martes, 19 de agosto de 2014

"Blancanieves y los 7 enanitos" / "Edurnezuri eta 7 ipotxak" (Cuentos de siempre - XV)

          Blancanieves y los 7 enanitos         
Érase una vez una reina que, cosiendo junto a su ventana, se pinchó en el dedo y vio como la sangre cayó en la nieve. Fue entonces cuando deseó tener una hija con la piel tan blanca como la nieve, los labios rojos como la sangre y el pelo negro como el ébano. Y su deseó se cumplió, naciendo la princesa Blancanieves. Pero, la reina murió después de dar a luz y el rey se casó con una mujer muy bella pero muy malvada. La segunda y nueva esposa del rey era una reina bruja muy poderosa que tenía un espejo mágico.


Edurne Zuri eta zazpi ipotxak (jatorrizko hizkuntzan, ingelesez: Snow White and the Seven Dwarfs) marrazki bizidunetako film klasikoa da, Walt Disneyk estreinatua, animazioa. Disneyrentzat estudioaren irabaziak ez ziren nahikoak, hori dela eta 1934an film luze bat egitea otu zitzaion. Animazioaren industriakoek ordea, Disneyren zoramena ezizena ipini zioten Disneyk sortu nahi zuen Edurne Zuri izeneko film luzeari. Izan ere, estudioa hondamendira eramango zuelakoan zeuden. Gauzak honela, Lillian eta Royk Walti ideia hori burutik kentzeko ahaleginak egin zituzten.
Disneyk aitzitik, Chouinard Arte Institutoan ikasketak egin zituen Don Graham irakaslea kontratatu zuen estudioko langileei formakuntza emateko. Gainera, "Silly Symphonies" bildumako film laburrak erabili zituen froga moduan, efektu berezi, prozesu espezializatu eta kamera anitzak zituzten aparailuekin gizakien animazio errealista eta pertsonalitateduna lortzeko. Guzti hori, estudioaren maila teknologikoa igotzeko egin zen, gainerantzean ez baitzuen Disneyk nahi zuen adina kalitate edukiko filmak.
Edurne Zuri eta zazpi ipotxak produkzioa estudioari dirua bukatu arte luzatu zen (1935-1937 artean). Behin dirua xahututa, Bank Of Amerika mailegua eskatu zuten eta horretarako, bertako zuzendariei Edurne Zuriren aurrerapen bat erakutsi behar izan zieten. Hasiera batean, 250.000 dolarreko aurrekontua bazuen ere, 1.488.000 dolar gastatu zituzten azkenean. Filma Carthay Circle Theateren estreinatu zen 1937ko abenduaren 21ean, eta beronen amaieran, ikaragarrizko txalo zaparrada jaso zuen.
Edurne Zuri ingelesez egindako animaziozko lehenengo film luzea izateaz gain, Technicolor erabili zuen lehenengoa ere izan zen. Azken hau, 1938ko otsailaz geroztik RKOk banatua izan zen. 1938ko filmik arrakastatsuena izan zen eta 8 milioi dolarreko (egungo 98 milioi) irabaziak lortu zituen estreinako emankizunean.  (Wikipediatik hartutako informazioa)

