Denbora pasatu arren, Alkizakoa ez zaigu ahaztuko, guretzat esperientzia ahaztezina izan baita.
4 egun Alkizan nire 16 ikasleekin, ia ia 2.000 argazki, bideotxo batzuk ere bai... Gasteizko Ramón Bajo ikastetxeko 3. zikloko beste 12 ikasleekin egon gara Erretore etxean. Hamaika bizipen! Nire baitan hausnarketa ugari gero...
Baina bertan zer egin dugun kontatzen hasi baino lehen, Alkizako Barnetegiko irakasleei (Juan Luis, Arrate, Idoia eta Imanol) omenaldi apala eskaini nahian, euren lana zertan datzan azaltzen saiatuko naiz; beti ere www.barnetegiak.net web orrialdean abiapuntua izanik.
4 egun Alkizan nire 16 ikasleekin, ia ia 2.000 argazki, bideotxo batzuk ere bai... Gasteizko Ramón Bajo ikastetxeko 3. zikloko beste 12 ikasleekin egon gara Erretore etxean. Hamaika bizipen! Nire baitan hausnarketa ugari gero...
Baina bertan zer egin dugun kontatzen hasi baino lehen, Alkizako Barnetegiko irakasleei (Juan Luis, Arrate, Idoia eta Imanol) omenaldi apala eskaini nahian, euren lana zertan datzan azaltzen saiatuko naiz; beti ere www.barnetegiak.net web orrialdean abiapuntua izanik.
Aipamen gozoa ere Eleni eta Joxe Ramonentzat (Otsamendi jatetxe eta Erretore etxeko arduradunak, hurrenez hurren).
Alkizako barnetegia, Barria, Lemoiz, Elgoibar eta Segurakoekin batera, Euskal Girotze Barnetegiak dira; hau da, "Euskal Eskolak, euskaldunon eskolak. Bertan ez dago testu libururik, ezta azterketarik ere, baina eskolak dira. Eskola guztientzako laguntza-zerbitzu bat dira."
Erretore etxea, Alkizako Barnetegia
www. barnetegiak.net web orrialdean halaxe diote:
"Eskolan euskarak normaltasuna iristen laguntzeko, bere tokia izan dezan. Euskal Eskolak ikasleari euskararen ezagutza ez ezik, hura erabiltzeko aukera ere eman behar dio. Hitz egiten ezin da ikasi hitz egin gabe. Igeri egiten ikasi duenak igerilekuan nola, horrelaxe murgildu behar du, behar dugu, euskaraz hitz egiten ikasiko duena, ikasiko badu behintzat, euskararen uretan, gure hizkuntzaren erabileraren eremuan. Haurra girotu egin behar gugu, erakarri, hurbildu.
Hurbiltasunetik bakarrik eman dakiokeelako beharrezko berotasuna, bere gogoa hauspotuko duena.
Bere lekuan jarrita bakarrik, enpatiatik, ulertuko ditugu bere nahi eta ezinak, haren zalantzak, haren gogoa.
Horretarako
daude barnetegiak, Euskal Girotze Barnetegiak, ikaslea girotzeko, euskaraz
girotzeko. Eskolatik atera eta, barnetegian, aparteko etxe eta giro batean,
bestelako giro batean murgiltzeko, barneratzeko, euskaraz eta euskaratik.
Barnetegietan jolastu egiten dugu, eta sentitu, gozatu, hitz egin,
komunikatu, abestu, motibatu, berba
egin, dantzan egin, mozorrotu, lagundu, mintzatu, hausnartu,
mendian ibili, indartu, solastatu,
natura ezagutu, harritu, alaitu, ele
egin, ikasi, irribarre egin, maitatu, kalakan aritu,
hurbildu, saiatu, hobetu, hizketan
jardun, errespetatu, egokitu, bizitu...
Horiek denak dira barnetegietako aditzak, horiek eta gehiago,
beste asko. Euskal Girotze Barnetegietan hori dena egiten baitute ikasleek;
eta, horrela, euskararekiko harreman berri bat atzematen dute, girotu egiten
dira eta euskara barneratzen dute."
