Unai Arriola bostgarren urtebetetze egunean
HHko 5 urteko gelako 3 umek LHko 4. mailan anai edo neba bana dute; hain zuzen ere, Aketza Markelek, Ander; Unaik, Ander; eta Andreak, Diego. Horretaz gain, beste batzuk lehengusu-lehengusinak dira. Beraz, poz-pozik azaltzen dira gure topaketetan.
Pasa den astean, 5 urteko Unairen urtebetetzean, Patri eta Izaskun andereñoen HHko 2 urtekoak ere gurekin egon ziren, Arriolatarrek prestaturiko arroz-pastelak dastatzen. Umm! Gozo-gozo zeuden!
Eneko Eletxigerra (2 urte) eta Ane Aras (4. maila)
Ane Mazón (4. maila) eta Eider (5 urte) adiskide gisa
Ivan (5 urte), 4. mailako Haimar eta Ibairekin hizketan
--Maisu Rober, pastela nahi duzu?
--Bai, horixe! Eskerrik asko, Unai!
Aimar Quintano, Iria eta Ivan olgetan
Mikel eta Cristian gozokiak jaten
Andrea, bost atzamar eta bost gozoki-eraztun!
Hatzak: erpurua (erkoroa, hatz lodia) , hatz erakuslea (bizkorra, erkina),
hatz luzea (erdikoa), nagia eta txirkanda (hatz txikia, atxikia, txikia)
HHko 2 eta 5 urtekoak eta 4. mailakoak giro onean Unairen urtebetetzea ospatzen
Arriola Barba anaiak, Unai eta Ander
Luciak itsas markor bat oparitu zidan, nire izena eta guzti jarrita!
5 urtekoen panpina, Wiffi
Arroz-pastelak egiten Arriolatarren sukaldean
Zorionak eta eskerrik asko!
ZELAKO ARGAZKI POLITAK.
ResponderEliminarOSO ONDO PASATU GENUEN.
LASTERARTE
5 URTE.
Egia. Argazki ederrak. Eskerrik asko.
ResponderEliminarArriolatarrak.