Ibilbidea: Eskola - La Ranchada - Udaletxea - Eskola.
3. zikloko neska-mutilak
Korrikaren pankarta eta lekukoa txandaka eraman zituzten. Horregatik, arratsaldeko hirurak aldera, ziklo bakoitza ibilbidearen puntu batetara joaten hasi zen:
- Haur hezkuntza, udaletxera zuzen-zuzen errepidetik.
- 1. zikloa, egurrezko zubiraino.
- 2. zikloa, Aldeacuevara doan errepidearen zubitik 100 metro urrunagora.
- 3. zikloa, berriz, eskolan itxaron, irteera bertatik egin behar baitzuten.
Korrika hastear zegoenean, Aingeruk (6.) eta Ibonek (5.) lekukoa batera hartu zuten
Ziklo bakoitzak egin behar zuen ibilbidean, bi ikaslek lekukoa eraman zuten, eta beste lauzpabostek pankarta helduta. Honela, bi zeregin hauetan lehen hezkuntzako maila guztietako ikasleek hartu zuten parte.
2. zikloko Ibai eta Hodei Korrikaren aurrean
Ibilbide osoan, Heziketa Fisikoko maisuak, Jagoba
Ugarte, pankarta eta lekukoaren aldaketak zaindu zituen eta korrikaren martxa
eraman zuen ikasleen arteko lasterketak saihesteko eta guztiak batera ibiltzeko
besteak beste.
Aurre aurrean, Arritxu eta Agurne megafonia eta guzti zihoazen kotxean , euskararen aldeko oihuak botatzen, zuzentzen eta aldarrikatzen.
El Rebollar plazatik 1. ziklokoak protagonistak
Haur hezkuntzako 5 urtekoek, 6 . mailako ikasleen laguntzaz, udaletxetik eskolara lekukoa eta pankarta eraman zituzten .
Guraso batzuek korrikan parte hartu ez ezik, bidegurutzetan babesa ematen egon ziren.
Udaletxean HHko 5 urtekoek aurre aurrean
Eskolara heltzerakoan, 5. eta 6. mailetako laukote batek euskararen aldeko leloa edota manifestua irakurri zuen.
Oier --Nekane (6.) eta Saioa--Nerea (5.) manifestua erakusten Jagobaren ondoan
" Arratsaldeon lagunok:
Aurten Euskal Herritik zehar euskararen aldeko Korrika 18a ospatzen da. Eta guk, Kontxa Eskolako guraso, irakasle eta ikasle garenok parte hartu nahi izan dugu.
Hori bai, ezin dugu ahaztu egunero euskaraz hitz egiten saiatu behar garela, "Euskararen Eguna egunero delako".
Eta horretan denok daukagula gure zeregina: bata besteari lagundu, elkarri euskaraz hitz eginez.
Beraz, hemen EUSKARA ELKARRI!"
Ainhoa Eizaga eta Raquel Horn, bi ama, partaide
Jarraian, Oierrek "Guk euskaraz" antzeztu zuen. Azkenean, andereño Osanek Korrikan parte hartu zutenei eskerrak emateko mikrofonoa eskuratu zuen, zerbait esateko edonori gonbidapena luzatuz. 6. mailako ikasle batzuen bapateko emanaldiaz gozatu genuen, euskal abesti eta olerkiak bota baitzituzten.
Nik neuk, euren tutorea izanik, harro sentitu nintzela lau haizetara aldarrikatu nahi dut; are gehiago prestatu gabe egin zutelako eta baita ere haiek bakarrik, nire gelako ikasleek (9 ikasle hain zuzen ere), nahita parte hartu nahi izan zutelako.
Aingeruk Joxeantonio Ormazabalen "Bihotz gabeko panpina" olerkia eta Mikel Markezen "Zure begiak" egin zuen; Oierrek Joxeantonio Ormazabalen "Infinitu" olerkia; Araitzek, Erikak eta Maiderrek "Lau teilatu" abestu zuten; Argiñe eta Araitzek "Aitonaren bastoia" olerkia bota zuten; Alenek "Txoria txori" abestu zuen; Erikak Gabriel Arestiren "Nire aitaren etxea defendituko dut" olerki famatua errezitatu eta Nekaneren laguntzarekin Ken Zazpi taldearen "Ilargia" abestu; Maiderrek nire "Euskaldunak" olerkia errezitatu zuen eta Eharik, Nekane eta Alenen laguntzarekin, Sorotan Bele taldearen "Mariñelaren zai" abestia antzeztu.
Bego Gabiola, Maibe, Ainhoa, Gema Sagastibeltza eta Rosa Martin, bostak andereño.
Horretaz gain, DJ Iñaki ere Korrikaren puntan ikusi genuen denbora luzean, herriko alkatea han eta hemen laguntza ematen, udaltzain bat trafikoa kontrolatzen, AEKkoek materiala ekartzen... denei Euskararen partez, eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.