Aingeru euskal abesti eta olerki emanaldian
Baina, jakin dezagun Euskal Girotze Barnetegien historia, euren web orrialdean kontatzen digutena, hain zuzen ere:
"2010ean Euskal
Girotze Barnetegien 25. urteurrena ospatu genuen. Egun hartako ospakizunean,
bost barnetegietako orduko monitore guztiak elkartu ginen, baita aurretik
ibilitako batzuk ere.
Bestelako edozein
urteurren-ospakizunetan bezala, barnetegiotako begiraleok ere egun hura iragana
oroitzeko baliatu genuen, emandako urratsez gogoratzeko.
Egun hartan Euskal Autonomia
Erkidegoko geografiako hainbat herri elkartu ziren gure oroitzapenetan: Euba,
Gaztelu, Alkiza, Plentzia, Elgoibar, Segura, Espejo, Barria, Urduña eta Lemoiz.
Herri horietan denetan egon baita barnetegia, Euskal Girotze Barnegien
historiako uneren batean.
Lehenengo barnetegia 1985ean sortu
zen Bizkaiko Zornotza udalerriko Euba auzoan. Atzerago jo beharra dugu, hala
ere, barnetegien jatorrira iritsi nahi badugu: barnetegien sorrera ekarri zuten
lege eta erabakietara.
1982. Azaroaren 22ko
Legeak dioenez, euskararen erabilera arautzekoak, ikasleek derrigorrezko
ikasketak bukatzen dituztenerako bi hizkuntza ofizialak, euskara eta
gaztelania, ahoz eta idatziz, behar bezala ezagutu behar dituzte.
1983. Abuztuaren 1eko
Aginduak dioenez, Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu eskola
giroan euskararen erabilera bermatzeko.
1985. Aurreko lege eta
aginduak oinarri hartuta, ekainaren 17ko Aginduz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Sailak Euskal Girotze Barnetegiak eratzea erabaki zuen.
1985. Irailean lehenengo
barnetegia zabaldu zen Euban (Zornotzan).
1988. Eubako barnetegiaren
emaitza onak ikusita, Sailak bigarren barnetegia zabaltzea erabaki zuen.
Gipuzkoako Gaztelu herrian kokatu zuten.
1990. Barnetegiak bidea
egiten ari ziren. Ordurako proiektua sendotuta zegoen. Eta Sailak barnetegien
sareari egitura finkoa ematea erabaki zuen: maiatzaren 29ko Dekretuak
barnetegien sorrera eta jarduera arautu zuen. Urte hartako ekainaren 19ko
Aginduak zehaztu zuen barnetegietako langileen osaera, eta lanpostuak betetzeko
merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zuen.
1990. Alkizan
hirugarrena ireki zuten. Barnetegien sarea osatzen ari zen.
1990. Ordura arte Euban
egondako barnetegia Plentziako aterpetxera pasatu zen.
1991. Laugarrena iritsi
zen. Aurrekoetan bezala, barnetegiak mendi aldera jo zuen, baserri batean
zabaldu baitzen. Elgoibarren izan zen, hango Aubixa baserrian.
1996. Segurak
ateak zabaldu zizkion bosgarren barnetegiari. Era horretan, osatuta geratu zen
bost barnetegiko sarea; geroztik, horretan geratu baita kopurua.
1997. Urte hartan
Barnetegien Antolamendu Batzordeak bost eguneko egonaldi batzuk egitea erabaki
zuen, proba moduan, Alkizan eta Plentzian. Ordura arte, lehenengo barnetegia
sortu zenetik, egonaldiak 12 egunekoak izan ziren, bi aste jarraian, tarteko
asteburua barne.
1998-1999. Bost eguneko
egonaldien probak egin eta haien balorazioa ontzat jota, 1999-2000 ikasturtetik
aurrera egonaldi guztiak bost egunekoak izan dira barnetegietan.
1999. Ikasturte hartan,
barnetegien sareak Araba aldera jo zuen, Espejora. Ordura arte
Gaztelun egondakoa ordezkatu zuen Espejokoak. Lurraldetasunaren ikuspegitik,
orekatu egin zen pixka bat barnetegien sarea.
