Blancanieves y los 7 enanitos
Érase una vez una reina que, cosiendo junto a
su ventana, se pinchó en el dedo y vio como la sangre cayó en la nieve. Fue
entonces cuando deseó tener una hija con la piel tan blanca como la nieve, los
labios rojos como la sangre y el pelo negro como el ébano. Y su deseó se
cumplió, naciendo la princesa Blancanieves. Pero, la reina murió después de dar
a luz y el rey se casó con una mujer muy bella pero muy malvada. La segunda y
nueva esposa del rey era una reina bruja muy poderosa que tenía un espejo
mágico.
Edurne Zuri eta zazpi ipotxak (jatorrizko
hizkuntzan, ingelesez: Snow White and the Seven Dwarfs) marrazki
bizidunetako film klasikoa da, Walt Disneyk estreinatua,
animazioa. Disneyrentzat estudioaren irabaziak ez ziren nahikoak, hori dela eta 1934an film
luze bat egitea otu zitzaion. Animazioaren industriakoek ordea, Disneyren
zoramena ezizena ipini zioten Disneyk sortu nahi zuen Edurne Zuri izeneko
film luzeari. Izan ere, estudioa hondamendira eramango zuelakoan zeuden. Gauzak
honela, Lillian eta Royk Walti ideia hori burutik kentzeko ahaleginak egin
zituzten.
Disneyk aitzitik, Chouinard Arte
Institutoan ikasketak egin zituen Don Graham irakaslea kontratatu zuen
estudioko langileei formakuntza emateko. Gainera, "Silly Symphonies"
bildumako film laburrak erabili zituen froga moduan, efektu berezi, prozesu
espezializatu eta kamera anitzak zituzten aparailuekin gizakien animazio
errealista eta pertsonalitateduna lortzeko. Guzti hori, estudioaren maila
teknologikoa igotzeko egin zen, gainerantzean ez baitzuen Disneyk nahi zuen
adina kalitate edukiko filmak.
Edurne Zuri eta zazpi ipotxak produkzioa
estudioari dirua bukatu arte luzatu zen (1935-1937 artean). Behin dirua
xahututa, Bank Of Amerika mailegua eskatu
zuten eta horretarako, bertako zuzendariei Edurne Zuriren
aurrerapen bat erakutsi behar izan zieten. Hasiera batean, 250.000 dolarreko
aurrekontua bazuen ere, 1.488.000 dolar gastatu zituzten azkenean. Filma Carthay
Circle Theateren estreinatu zen 1937ko abenduaren 21ean, eta
beronen amaieran, ikaragarrizko txalo zaparrada jaso zuen.
Edurne Zuri ingelesez
egindako animaziozko lehenengo film luzea izateaz gain, Technicolor erabili
zuen lehenengoa ere izan zen. Azken hau, 1938ko otsailaz geroztik RKOk banatua
izan zen. 1938ko filmik arrakastatsuena izan zen eta 8 milioi dolarreko (egungo
98 milioi) irabaziak lortu zituen estreinako emankizunean. (Wikipediatik hartutako informazioa)
Edurnezuri eta zazpi ipotxak
Bazen behin jauregi zoragarri bat. Leku ezin ederragoan zegoen. Haren dorre garaietatik ibai zurrumurrutsuak ikusten ziren, lursail emankorrak, eta baso sarri bezain sakonak.
Jauregian
neska on eta polit bat bizi zen. Edurne zuen izena.
Ama
hil zitzaion txikia zenean, eta aitarekin bizi zen. Aitak izugarri maite zuen
bere alabatxoa.
Katagorriak
ere maite zuen, eta egunero arrosa bat eramaten zion.
Izan
ere, Edurnek izugarri atsegin zituen gazteluaren inguruetan hazten ziren
arrosak. Arrosa bat
hartu eta usaintzen zuen bakoitzean, amarekin gogoratzen zen. Eta haren usain
ederra eta azal leuna
ekartzen zituen gogora.
Amaordeak,
aldiz, ezin zuen onartu Edurne bera baino politagoa izatea.
Diru-kutxa
bat hartu eta Edurne basora eramateko agindu zion gizon bati.
Hala
ba, denak lotan zeudenean, gizona Edurneren logelan sartu zen. Hura esnatu, eta
basora eraman
zuen berarekin.
