jueves, 25 de abril de 2013

Ogia? Egunero! Euskaraz!

Ogia, duela milaka urte jaten den elikagaia izateaz gain, Mediterranear dietako osagai nagusi bat da.
Ogiak karbohidratoak, proteinak, zuntza (batez ere ogi integralak), mineralak eta bitaminak (B taldekoak nagusiki) ematen ditu.
Era eta gustu askotako ogiak daude: txapata, gatzik gabekoa, zerealduna integrala, baserrikoa, zopakoa, otana, taja, baguette... probetxu atera ezaiezu egunero ogi mota ezberdin bat da dastatuz.
Galdamesen, urtero, abenduaren 24an (Eguberri) Ogi Eguna ospatzen dute.

Esaldi mamitsuak: 
(ea asmatzen dituzun zeintzuk diren egiazkoak ala gezurrezkoak).   Soluzioak behean
1. Ogitartekoa merienda bikaina da.
2. Ogiak   gizendu egiten du.
3. Ogiak ez du grasarik.
4. Ogiak ez du koresterolik.
5. Ogi integralak fibra asko dauka.
6. Dieta egiten ari banaiz, ezin dut ogirik jan.
7. Mamiak azalak baino gehiago  gizentzen du.
                                                                                 Soluzioa: 1.,3., 4. eta 5.a egiazkoak dira;
                                                                                               2., 6. eta 7.a, gezurrezkoak.
Oñan (Burgos) Ogi Kalea ere badute.

BIZI OSASUNGARRIA

Ogiak bizitza osasungarria egiten laguntzen zaitu!

Eta egunero ez ahaztu...
  • Frutak, barazkiak, zerealak eta esnekiak jan behar ditugula.
  • Ariketa fisikoa egitea: ibili, eskailerak igo, kirola praktikatu...
  • Egarria kentzeko onena ura edatea dela.
Eta zuk...   zein hizkuntzatan erosten duzu ogia?
Saia zaitez! Hiruzpalau hitz besterik ez dira: "Kaixo! Ogi  (barra) bat, mesedez"
Zenbat  euskaldun daude ogia euskaraz ezin erosita?
Gogoan izan! 
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".

Informazio iturriak: Euskal Okindegi Federazioa, Euskal Herriko Farmazilarien Kontseilua, Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkartea (EGEDDE) eta Gipuzkoako herri batzuek ateratako hormirudia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...