2005. Espejoko aterpetxean
egin beharreko obrak zirela eta, barnetegiak aterpetxe hura utzi eta Barriara
jo zuen. Barnetegiak Arabako lurretan segitzen zuen.
2009. Espejon gertatutako
gauza bera gertatu zen Plentzian: hango aterpetxea eraberritu egin behar
zutela-eta barnetegiak beste batera jo behar izan zuen, Urduñakora.
2011. Urduñakoa, nolanahi ere, behin-behineko
urratsa izan zen barnetegien historian. Han bi ikasturtez egon ondoren,
barnegiak Lemoizera jo zuen, Lemoizko Goikomendi baserrira.
Alkiza herriko irudia Joxe Ramonen etxetik
Euskal Girotze Barnetegien metodologia
Euskal Girotze Barnetegien metodologia
AZALPENA
"Hizkuntza gutxituak
biziberritzeko ahaleginean dihardugunon artean, nahikoa onartuta dago
hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta motibazioa elkar osatzen duten gorputz
bereko atalak direla, jaki beraren osagaiak.
Euskara biziberritzeko ahaleginean
gabiltzanon artean, Euskal Eskolak aparteko lekua du. Azken 30 urteotan Euskal
Eskolak euskararen berreskurapenean eman dituen urratsak izugarriak dira;
gizarteari egin dion ekarpena, erraldoia.
Baieztapen hori, oro har, onartua
eta aitortua dio euskal gizarteak Euskal Eskolari. Baina, era berean, nahikoa
zabalduta dago honako iritzi hau ere: euskararen ezagutzan egindako aurrerapena
ez dator bat hizkuntzaren erabileran egindakoarekin. Ikasleek ez dute
erabiltzen ezagutzatik espero litekeen haina. Hortik ondorio garbi bat ere
atera dugu: eskolak berak bakarrik ezin du, eskola gizartean txertatuta dago
eta gizarteko gainontzeko eragile guztiekin batera egingo du aurrera, egingo
badu.
Euskal Girotze Barnetegiak ere
eskola dira, baina eskola bereziak: barnetegietan euskararen erabilera eta
haren aldeko motibazioa dira langaia eta helburua. Haietan ez dago bestelako
ikasgairik. Barnetegion azken urteotako ibilbideak erakutsi digu barnetegia
eskolaren osagarria dela. Ikasleari eskolak ematen dion hizkuntzaren ezagutza
osatzera dator barnetegiko egonaldia. Barnetegian ikasleari hizkuntza
erabiltzeko aukera ematen diogu; baina, batez ere, erabiltzera motibatzen dugu.
Barnetegiak pasatu dira ikasleek euskara erabiltzea helburu
izatetik, ikasleek euskara erabili nahi izatea helburu
izatera.
Pausu hori funtsezkoa da.
Ikasleak nahi ez badu, ez du egingo, alferrik da. Behartzen baduzu,
presionatzen baduzu, presioak irauten duen denboran bakarrik egingo du, hura
amaitzearekin batera bukatuko da haren erabilera. Norabide batean indarrez
bultza egiten badiozu norbaiti, hark kontrako bidean egingo du ahalegina. Lege
natural batek agintzen du hori. Are gehiago, modu positiboan motibatzen baduzu
ere, ikasleak nahi ez badu, ez du egingo. Hortaz, barnetegiak aukera bat eman
behar dio ikasleari eta taldeari. Barnetegia aukera bat izango da, bertaratzen
denarentzat. Beste biderik ez dago, ez dugu: ikasleak euskara erabili nahi
izatera ekarri behar ditugu.
Hori nola egiten da? Bide
horretan zer egin daiteke lauzpabost eguneko egonaldi batean? Ba, modu bakarra
dago, ikaslea bihurtu behar dugu protagonista, pertsona da bide honetako
erdigune eta abiapuntu. Pertsona horrengan eragin nahi badugu, haren izaera eta
egoera onartzetik abiatuta, elkarrekin egin behar dugu bidea; kontuan hartuz,
gainera, pertsona hori talde baten barruan dagoela. Ikasgela osoko kideak
ditugu barnetegietako gure langaia, ikasleak eta taldea bera. Taldearen
hizkuntzaren erabilera, aztergai.
