Antzina-antzinatik gizakia zeruari begira egon izan da, horko misterioak aurkitu eta antolakuntza argitu nahirik.
Unibertsoari buruzko izan diren teoria ezberdinak. Nork ote zioen egia?
Kristo aurreko II. mendean Ptolomeo astronomo grekoak teoria bat asmatu zuen. Lurra, geldirik, unibertsoaren erdian kokaturik zegokeen eta bere inguruan biraka zebiltzan Eguzkia, planetak eta izarrak.
XVI. mendean, Koperniko astronomo poloniarrak beste planetekin batera Lurra, Eguzkiaren biran mugitzen zela eta aldi berean planeta bakoitza bere baitan jiraka ari zela adierazi zuen.
XVII. mendean Galileo Galilei jakintsu italiarrak Kopernikoren aurkikuntzak egiaztatu zituen. Bere garaian Elizak gaitzetsi egin zituen Galileoren teoriak. Gaur egun, badakigu arrazoia zuela.
La teoría más conocida sobre el origen del universo se centra en un cataclismo cósmico sin igual en la historia: el big bang. Esta teoría surgió de la observación del alejamiento a gran velocidad de otras galaxias respecto a la nuestra en todas direcciones, como si hubieran sido repelidas por una antigua fuerza explosiva.
Unibertsoaren neurriak
Unibertsoaren neurriak ez dira ezagunak, ez, izugarriak baitira. Ezin dira neurtu ez teleskopioz, ezta gaur eguneko sateliteez ere.
Unibertsoa galaxiaz osaturik dago. Lurretik milioika batzuk antzeman izan dira. Galaxia bakoitza sistematan banaturik dauden izar eta planetez osaturik dago. Galaxia bakoitzeko milaka sistema daude. Lurra eguzki-sistemaren barnean aurkitzen da. Bide batez, eguzki-sistema hori galaxia baten zati bat da: Esne-Bidea (argazkian kusten da).
Astro bat da forma zehatz bat eta mugitzeko modu jakin bat dituen zeruko gorputz bat.
Astro mota ezberdinak daude unibertsoan:
- Izarrak: sutan dauden gasezko esferak dira. Milioika urtetan zehar, distiratzen dute; ondoren, itzali egiten dira edota lehertu. Uneoro batzuk piztu eta beste batzuk itzali egiten dira. Izar batzuek irudiak osatzen dituzte zeruan: konstelazioak dira (adibidez, Hartz Handiak eta Hartz Txikiak, eltze kirtendunak dirudite!)
- Planetak: esfera-forma dute, eta ez dute argirik ez berorik igortzen. Izar baten inguruan biratzen dira. Egiten duten bidaiari orbita deitzen zaio.
- Sateliteak planeten inguruan biraka ibiltzen dira, eta ez argirik ez berorik igortzen ez duten astroak dira.
- Asteroideak: Marte eta Jupiter planeten artean biraka dabiltzan planeta txikiak dira. Milaka daude.
- Kometak: espazioan bidaiari dabiltzan hautsez eta gas izoztuez osaturiko bola argitsuak dira. Eguzkiaren ingurura hurbiltzen direnean, distiratsu bihurtzen dira, eta isats luze bat edukiko balute bezala ikusten dira.
http://www.dipity.com/Consuelolp/LOS-COMETAS_1/
- Meteoritoak Eguzki-sistema zeharkatzen duten haitz zatiak dira. Lurrera gerturatzen direnean, sutan erortzen dira. Orduan, izar iheskorrak deitzen zaie.
Astro hauek eta zeruko beste gorputz batzuk multzokatuta daude, galaxietan. Beren ardatzaren inguruan biratzen dira, eta espazioan ere mugitzen dira.
Eguzki-sistema izar nagusi batek, Eguzkiak, eta haren inguruan biratzen diren astro guztiek osatzen dute: planetak, sateliteak, kometak, asteroideak, meteoritoak.
Eguzki-sistema Esne Bidearen beso batean dago. Esne Bidea espiral-formako galaxia bat da. Izen horrek "esnearen bidea" esan nahi du, eta erromatarrek asmatu zuten duela urte asko. Milaka milioi galaxia daude unibertsoan.
Eguzkia da Lurretik hurbilen gagoen izarra. Argia eta beroa igortzen ditu, eta biak dira oso garrantzitsuak gure planetako bizitzarako.
Egunez, haren argia oso bizia da, eta ez digu uzten gainerako izarren argia ikusten. Gainerako izarrak gauez baino ez dira ikusten, eta oso txikiak dirudite, Lurretik oso urrun baitaude.
Eguzki-sisteman zortzi planeta daude. Eguzkitik hurbilen dagoena Merkurio da. Haren atzetik daude, hurrenez hurren, Artizarra (Venus), Lurra, Martitz (Marte), Jupiter, Saturno eta Urano. Eguzkitik urrunen dagoena Neptuno da.
