miércoles, 29 de marzo de 2023

OLARRETA (Larrabetzu) tricampeón en Basauri

Basauriko XXXIV. Gomazko Paleta Txapelketa 2023 antolatu da urtarriletik martxora.

Urtarrilaren 15etik martxoaren 26ra, igandeetan, Gomazko Paleta Txapelketako 34. edizioa antolatu du Bidebieta Pilota Taldeak Basauriko Artunduaga frontoian. Txapelketaren formatua kanporaketakoa izan da eta guztira hiru maila bereizi dira: emakumezkoena, bigarren mailako nagusiak eta lehen mailako nagusiak.

Emakumezkoen artean, 8 bikote aritu dira eta final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatu dituzte. 2. mailakoetan, 16 bikote izan dira eta final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatu dituzte. 1go mailan, beste 16 bikote lehiatu dira eta 2. mailan bezala, final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatu dituzte.

Finalera, Larrabetzuko Olarreta kluba iritsi da hiru mailetan, (emakumezkoena, bigarren mailako gizonezkoak eta lehen mailako gizonezkoak) eta hiruretan txapeldun geratu dira. GORA OLARRETA eta Olarretako gazteak! Txapelketa bikaina, bene-benetan!

Naia Zugaza eta Maialen Landajo, txapeldunak, emakumezkoen finalean Elorrioko Hori Hori bikotearen aurka.

Gorka Bermudez eta Antxon Ortuzar txapeldunak gizonezkoen bigarren mailako finalean Getxoko bikotearen aurka.

Erlantz Garcia eta Mikel Artaraz txapeldunak gizonezkoen lehen mailako finalean, Gasteizko Gereñu--Arroniz bikotearen aurka. 

Erlantz Garcia eta Mikel Artaraz Bizkaiko txapeldunak izan ziren 2022ko abenduan.



ZORIONAK  txapeldun  guztiontzat ,  baita finaletara  iritsi  direnentzat ere,  eta  eskerrik asko Jabi  Artarazi,  informazioa eta  argazkiak  helarazteagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...