Euskarara erakarri nahi baditugu,
euskararantz motibatu, ikasleak pentsatu egin behar du hizkuntzaren gaia,
hausnartu: zergatik, zertarako, nola...? galderak eginez, iritziak elkartrukatu
daitezke, komunikaziorako jokaerak adostu. Baina, era berean, sentitu egin
behar da, hizkuntzaren gaia ikasleak sentitu egin behar du bere baitan.
Azkenik, egin egingo du proposatutakoa, edo ez du egingo. Haren aukera da.
Pentsatu, sentitu eta egin. Bide
horretan, ikasleak burua, bihotza eta gorputza, atal guztiak erabiliko ditu.
Pertsona bere osotasunean hartu behar dugu aintzat, eta bidea taldearen barruan
urratuko du, gainontzeko kideekin batera. Barnetegiak horretarako aukera emango
dio, aukera modu positibo eta erakargarrian eskainiko dio. Horrek eragina izan
dezake pertsonak hizkuntzarekin duen harremanean, hizkuntzarekiko bestelako
jarrera bat izatera eraman dezake eta, ondorioz, bestelako jokaera." (Informazio iturria: www.barnetegiak.net)
ESALDI ESANGURATSUAK
Aipamenak
- Agian ahaztuko dute esan diezuna, baina ez dute ahaztuko sentiarazi diezuna.
- Betikoa egiten baduzu, betikoa lortuko duzu.
- Goxotasunaren pedagogia aldarrikatu beharko genuke.
Pertsona
- Bizitzan konstante mantentzen den gauza bakarra aldaketa da.
- Pertsona erdian esaten dugunean, beti bestea irudikatzen dugu erdian, baina benetan gu gaude erdian, gainontzeko guztia gure proiekzioa da. Ezin dugu ezer egin gugandik hasi gabe.
- Norbere indarguneak, trebeziak… antzemateak ziurtasuna eta konfiantza sortzen ditu. Horietaz baliatu.
Taldea
- Elkarrekin eraikitzeko, elkarren berdintasunetik abiatu behar dugu; gainetik jartzen bagara, nekez egingo dugu aurrera. Botere-harremanak berdinen arteko harremanak bihurtu behar dira.
- Talde bakoitza berezia da eta bere bidea egingo du, bere errealitatetik abiatuta, unean uneko aukeren arabera. Egunerokotasunean dituzten zailtasunak, ezinak… hartu behar dira kontuan. Bateratzen dituen eta talde bihurtzen dituen helburu komuna bilatu behar da.
- Elkarlana
dagoen tokian, emaitzak hobeak dira.
Oztopoak
- Epaitzea. Norberak esatea zer dagoen ondo, zer, gaizki… Dena erlatiboa da.
- Aukerak baztertzea. Aldez aurretik ezinezkotzat jotzea.
- Metodologia zehatzik ez dugula onartzea kosta egiten zaigu. Egunez egun jorratu behar dugu metodologia, eta horrek arazoak sortzen ditu lan taldean.
Prozesuaren diseinua
- Irakasleentzat ohikoak ez diren saio alaiak prestatu behar dira, hunkigarriak, harrigarriak, dinamikoak…: zerbait berria eta desberdina eskaintzen diena: informazioa, metodologia, baliabideak.
- Jendeak benetan dituen kezketan oinarritu behar da eta zentzua izan behar du.
- Gatazkak eta tentsioak prozesuaren ezaugarriak dira. Ateratzen direnean, heldu egin behar zaie.
Prozesua hasi aurretik
- Aukera anitzak daude eta kontziente izan behar dugu. Ahalik eta ate gehien izan behar da irekita.
- Reflect ekintza metodologiak bi dialektika sustatzen ditu: ekintza-hausnarketa-ekintza; praktika-teoria-praktika; edo pertsona-taldea-pertsona; indibiduala-kolektiboa-indibiduala.
- Norberak bizi ez duena, ezinezkoa da besteei biziaraztea. Inkoherentzia agerian geratzen da.