Eguzkia
Izar bat da. Beroni esker dauzkagu argia eta berotasuna. Orain dela 5.000 milioi urtetik, bere argia ematen ari zaigu. Hemendik 5.000 milioi urtera, gutxi gorabehera itzali egingo da. Orduan, Lurran ez da bizirik izango. Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia dagoenean, guk ez dugu Eguzkia ikusten. Fenomeno honi eguzki-eklipsea deitzen zaio.
Lurra
Lurra da bizi garen planeta. Esfera-forma du.
Orain dela 5.000 milioi urte inguru sortu zen. Pixkanaka aldatzen eta egokitzen joan zen, lehenengo biziduna agertu arte. Planeta urdina deitzen zaio, gehiena itsasoko urez estalita baitago.
Lurrak satelite bakarra du: Ilargia. Bertan ez dago ez urik, ezta airerik ere. Bere azala zuloz beterik dago, meteoritoak erortzen direnean egindako zuloak dira.
Lurraren gainazalean, zati solido bat (kontinenteak), zati likido bat (ozeanoak) eta zati gaseoso bat (airea) daude.
Ilargia
Lurraren satelite bakarra da.
Eguzkiaren argia islatzen duelako egiten du distira zeruan. Planeta guztiek ez dute satelite kopuru bera. Batzuek, hala nola Jupiterrek, zenbait satelite dituzte. Beste batzuek, Artizarra tartean, ez dute bakar bat ere.
Guk beti Ilargiaren aurpegi berdina ikusten dugu, Eguzkiak argiztatzen duena. Baina Ilargia Lurraren inguruan biraka dabil, eta 28 egun behar ditu gure planetaren inguruan bira osoa egiteko. Ilargiaren posizioaren arabera, Eguzkiak desberdin argiztatzen du, eta horrela sortzen dira Ilargiaren lau faseak:, ilbetea deitzen diogu; zati bat bakarrik ikustean, ilgora edo ilbehera; ezer ikusten ez dela geratzean, ilberria. 7 egunean behin, fase berri bat hasten da.
Lehen esan dudun bezalaxe, Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia dagoenean, guk ez dugu Eguzkia ikusten. Fenomeno honi eguzki-eklipsea deitzen zaio.
Eta ilargi-eklipsea gertatzen da Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean kokatzen denean eta eguzki-argia Ilargira iristea eragozten duenean.
El comandante Neil Armstrong, al mando del Apolo XI, fue el primer ser humano que pisó la superficie de nuestro
satélite el 21 de julio de 1969.
Tres días más tarde, la nave estaba de vuelta en La Tierra, amerizando en aguas del Océano Pacífico. La misión. http://es.wikipedia.org/wiki/Apolo_11
Lurra biratu egiten da: Errotazio-mugimendua eta translazio-mugimendua
Errotazio-mugimedua:
Lurrak bere errotazio-ardatzaren inguruan biratzen denean egiten duen mugimendua da.
Bira osoa egiteko 24 ordu (egun bat) behar ditu.
Eguna eta gaua eragiten ditu.
Translazio-mugimendua:
Bere ardatzaren inguruan biratzeaz gain, Eguzkiaren inguruan ere biraka ibiltzen da Lurra, eta mugimendu eliptiko bat egiten du.
Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko 365 egun (urtebete) behar ditu Lurrak.
Lurraren translazio-mugimendua dela-eta bereizten dira urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
Eguzkiaren bidez orientatzen gara
Egunsentian eskuineko besoa Eguzkia ateratzen den aldera begira jartzen badugu, ekialdea seinalatzen dugu. Orduan ezkerreko besoak Eguzkia sartzen den aldea adierazten du, mendebaldea. Iparraldea gure aurrean dago, eta hegoaldea, gure atzean.
"Un poco de astronomía" es un Power Point que me pasó hace unos meses la andereño Luzma. Ella ya me indicó que estaba muy bien y que lo podría usar con mis alumn@s. Yo lo visioné días después y, efectivamente, me pareció muy ilustrativo, no sólo por toda la información que nos da sobre el universo, sino porque nos invita a reflexionar sobre la importancia de las cosas, y eso es algo en lo que debiéramos "perder más tiempo".
Poco después descubrí cómo insertar presentaciones de power point en el blog, al "encontrarme" con slideshare, lo cual me abría un mundo desconocido para mí, que me puede dar mucho juego. Como ejercicio de autopráctica os lo pongo. Espero que reflexionéis acertadamente.
Oso interesgarria astronomia, eguzki sistema, lurra, ilargia eta eguzkuari buruzko informazio guztia. Bideoak oso politak.
ResponderEliminarAnder Arriola.
Argazki eta bideoak primerakoak. Oso politak teleskopia handia eta izarren eta planeten argazkiak.
ResponderEliminarAnder Arriola
Aupa maisu!!! Un poco de astronomía oso interesgarria iruditu zait eta galaxiarena ere.
ResponderEliminarHaimar Abad
Primeran dago, den dena, eskerrik asko, besarkada handi bat
ResponderEliminarRakel Tabernilla
http://sangabriel14-15unibertsoa.blogspot.com.es/