HOMERO poeta klasiko greziarra izan zen, K.a. IX. mendean bizi zena. Turkiako Esmirna hirian jaioa eta Greziako Egeo Itsasoan dagoen Cyclades uhartediko Ios uhartean hila eta lurperatua ere, tradizioak eta bertakoek esaten duten arabera (Homeroren ama hangoa omen zen).
ODISEA eta ILIADA lan ezagunen egilea da, literaturaren historian berebiziko garrantzia dutenak.
HOMEROren irudian errealitatea eta kondaira nahasten dira. Itsua omen zen eta, bestalde, historialari batzuek poeta ibiltari bat zela diote.
HOMERO antzinako Greziaren zabaltzailea izan zela esaten da. Batzuetan HOMEROri Meonides deitzen zitzaion, Meonen semea zelako.
Gaur, HOMEROren ODISEA eta ILIADAn protagonista den ULISES, antzinako Greziako mitologiako heroiaren abenturak irakurriko ditugu. Ulises Itakako erregea zen, Greziako mendebaldean dagoen uharte batekoa, alegia.
Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten Ulises, han
ezkutaturik zegoen Akilesen bila. Troiako gerran parte hartu zuen. Patrokloren ohoretan
egin ziren hileta jokoetan, Akilesen eta Agamenomnen artean
bakea egin zuen, eta Akilesen armez jabetu zen. Troiako Zaldiaren sortzaileetako bat izan zen, eta zurezko zaldi hura
erabili zuen.
Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora
horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak
hiltzeko asmoz.
Odisea epopeian kontatzen dira Ulisesek izan
zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gudari
abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren inspirazio iturri izan da.
Aspaldi handian, gerra izugarria sortu zen Troian. Gerra amaitutakoan, gerlariak itsasontzietara igo ziren, beren erresumetara itzultzeko. Eta, ausartenen artean, horra Ulises, Itakako erregea.
Etxerako bidean, uharte batean gelditu ziren. Han, kobazulo baten barruan, Polifemo bizi zen, pertsonaia ikaragarria. Eta, ziklope guztiak bezala, begi bakarra. Polifemok, gerlariak ikusi orduko, amorruz eraso zien.
Ulisesek defentsa sutsua egin zuen. Eta, borrokan, begian lantza bat sartu ahal izan zion.
—Atzerritar madarikatuak! Akabatu egingo zaituztet! —oihukatzen zuen Polifemok, eta harrika jarraitu zuen ero moduan.
Halaxe, Ulisesek eta haren lagunek ihes egin ahal izan zuten.
Hurrengo batean, ekaitz baten erruz, marinelak itsasoaren erdian galdu ziren. Zirze jainkosaren uhartean lehorreratu ziren. Marinel batzuek haren jauregira jo zuten, janari bila.
Zirzek eskainitako edabea edan, eta, ez bat ez bi, gizonak txerri bihurtu ziren.
—Ea, txerritokira, horixe da eta zuen lekua!
Eta, itzultzen ez zirenez, Ulises bila joan zitzaien.
—Sorgin gaizto halakoa! —oihu egin zuen, bere ontzikideak hala ikusita.
Ezpata eskuan, Ulisesek sorginkeria desegitera behartu zuen jainkosa. Beste edabe baten bitartez, marinelek txerri izateari utzi, eta uharte hartatik alde egin ahal izan zuten.
Ulisesek burutazio bat izan zuen.
—Tiresias igarle zaharrari galdetzera joango gara. Hark esango digu etxera nola itzuli.
Marinelei beldur ikara sartu zitzaien.
—Etxera itzauli nahi dzue, beraz —esan zion Tiresiasek Ulisesi.
—Bai, baina nora ezean ari gara nabigatzen.
—Polifemo itsu utzi zenuten eta! Haren aita Poseidonek, itsasoaren jainkoak, ez dizue uzten etxera iristen.
—Ziklope hura, Poseidonen semea al zen? Eta orain, zer egin behar dugu?
—Aldeko haizeak izango dituzue gidari. Baina bizkor ibili. Itakan, askok hilda zaudela uste dute, eta zure erresuma eta zure emazte Penelope bereganatu nahian dabiltza.
Ontziak bideari ekin zion berriz. Baina, halako batean, pare-parean, sirenen uhartea agertu zitzaien.
—Kontuz sirenen kantuarekin! —oihu egin zuen Ulisesek.
—Zer da hori?
—Haien kantak entzunez gero, konturatu gabe harkaitzen kontra egingo dugu arraun, eta hondoa jo! Ulisesek masta nagusira lotu zezatela agindu zuen. kantuak entzun nahi zituen.
—Zuek, ordea, belarriak argizariz estali! Eta arraun egin, arraun uharte horretatik urrun!
—Zatoz, Ulises, zatoz —abesten zuten sirenek beren ahots xarmagarriekin.
Ulisesek mastatik askatzea nahi zuen, baina marinelek, zorionez, ez zioten jaramonik egin.
Berriz ekin zioten itsasaldiari.
Itsasontziak atzean utzi zuen sirenen uhartea. Baina beste arrisku batek larritu zuen Ulises. Behelaino trinkoak harrapatu zituen.
—Karibdis eta Eszila munstroen lurraldean gaude.
Eszilak zazpi buru zeuzkan. Karibdisek zurrunbiloak eragiten zituen itsasoan, dena irensten zutenak.
—Bien lurraldeen erditik igaro beharko dugu...