Prozesuan bertan
- Kideen arteko berdintasunean eta errespetuan oinarritu behar da prozesua.
- Pertsona planifikazioa baino garrantzitsuagoa da.
- Kritika onartzea oinarrizkoa izan daiteke. Partaideei uzten diegunean kontrako iritzia ematen, taldea irekitzen ari da eta prozesuan aurreratzen.
Prozesu amaieran
- Arrakastaren edo porrotaren gakoak antzeman egin behar dira; hurrengorako, kontuan izateko.
- Gutxi badira ere, emaitza praktikoak ikusi behar dira prozesuaren amaieran: adostutako irizpide batzuk, erabiltzeko estrategia edo baliabide batzuk, guztiok kontuan hartzeko ideiaren bat egunerokotasunean praktikan erabili edo gauzatzeko erabakiren bat… urrats txikiak baina errealitatean eginikoak, baliagarriak.
- Askotan jendea ukituta doa, barrutik mugituta, berarentzat agian ez da erraza izan, sufritu egin du, ez zaio gustatu. Guk askotan nahasten dugu berari ez gustatzea, kostatzea eta gaizki ateratzea. Prozesuak ez dira egiten ondo pasatzeko, baizik eta aldaketa bat bilatzeko.
2011ko abenduan, Seguran,
ebaluazio saioaren barruan, eraldaketa-prozesuak definitzeko egindako saioan
aukeratutako ideiak.
ALKIZAKO BARNETEGIA
Non dago?
Alkizako
erdigunean dago. Alkiza nekazari giroko herri txiki eta polit bat da,
Gipuzkoaren erdi-erdian dagoena, Tolosaldean, Ernio mendiaren magalean. Alkizan
347 biztanle bizi dira.
Alkizara joateko bi bide daude:
Tolosatik gertu dagoen Anoeta izeneko herritik abiatzen den errepidea (5 km .), edo Billabona eta
Asteasu lotzen dituen errepidetik abiatzen dena (4 km .).
Alkizako hiribilduak edo kaskoak 348 metroko altuera du, mendiz eta basoz inguratua.
Alkizako hiribilduak edo kaskoak 348 metroko altuera du, mendiz eta basoz inguratua.
Alkizak eskola txiki bat du,
barnetegiaren ondoan kokatua, eta 12 urte bitarteko herriko neska-mutilek
bertan egiten dituzte euren ikasketak.
Udaletxea, eliza, plaza, parkea, pilotalekua eta hiru tabernak osatzen dute, zenbait etxerekin batera, Alkizako hiribildua edo kaskoa. Etxe horietako batean dago barnetegia, hain zuzen ere, duela bi mende harriz eta egurrez eraikitako Erretore etxean. Alkizako plazan asko nabarmentzen den etxe honek pilotalekua eta parkea ere bertan ditu. Otorduak oso gertu dagoen Otsamendi jatetxean egiten dituzte barnetegiko ikasleek.
Udaletxea, eliza, plaza, parkea, pilotalekua eta hiru tabernak osatzen dute, zenbait etxerekin batera, Alkizako hiribildua edo kaskoa. Etxe horietako batean dago barnetegia, hain zuzen ere, duela bi mende harriz eta egurrez eraikitako Erretore etxean. Alkizako plazan asko nabarmentzen den etxe honek pilotalekua eta parkea ere bertan ditu. Otorduak oso gertu dagoen Otsamendi jatetxean egiten dituzte barnetegiko ikasleek.
Ernio mendia elurtuta Erretore etxetik ikus daiteke. Barnetegitik oso hurbil Alkizako eskola publikoa (goiko irudian). Beheko irudian Erretore etxea, Alkizako Barnetegia.
Etxea
Gure etxeak hiru solairu ditu eta
ganbara bat. Lehen solairua izan ezik, gainontzekoak guk erabiltzen ditugu.
Lehen solairuan, Alkizako kultur
etxea dago. Eta beheko solairuaren zati bat apaizaren etxeak hartzen du.