          Edurnezuri eta zazpi ipotxak          

Bazen behin jauregi zoragarri bat. Leku ezin ederragoan zegoen. Haren dorre garaietatik ibai zurrumurrutsuak ikusten ziren, lursail emankorrak, eta baso sarri bezain sakonak.
Jauregian neska on eta polit bat bizi zen. Edurne zuen izena.
Ama hil zitzaion txikia zenean, eta aitarekin bizi zen. Aitak izugarri maite zuen bere alabatxoa.
Katagorriak ere maite zuen, eta egunero arrosa bat eramaten zion.
Izan ere, Edurnek izugarri atsegin zituen gazteluaren inguruetan hazten ziren arrosak. Arrosa bat hartu eta usaintzen zuen bakoitzean, amarekin gogoratzen zen. Eta haren usain ederra eta azal leuna ekartzen zituen gogora.
Amaordeak, aldiz, ezin zuen onartu Edurne bera baino politagoa izatea.
Diru-kutxa bat hartu eta Edurne basora eramateko agindu zion gizon bati.
Hala ba, denak lotan zeudenean, gizona Edurneren logelan sartu zen. Hura esnatu, eta basora eraman zuen berarekin.
Bakarrik geratu zenean, Edurne basoa arakatzen hasi zen urduri. Gero, etsi-etsita, negarrez hasi zen. Orduan, katagorria hurbildu zitzaion.
Katagorriari jarraitu zion, basoa zeharkatu zuten eta, azkenik, etxe batera heldu ziren. Eta etxe barrura sartu zen. Dena arakatu ostean, ohe txiki batzuk aurkitu zituen. Oso nekatuta zegoenez, ohe batean etzan zen, eta hantxe loak hartu zuen.
Esnatu zenean, zazpi ipotx zeuzkan bere inguruan. Ipotxekin geratu zen bizitzen.
Eider, amaordea, sutan jarri zen enteratu zenean. Atso zaharraren itxura hartuta, basoan sartu zen, ipotxen etxera joateko.
Ipotxak egunero basora abiatzen ziren lan egitera. Neskatoa lasai eta gustura zegoen: aitaren falta sumatzen bazuen ere, ipotxen adiskidetasunak lasaitzen zuen. Bat-batean, Eider amaordea agertu zitzaion.
Edurne etxean sartu zen. Ez zuen antzeman mozorro harenpean amaordea zegoenik, eta lasai joan zen ur bila.
Orduan, amaordeak eskua zorroan sartu zuen, eta sagar gozo bat eskaini zion.
Edurne gaixotu egin zen. Lurrera erori eta lo geratu zen.
Ipotxak basotik itzuli zirenean, Edurne lurrean ikusi zuten, eta sagarra haren ondoan. Berehala asmatu zuten zer gertatu zen.
Ipotxak berehala hasi ziren jauregirako bidearen bila. Ipotx txikia Edurnerekin geratu zen.
Musuak eta musuak eman zizkion esnatzeko ahaleginean, baina alferrik.
Ipotxek ezin zuten inola ere gaztelurako bidea aurkitu, basoa zabalegia baitzen.
Katagorriak ere igarri zion zerbait txarra gertatu zela, eta Edurneren ondora joan zen. Hosto batzuk ekarri zituen, eta Edurneren ezpainetan jarri, goxo-goxo.
Ipotxak, etsita, etxerantz abiatu ziren. Bitartean, Edurne bere onera itzuli zen poliki-poliki. Eta ipotxak heldu zirenean, Katagorriak laguntza eskaini zien.
Bidaia luzea egin eta gero, jauregira heldu ziren.
Gazteluan, aita oso triste zegoen, negarrari eutsi ezinik.
Hura zen aitaren poza! Edurne besarkatu zuen, ezin zuen sinetsi.
Harrezkero, Edurne jauregian bizi izan zen aitarekin. Eta egunero jasotzen zuen katagorriak uzten zion arrosa. Usaintzen zuenean, ama zetorkion gogora.
Katagorriak, berriz, Edurne zaintzen jarraitu zuen, horrekin konformatzen baitzen.
Amaordeak ihes egitea lortu zuen, eta oraindik ere amorruz beterik dabil. Hori da amorrua gero!
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zierbenako eta Karrantzako plazetan.



Si quieres  leer, ver o escuchar más cuentos en haixeder... pincha en el enlace que  quieras:
Ipuin gehiago irkurri, ikusi edota entzuteko...sakatu nahi duzun estekan:

 *  "La ratita presumida" / "Sagutxu Kaskarina (pinpirina)":

 *  "Caperucita Roja" / "Txanogorritxu":

 *  "Los tres cerditos y el lobo" / "Hiru txerrikumeak":

 *  "El lobo y los 7 cabritos" / "Otsoa eta zazpi antxumeak":

 *  "Cenicienta" / "Errauskiñe":

 *  "La liebre y la tortuga" / "Erbia eta dortoka":

 *  "Pulgarcito" / "Erpurutxo"

 *  "Hansel y Gretel "  /  "Hansel eta Gretel"

  * "El gato con botas"  /  "Katu Botaduna"

 *  "Los músicos de Bremen" / "Bremengo musikariak"

 *  "La cigarra y la hormiga" / "Inurria eta txirrita" y "¿Quién le pone el cascabel al gato"

 *  "Garbancito" / "Barbantxo"

 *  "La Bella Durmiente" / "Loti Ederra"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.