Bakarrik
geratu zenean, Edurne basoa arakatzen hasi zen urduri. Gero, etsi-etsita,
negarrez hasi zen.
Orduan, katagorria hurbildu zitzaion.
Katagorriari
jarraitu zion, basoa zeharkatu zuten eta, azkenik, etxe batera heldu ziren. Eta
etxe barrura sartu zen. Dena arakatu ostean, ohe txiki batzuk aurkitu zituen.
Oso nekatuta zegoenez,
ohe batean etzan zen, eta hantxe loak hartu zuen.
Esnatu
zenean, zazpi ipotx zeuzkan bere inguruan. Ipotxekin geratu zen bizitzen.
Eider,
amaordea, sutan jarri zen enteratu zenean. Atso zaharraren itxura hartuta,
basoan sartu zen,
ipotxen etxera joateko.
Ipotxak
egunero basora abiatzen ziren lan egitera. Neskatoa lasai eta gustura zegoen:
aitaren falta
sumatzen bazuen ere, ipotxen adiskidetasunak lasaitzen zuen. Bat-batean, Eider
amaordea agertu
zitzaion.
Edurne
etxean sartu zen. Ez zuen antzeman mozorro harenpean amaordea zegoenik, eta
lasai joan
zen ur bila.
Orduan,
amaordeak eskua zorroan sartu zuen, eta sagar gozo bat eskaini zion.
Edurne
gaixotu egin zen. Lurrera erori eta lo geratu zen.
Ipotxak
basotik itzuli zirenean, Edurne lurrean ikusi zuten, eta sagarra haren ondoan.
Berehala asmatu
zuten zer gertatu zen.
Ipotxak
berehala hasi ziren jauregirako bidearen bila. Ipotx txikia Edurnerekin geratu
zen.
Musuak
eta musuak eman zizkion esnatzeko ahaleginean, baina alferrik.
Ipotxek
ezin zuten inola ere gaztelurako bidea aurkitu, basoa zabalegia baitzen.
Katagorriak
ere igarri zion zerbait txarra gertatu zela, eta Edurneren ondora joan zen.
Hosto batzuk
ekarri zituen, eta Edurneren ezpainetan jarri, goxo-goxo.
Ipotxak,
etsita, etxerantz abiatu ziren. Bitartean, Edurne bere onera itzuli zen
poliki-poliki. Eta ipotxak
heldu zirenean, Katagorriak laguntza eskaini zien.
Bidaia
luzea egin eta gero, jauregira heldu ziren.
Gazteluan,
aita oso triste zegoen, negarrari eutsi ezinik.
Hura
zen aitaren poza! Edurne besarkatu zuen, ezin zuen sinetsi.
Harrezkero,
Edurne jauregian bizi izan zen aitarekin. Eta egunero jasotzen zuen katagorriak uzten
zion arrosa. Usaintzen zuenean, ama zetorkion gogora.
Katagorriak,
berriz, Edurne zaintzen jarraitu zuen, horrekin konformatzen baitzen.
Amaordeak
ihes egitea lortu zuen, eta oraindik ere amorruz beterik dabil. Hori da amorrua
gero!
Hala
bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zierbenako eta Karrantzako plazetan.
Si quieres leer, ver o escuchar más cuentos en haixeder... pincha en el enlace que quieras:
Ipuin gehiago irkurri, ikusi edota entzuteko...sakatu nahi duzun estekan:
* "La ratita presumida" / "Sagutxu Kaskarina (pinpirina)":
* "Caperucita Roja" / "Txanogorritxu":
* "Los tres cerditos y el lobo" / "Hiru txerrikumeak":
* "El lobo y los 7 cabritos" / "Otsoa eta zazpi antxumeak":
* "Cenicienta" / "Errauskiñe":
* "La liebre y la tortuga" / "Erbia eta dortoka":
* "Pulgarcito" / "Erpurutxo"
* "Hansel y Gretel " / "Hansel eta Gretel"
* "El gato con botas" / "Katu Botaduna"
* "Los músicos de Bremen" / "Bremengo musikariak"
* "La cigarra y la hormiga" / "Inurria eta txirrita" y "¿Quién le pone el cascabel al gato"
* "Garbancito" / "Barbantxo"
* "La Bella Durmiente" / "Loti Ederra"
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.