Solairu horretako alderdi batean, komunak eta galdara-gela daude; beste aldean,
guk “diskoteka” moduan eta beste zenbait jolasetarako erabiltzen dugun gelatxoa
dago, futbolin bat eta oinetakoak eta kirol materiala uzteko lekua.
Bigarren solairuan, honakoak
ditugu: logelak, komunak, dutxak, sukaldea (ekintza batzuetarako erabiltzen
duguna), irakasleen gela, bulegoa eta ordenagailu-gela.
Hirugarren solairuan ganbara
dago. Han, erabilera anitzeko gela erraldoia dugu. Bertan ditugu liburutegia,
musika ekipoa, telebista, proiektoreak, hainbat jolas... Irakasleentzako komun
bat, ikasleentzako beste bat, eta trasteleku pare bat ere badaude ganbara horretan.
ARAUDIA
Etxe barruan
- Gure etxea Gipuzkoako Gotzaindegiarena da. Alkizako erretoreak pertsona bat du izendatua, etxeko arduradun nagusi gisa.
- Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, arduradunarengana jo behar duzue. Telefono zenbakiak bulegoan daude.
- Erabilera desegokiaren ondorioz arazoren bat balego (zerbait puskatu edo), etxeko arduradunarekin hitz egin beharko duzue, edota gutariko batekin komentatu.
- Garbitzailea (arduraduna bera), egunero pasatzen da garbiketa orokorra egitera ikasleak gosaltzera joan eta gero. Ordurako, oheak eginda eta arropak eta oinetakoak txukun jasoak egon behar dute.
- Berogailuaren mantenua arduradunari dagokio. Debekatua dago eskuoihalak (toailak) erradiadoreen gainean uztea.
- Ohe gainean, haurrak ezin izango dira inola ere saltoka edo jolasean ibili; era horretan, ohe bat baino gehiago apurtu baita.
- Irakasle-monitoreek emango dizuete behar duzuen informazioa, barnetegiko ikus-entzunezko nahiz bestelako aparailuei buruz. Galdetu beldurrik gabe.
- Haurrak goiko solairuetara igotzeko, etxeko zapatilak jantzi behar dituzte, beheko solairuan horretarako dagoen lekuan.
- Gauean bereziki, mesedez, beheko solairuko eta ganbarako argiak itzaltzeaz arduratu.
- Bat-batean, etxean argirik gabe geratuz gero, begiratu sarrerako atearen ezkerraldean dagoen kutxatxoaren barruan, ea automatikoak saltatu duen; eta horrela bada, beherantz dagoen teklatxoa gorantz jarri.
Herrian, jolaslekuan,
jantokian
- Janariarekin arazoak dituen ikaslerik balego, etorri aurretik jakinarazi mesedez irakasle-monitoreei.
- Jangelara joateko errepidea zeharkatu behar denez, nahiz eta automobil gutxi ibili, arretaz ibiltzea eskatzen dizuegu.
- Jangelan ikasle-arduradunei laguntzea eskatuko zaie: ontziak pilatzen, zerbait banatzen...
- Jangelara joan aurretik, komunean egin beharrekoak, barnetegian bertan egingo dira.
- Haurrek herri ingurua errespetatu egin behar dute.
- Herriko eskolakoek soinketarako edo psikomotrizitaterako beste lekurik ez dutenez, Udalaren aginduz, ikastorduen barnean lehentasuna dute frontoia erabiltzeko.
- Haurrak, jolas garai librea dutenean, ez dira plaza ingurutik irtengo.
- Irakasleari eskatzen diogu arreta berezia jar dezan, haurrak plazan daudenean, arriskutsu gerta daitezkeen petriletan ibil ez daitezen.
- Ikasleek ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu, salbuespenak salbuespen.
- Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean egin behar denari buruzko informazioa, barnetegira etortzean emango zaizue.
- Egonaldiaren amaieran, monitoreek bideo kamerarekin grabatutako guztiaren kopia emango zaizue.
- Taldean behar bereziren bat duen ikaslerik izanez gero, jarri harremanetan gurekin aldez aurretik.
- Taldeak hala erabakitzen badu, ikasle bakoitzak euro bana ekar dezake, zaldi gainean ibiltzera joaten garen egunean gastatzeko.
