jueves, 6 de septiembre de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (XIV.)

"Zergatik", Gorka Knörr



Zergatik hasi,
Zergatik hasi
egunen batean
bukatu behar zuena?
egunen batean
bukatu behar zuena? 

Zergatik bizi,
Zergatik bizi
egunen batean
hil behar zuena?
egunen batean
hil behar zuena? 

Zergatik maita,
Zergatik maita
egunen batean
ahaztu behar zuena?
egunen batean
agortu behar zuena? 

Zergatik, diot,
zergatik, diot,
erantzunik daukaten
galderak ez egitea,
hainbeste denbora
alferrik ematea ?

Zergatik, diot,
zergatik, diot,
erantzunik daukaten
galderak ez egitea,
hainbeste denbora
alferrik ematea ?

"Bertze batekilan", Gorka Knörr




Amodio ezti eta garbi batez,
ene bihotza da zinez berotia,
bainan zorigaitzez, ari naiz nigarrez,
zu ez zirelakotz izanen enia, 
zu ez zirekakotz izanen enia.

Laborari sema ta euskaldun ere,
zu zintudan maite, bainan joan zare;
frantses batekikan, eni erran gabe,
ta geroztik beti bihotza dut triste,
ta geroztik beti bihotza dut triste.

Eni erran zautan maite ninduela,
nik ere sinestsi enetako zela;
bainan airatu da, bertze batekilan,
ata ni bakarrik gelditu herrian.

Ata ta amak xaharrak, supazter xokuan,
akituak dira ta otoitzez ari;
gure etxaldea errekaratuan
beharko ginuke bizirik atxiki.

Bainan joan zira frantses batekilan
hiri ederrean egonen zirezte;
ni kanpaina zulan, ta kabalekilan,
biziko naiz ilun, uzkur ta herabe,
biziko naiz ilun, uzkur ta herabe.

Ez dakit zer egin ta nola kontsola,
arrunt hoztua dut barneko odola;
ez bainuen uste joanen zinela,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala.

Ez dakit zer egin ta nola kontsola,
arrunt hoztua dut barneko odola;
ez bainuen uste joanen zinela,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala.


"Ixilik zaude", Gorka Knörr


Ixilik zaude,
hobe duzu,
ezbaitakizu ezer, (bis)
ezer gutxi ezer, 
ez baita eder,
baizikan oker, (bis)
itsu, herren,
itsusi, zikin
ta nik dakita zer.

Beharrezko zaitugu, (bis)
zuk ez dakizu hemen
gertatzen dena.
Pena.
Ekaitza berriz hasteko da
ta haize harro sentitzen dugu. (bis)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...