Jolasak
Viernes, 24 de febrero de 2012 // 2012ko otsailaren 24a, ostirala
Euskera bultzatzeko asmoarekin, andereño Osanek proposamen batzu egin dizkigu. Hautariko bat datorren astean martxan ipiniko dugu. Hori dela eta, goizeko atsedenaldian haur hezkuntzako umeekin jolasten hasiko gara asteartero. Antolatuko ditugun jolasak honako hauek izango dira:
1. Soka-saltoan (tximeletak)
2. Txingak (erleak)
3. Kanika txiki (hartzak)
4. Txapak (oiloak)
5. Zubiri-zubi (zaldiak)
6. Bat bi hiru karabin karaban (untxiak)
7.Boloak (inurriak)
8. Uztaiak (marigorringoak)
Ondo betetzeko abestiak ikasi behar ditugu; baita jolasen arauak, mugimenduak, trukoak, eta abar.
Interneten "zubiri zubi" abestia topatu dut eta "kanika txiki arena" jolasaren bideoa.
Hasi ikasten neska-mutilak!
Martes, 20 de marzo de 2012 // 2012ko martxoaren 20a, asteartea
Orain dela gutxi, andereño Osanek egindako proposamena ontzat hartuz, eta ikasleen artean Euskararen erabilpena bultzatzeko asmoarekin, goizeko atsedenaldian eta astean behin, 3. zikloko ikasleek haur hezkuntzako ikasleei jolasak irakasten dizkiete, baita jolasten lagundu ere.
Bideo honetan lehenengo ekitaldian ikusitakoa. Entseiu edo proba bat zen: tokiak, jolasak, txartelak, taldeak, abestiak, materialak, txandak, eta abar arretaz behatu ahal izateko eta hurrrengoan hobetzea lortzeko.
Domingo, 25 de marzo de 2012 // 2012ko martxoaren 25a, igandea
Gero eta hobeto ateratzen ari zaigu, batez ere andereño Osaneren esfortzuari esker. Badauzkagu txartelak jolasen izenak jakinaraziz; haur hezkuntzako jolaslekua ezezik, frontoia ere erabiltzen dugu, toki zabalagoa delako; abestiak ikasten ari gara, eta abar.
Hirugarren ekitaldi honetan ere 5. mailako ikasleak laguntzaile gisa egon ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.