- Barnetegian badugu kiroletako zenbait material: erraketak, pilotak, baloiak..., haurrak kanpoan daudenean jolasean aritzeko.
Ikasleen ordutegia
8:00etan, Jaiki, garbitasun pertsonala eta logelak txukundu.
8:30ean, Gosaria.
9:00etan Antolatutako ekintzak.
11:45ean Jolas garaia.
12:15ean Antolatutako ekintzak.
13:00etan Bazkaria. Denbora librea. Eguraldi txarrik ez
badago, ikasleak kanpoan egotea komeni
da. Ezin da logeletan jolasean ibili.
17:00etan Jolas garaia. Askaria.
17:30ean Antolatutako ekintzak.
18:30ean Denbora librea.
20:00etan Afaria
21:00etan Gaueko ekintzak.
22:30ean Ixiltasuna.
Besarkada haundi bat Alkizako lagunentzat!
Juan Luis, Rober eta Imanol
Hizkuntza dela eta, ohar batzuk
Zer egin beharko genuke?
- Ikasleei beti euskaraz egin. Ez kontuan hartu beraiek nola erantzuten duten, guk beti euskaraz egin behar diegu. Gerta daiteke ikasle batzuek euskaraz ez jakitea. Kasu horretan momentu puntual batzuetan haiei gaztelaniaz egin diezaiekegu.
- Ahal dugun guztietan beraiekin batera aritu eta beraien elkarrizketetan parte hartu: elkarrizketa berri bat sortu, beraiekin jolasten hasi... Modu horretan, beraiekin elkarrizketan arituz, elkarrizketa hori euskarara bideratu ahal izango dugu.
- Errefortzu positiboa eman: ohikoa ez den egoera batean euskaraz entzuten ditugunean portaera hori txalotu, baloratu, goraipatu. Jarrera hori barneratzen badugu, askotan izango dugu hori egiteko parada.
- Tarteka ez ulertuarena egin (gure burua eroso ikusten badugu hori egiten). Zerbait gaztelaniaz esaten dutenean, modu honetako esaldiak erabili: Barkatu? (eta errepika dezala), Nola? (eta errepika dezala). Ikusi dezatela guri euskaraz egitea nahi dugula. Estrategia osagarria da eta ezin da edozeinekin erabili: euskaraz nahiko erraz aritzeko gaitasuna dutenekin izan behar du, eta gurekin harremana euskaraz finkatzea lortu dezakegula ikusten dugunean.
Zer ez dugu egin behar?
- Ez erabili Egin euskaraz! edo antzeko esaldiak.
- Ez kargu hartu euskaraz egiten ez dutelako, ez errudun sentiarazi.
- Ez zuzendu: komunikatzen badira nahikoa da. Ez zaigu gehiegi axola barnetegian euskara zuzena erabiltzen duten edo ez. Asko eta gustura erabiltzen badute hobetuko dute, baina ez badute erabiltzen ez dute inoiz hobetuko.
- Hizkuntza kontuetan behintzat, ez zigorrik eta ez mehatxurik. Ez dugu ezer aurreratuko.
- Normala da haurrek gaztelaniarako joera izatea, are gehiago ama hizkuntza gaztelania denean, erraztasun eta aberastasun handiagoa baitute gaztelaniaz. Gainera, inguruak (auzoak, hiriak...) nagusiki gaztelania eskaintzen die. Beraz, normaltzat hartu behar dugu joera hori.
- Euskararekin harreman handia eta positiboa izatea nahi dugu. Horrelako estrategiekin ez dugu lortzen harremana handitzea, eta, gainera, harreman hori negatiboa da. Gure eragina handiagoa edo txikiagoa izan, positiboa izatea da lortu behar duguna.
Informazio iturria: Alkizako Barnetegiko irakasleek ikastetxetako irakasleei emandako testua.
Alkizako Barnetegian elkarrekin egon garenok: 28 ikasle eta 3 irakasle
(Karrantzako 16ak, nirekin; eta Gasteizko 12ak, andereño Arrate eta Itxasorekin )
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.