El dato que os voy a dar no es cuestión baladí: en esta edición del X Torneo MALOKA / Udako GALIPA Pala Txapelketa, en julio de 2024, tendremos jugando a pala a 36 mujeres pelotaris. Como cara visible de la organización del torneo, y en nombre del Excmo. Ayto. de Zierbena, MALOKA y GALIPA, eskerrik asko eta ZORIONAK!
Emango dizuedan datua ez da hutsala: X. MALOKA/Udako GALIPA Pala Txapelketaren edizio honetan, 2024ko uztailean, 36 emakume pilotari izango ditugu palan jokatzen. Txapelketaren antolakuntzaren aurpegi gisa, eta Zierbenako Udalaren izenean, MALOKA eta GALIPAren izenean ere, eskerrik asko eta ZORIONAK!
En V. MALOKA-NESKAK, 8 parejas , es decir, 16 mujeres, duplicando el récord que teníamos en las cuatro ediciones anteriores (https://haixeder.blogspot.com/2024/06/maloka-neskak-2024.html).
En I. MALOKA AKTIBA!, 10 parejas, o sea, 20 mujeres de las que forman parte del proyecto PALA-AKTIBA! del club Galipa.
V. MALOKA-NESKAK mailan, 8 bikote, hau da, 16 emakume, aurreko lau edizioetako errekorra bikoiztuz (https://haixeder.blogspot.com/2024/06/maloka-neskak-2024.html)
I. MALOKA AKTIBA!, 10 bikote, hau da, Galipa klubaren PALA-AKTIBA! proiektuko 20 emakume.
DISTRIBUCIÓN de PAREJAS y GRUPOS de MALOKA AKTIBA!
* Bost bikoteko multzo bakoitzean liga jokatzen da (4 partida bikote bakoitzeko, eta hamar guztira multzoan).
* Ligaxkaren ondoren, multzo bakoitzeko lau sailkatuenak finaleko 1/8ra igaroko dira, eta multzo bakoitzeko bosgarren sailkatuak bakarrik kanporatuko dira.
* Partidak 10 tantoko bi jokotan jokatuko dira, eta ez da hirugarrenik egongo berdinketa gertatuz gero.
* Sailkapenari begira, irabazitako joko bakoitzak puntu 1 du, eta aldeko eta kontrako tantoak zenbatuko dira. Bi bikoteren edo gehiagoren artean sailkapen-berdinketa egonez gero, haien arteko partidan edo partidetan izandako tanteoak balio du. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, bikote horiek taldean jokatzen dituzten partida guztien tanteoa kontatzen da.
* Sakea: sake-lerrotik, baina falta aurreratuago egongo da. Pasa dago (eta bigarren sakea) bigarren lerro zurian.
* Ligaxkarako aurreikusitako datak: uztailaren 1etik 20ra.
* Ohiko ordutegiak: 17:00etatik 17:45era eta 21:30etik 22:15era, lanegunetan zein jaiegunetan. Ez dira baztertzen tarteko beste ordutegi batzuk, betiere adostasunarekin eta jokatzeko prestasun informatuarekin.
* Pilotak: Dunlop Championship, Artengo Speed eta Artengo Comfort.
* Arreta: Botila ur freskoa 1,5 l bikoteko partidu bakoitzean, motxilarako aulkia...
* Izen emateak eta sariak: Galipa Kluba, bere proiektua delako eta txapelketa antolatzen laguntzen duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.