Marinelak gogotik aritu ziren arraunean. Baina, zurrunbiloak zirela eta, oso mantso egiten zuten aurrera. Eta Eszilak, bere lepo luze-luzeekin, sei marinel harrapatu, eta letaguinetan eraman zituen. Itsasontziak munstroengandik aldentzea lortu zuen. Baina sei marinel bidean utzita.
Marinelek Helios jainkoaren uhartean atseden hartu nahi izan zuten.
—Ados, baina ez itzazue ukitu ez behiek ez ardiak. Heliosenak dira, eta haserretu egingo litzateke —abisu eman zien Ulisesek.
Eta gizonek hitza eman zuten ez zituztela animaliak ukituko. Baina goseak indar gehiego izan promesek baino, eta jan egin zituzten azkenean. Ulises, ohartu zenean, erotzeko zoran egon zen.
—Orain bai, gureak egin du! Ihes egin dezagun itsasorantz, hezigaizto halakoak!
Heliosek denak zigortzeko eskatu zion Zeusi, jainko guztien aitari. Eta Zeusek ontzi gainera ekaitz itzela bidali, eta hondoratu ehin zuen. Eta, egur puska bati heldurik, Ulises bakarrik irten zen bizirik.
Itsasoak Kalipso ninfaren uharteraino eraman zuen Ulises.
Ninfak salbatu, eta txalupa bat eta arraun batzuk egiten lagunduko zion, berriz itsasoratu ahal izateko.
—Baliatu aldeko haizeak, Ulises. Jainkoek gidatuko zaituzte.
Baita halaxe egin ere Ulisesek. Baina Poseidon, itsasoaren jainkoa, artean haserre egon... Eta, mendekua hartzeko. Itsasoan olatu beldurgarriak eragin, eta txalupa txiki-txiki egitea lortu zuen.
Eta horra Ulises ausarta, berriz ere, itsas erdian galdua.
Baina Ulisesek txalupa puska bati heldu zion, eta nabigatzaile bikainak bizi ziren uharte batera heldu zen.
—Ulises naiz, Itakako erregea, eta nire erresumara iristeko ahaleginetan nabil —esan zien heroiak.
—Ez kezkatu, guk eramango zaitugu —proposatu zioten nabigatzaileek, zalantzarik egin gabe.
Negarra begietan, Ulisesek aitortu zuen:
—Benetan pozgarria zait zuen harrera. Nire erresuman, beti izango zarete ongi etorriak.
Nabigatu eta nabigatu, Ulises azkenean Itaka erresuma maitera heldu zen. Irrikitan zegoen seme Telemako eta emazte Penelope ikusteko.
Baina Ulises Telemakorekin elkartzean, semeak ez zuen ezagutu ere egin.
—Ni naiz, seme, zure aita. Itzuli naiz azkenean Troiatik. Bidaia odisea hutsa izan arren...
Telemako, gazte bezain sendo, pozaren pozez jarri zen.
—Jainkoek nire erreguak entzun dituzte —esan zuen, malkotan.
Orduan, Telemakok kontatu zion gaizkileak inguruka zebiltzala, erresuma eta ama bereganatu nahian.
—Gure jauregia lapurren kobazuloa da orain.
Erantzun bakarra dago, pentsatu zuen Ulisesek: justizia egitea.
Halaxe zen, izan: Itakako errege-erreginen jauregian, gaizkile eta mozkor jendea zebilen, ekin eta ekin, Penelope ekarri nahian.
—Ezkon zaitez nirekin, Penelope, zure Ulises hori ez da sekula itzuliko —esaten zion batek.
—Ez, emakumea. Ezkondu nirekin —ekiten zion beste batek.
—Ehuntzen ari naizen oihala bukatzean, orduan esango dizuet guztioi zuen arteko zein hartuko dudan senar —esaten zien Penelopek.
Baina ezkongaiak erabakiaren zain zeudela, Penelopek gauez desegin egiten zuen ehundutako guztia.
Ulises senarra noizbait itzuliko zela esperantza galdu gabe, trikimailu horren bidez denbora pixka bat lortzen zuen.
Bere jauregira agertu, eta Ulisesek aurre egin zien hila zela uste zuten traidoreei.
—Guztiak hilko zarete, atorrante lotsagabeak izateagatik —esan zien.
Gaizkileak, Ulisesen ezpatak eta Telemakoren geziek izutuak eta azpiratuak, hil egin ziren. Larrutik ordaindu zuten beren ausarkeria. Eta halaxe lortu zueten aita-semeek justizia egitea.
Hala, bada, noizbait ere bakea itzuli zen Itakara, eta Penelopek berriz besarkatu ahal izan zuen senarra, Ulises heroi paregabea.
Testua erein argitaletxeak egindakoa
HOMEROren esaldi famatuak:
La juventud tiene el genio vivo y el juicio débil.
Odio a ese hombre que esconde una cosa en su corazón y
habla otra.
Su descenso fue como la caída de la noche.
Llevadera es la labor cuando muchos comparten la
fatiga.
Incluso las penas son una alegría para alguien que
recuerda todo lo que forjó y soportó..
Un hombre que ha pasado por experiencias amargas y ha
viajado lejos, disfruta incluso de sus sufrimientos después de un tiempo.
Un amigo con un corazón comprensivo no vale menos que
un hermano.
Demasiados reyes pueden arruinar un ejército.
El vino puede engañar el ingenio del sabio, pero hacer
que el sabio se divierta.
Pocos hijos son como sus padres; la mayoría son
peores, algunos mejores.
Ni el hombre más bravo puede luchar más allá de lo que
le permiten sus fuerzas.
La espada misma incita a actos de violencia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.