Giza-gorputzaren pisuaren bi bosten inguru muskuluz osatuta daude. Gutxi gorabehera 640 muskulu daude gorputzean. Gehienak eskeletoaren hezurrekin lotuta daude eta haiek tenkatzen dituzte gorputza mugiarazteko.
Eskeletoa edo hezurdura, 206 hezurrek gorputzaren armazoi sendoa osatzen dute. Izan ere, gorputza leuna eta malgua da. Eskeletoaren atal bakoitzak eginkizun bat du. Burezurra, adibidez, garuna babesten duen ganga formako bilgarria da. Ornoek erdiko euskarri sendo eta, aldi berean, malgua osatzen dute. Gorputz adarren hezur luzeek, berriz, palanka gisa dihardute. Hezurrek gorputza
eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte. Adibidez: garuna, bihotza edo birikak.
Gorputza, orokorrean, hiru ataletan zatitzen da: Burua, enborra, eta gorputz adarrak. Atal bakoitzak bere hezur nagusiak ditu. Guztira, 206/208 hezur daukagu gorputzean: 8, burezurrean; 14, aurpegian; 25, bularrean; 26 bizkarrezurrean; 64, goiko gorputz adarretan eta 62 behekoetan. Ezetz zenekien!
Oinarrizko hezurrak:
Garezurra edo burezurra
* Garezurreko
hezurrak 8 dira eta garuna edo burmuina babesteko kutxa gotorra osatzen dute.
* Aurpegiko
hezurrak 14 dira. Aurpegiko hezurren artean, garratzitsuenak masailezurrak
(goikoa eta behekoa) dira, mastekatzeko erabiltzen ditugunak.
* Mingainaren oinarrian bada soltean dagoen hezur bat,
hioides izenekoa.
Gorputz-enborreko hezurrak
* Lepauztaia eta omoplatoa, goiko gorputz adarren
sostengu direnak. Saihetsak, birikak eta bihotza babesten dituzte,
bular-kaiola osatuz.
* Bularrezurra
edo esternoia bi aldetako saihetsak lotzen dituena.
* Ornoek bizkar-hezurra osatzen dute eta orno-muina babesten dute. Beste aldetik, saihetsak artikulatzen dituzte.
* Pelbisa edo aldakako hezurra hiru zatiz osatua dago (iliona,
iskiona eta pubisa) eta beheko adarren euskarri da.
Gorputz-adar torazikoko hezurrak
* Sorbaldako
artikulazioa osatzen dute lepauztaia edo klabikula, omoplatoa edo eskapula eta besahezurrak.
* Humeroa besoan dago.
* Besaurrean, kubitu eta erradioa ditugu.
* Karpoak besomuturrean ditugun 8 hezurrak dira.
* Ondoren
datozen eskuko hezur luzeak metakarpianoak dira.
* Falangeak hatzetan
dauden hezurrak dira.
Beheko
gorputz-adarreko hezurrak
* Aldakaren artikulazioa pelbisa eta femurrarekin
osatzen da.
* Femurra edo izterrezurra izterrean dugun hezur luzea da.
* Belaunean
dagoen hezur biribila errotula edo belaunezurra da.
* Hankan tibia edo berna hezurra eta peronea ditugu.
* Tartsoak 7 hezur ditu eta orkatilan ditugu.
* Metatartsoak oineko hezur luzeak dira.
* Behatzetan falangeak ditugu.
¿Y esto qué os parece que es, mover el esqueleto o tener un mal sueño?
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.