baditugu, zatidura ez da  aldatzen.

* Eragiketa konbinatuetan, lehenik parentesien barneko eragiketak ebazten dira; ondoren, biderketak eta zatiketak; eta azkenik, batuketak eta kenketak.
    Behatu honako adibidea: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...