miércoles, 5 de septiembre de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (XIII.)

"Iñaki, ze urrun dago Kamerun", Zarama


Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.

Tabernaz taberna:
"vendo barato"
goizean eta gauez:
"mucho barato"
askotan baraurik:
"todo barato"
izenik ez dute soilik Iñaki:
Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun.

"Agur Euskal Herriari", Urko


Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun.

Agur eta ohore
Euskal herriari
Lapurdi, Baxenabar,
Zubero gainari
Bizkai, Napar, Gipuzko
eta Arabari
Zazpiak bat besarka
lot beitez elkarri.

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun.

Haritz eder bat ba da
gure mendietan
zazpi adarrez dena
zabaltzen aidetan
Frantzian, Espainian
bi alderdietan
hemen hiru, ta han lau
bat da zazpiretan.

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun.

Hi haiz, Euskal Herria
haritz hori bera
arrotza nausiturik
moztua sobera.
Oi gure arbasoak
ez othoi ez beira
zein goratik garen gu
jautsiak bera!

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti

gauden gu euskaldun

"Agur, Maria", Estitxu


Agur Maria
agur Maria
zer gertatzen da
nere herrian
anaitasuna hautsi da eta
batzuk besteei beti aurka.

Agur Maria
agur Maria
entzun egizu nere otoitza
bildu egizu nere herria
agur Maria
lagun nazu.

Agur Maria
entzun egizu nere otoitza
bildu egizu nere herria
agur Maria
lagun nazu.

Agur Maria
agur Maria
lagun nazu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...