Ana Urkizaren "Nire hiriko poemak" izeneko liburuaren poema batzuk dakartzazuet; gehien gustatu zitzaizkidanak, hain zuzen ere. Nire uste apalean, liburua umekin ahozkotasuna lantzeko gomendagarria da.
ZAKARRRONTZIA Nire hiriko zakarrontziak kolorekoak dira: berdeak, urdinak, horiak... Nire hiriko zakarrontziak ase ezinak dira: beira, papera, hondakinak... Nire hiriko zakarrontziak puzkartiak dira: kiratsa, kerua, kakusaina... Zakarrontziei esker, nire hiria koloretsua da: berdea, urdina, horia...
|
GAUA Alkateak hiriko argiak itzali ditu gauak lo har dezan. Alkateak hiriko argiak piztu ditu gaua dadin atzarri. Gauaren beroa sorginaren ahora.
|
AULKIAK Hamabi aulki daude pasealekuan hamaika arima ibiltari. Hamabi aulki daude pasealekuan bakarlariak hamabi.
|
ARRAINA Bueltaka ari da arraina aintziran ilargiaren inguruan mundua jira-biran.
|
BANKUA Parkeko bankua ez dago bakarrik badauka aitonaren epela. |
NEGUA Zerua isil-isilik dago: badator elurra.
|
BANKETXEA Banketxean ez dira altxorrik gordetzen: ametsak uharteetan ezkutatzen.
|
BIKOTEA Eskutik helduta bikotea
|
IKASLEAK Ikasturte amaieran ikasleek gehiago dakitela dirudi.
|
EGUNKARIA Haizeak
|
TERMOMETROA Termometroak koloreak ateratzen daki: zein den musu-gorri nor mutur-berde nola datorren kopetilun hala bizargorri. Bihotzaren hotz-beroa asmatzen ere, badaki.
|
IBAIA Hotza dakar menditik ibaiak
|
ANA URKIZA (Ondarroa, 1969) Informazio zientzietan litzentziatua eta enpresa-komunikazioan aditua. Deustuko unibertsitateko irakasle da gaur egun. Helduentzako bi ipuin-bilduma ditu argitaratuta: Desira izoztuak /2000) eta Bazterreko ahotsa (2005). Haur eta gazteentzako idatzitako ipuin eta kontakizunen artean aipagarriak dira, besteak beste: Betaurrekoak utzi ditut eta zer? (2001), Hondartzarako kioskoa (2001), Ondarruko piratak (2003) eta Amak plastakoa eman dit (2004).
2019ko irailean, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiak Ana Urkiza Ibaibarriaga aukeratu zuen lehendakari. Erakundearen 102 urteetan kargua hartu duen zortzigarren pertsona da, eta lehen emakumea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.