Eskola Agenda 21 Proiektuaren barruan ari gara eskolan, jarduera ezberdinak gauzatzen; esate baterako, ikasturte honetan lantzen dugun biodibertsitateaz gain, azkenengo ikasturteetan landu ditugunak, kontsumoa eta hondakinak-birziklapena, hain zuzen ere, kontuan izanik.
Ikasleak protagonista bihurtu nahian, urrian Talde Berdea ipini genuen martxan. Hilabeteak joan hilabeteak etorri, arrakasta nabariaz lan egiten dutela esan genezake, bai goizeko atsedenaldian, baita bazkaldu eta gerokoan ere.
Partehartzaileak bolondresak dira eta bere atazak behar diren moduan betetzeaz arduratzen dira.
Hauexek ditugu euren betebeharrak:
·
Atsedenaldietan
beharrezkoak ez diren argiak amatatzea (pasillotakoak eta geletakoak).
·
Komunetatik
pasatzea ea ur erabilpena egokia den ziurtatzeko.
·
Erabilpen
desegokia azaltzen dutenei lankidetza eskatzea.
·
Euskera
erabiltzen saiatzea euren eginkizunetan.
·
Eguneko agiria
betetzea, izandako gorabeherak idatziz.
·
Dagokien peto berdea jantzi eta bere txanda
bukatzerakoan kakoan zintzilikatu.
·
Aurten HHtik ere
pasa beharko dute (giltza eraman behar dute).
Ehari Alakano (6.), Dani Castillo (1.) eta Ane Barreras (2.).
Honelakoxea da bete behar duten txantiloia:
TALDE BERDEAren agiria
|
|
Data:
|
|
Partehartzaileak:
|
|
Eguneko “Nagusia”
|
|
Gorabeherak
goizez
|
.................................................................................................

eguerdian

Beñat Larrinaga (3.), Ugaitz Galdos (5.), Oihana Aja (2.) eta Daniela Llaguno(4.).
Alba Prado (4.), Aingeru Prado (6.), Aimar Del Olmo (2.) eta Aner Palacio (4.)
Ibón Martínez (2.), Naia Camarero (4.), Ane Mazón eta Haizea Hernández (4.)
Argindar eta ur kontsumoak murrizten ari dira ikasleek egindako lanari esker. Beraz, eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.