lunes, 18 de junio de 2012

Txirringa eskolan

                Joan den ikasturtean (2010/2011) Sociedad Ciclista de Karrantza-ren kideekin batera, eta maisu Raul Maguregiren eskuz, Bizikleta Eguna antolatu  zen  gure ikastetxean. Honetan pintxazoak  konpontzen eta bizikleten kanbioak nola aldatzen ikasteko aukera paregabea izan zuten gure ikasleek, "Manito" eta bere lagunengandik azaldutako praktikei esker.
          
          Ekintza honetako argazkiak http://kontxagh.blogspot.com.es/2011/06/bizikleta-eguna.html helbidean jasoko dituzue.

         Karrantzako Ziklista Elkartea  eta CEP Concharen arteko elkarlanarekin jarraituz, eta Joxe Urkidi 2011/2012ko ikasturtean gorputz hezkuntzako irakaslea izanik (baita ere 2. hiruhilekoan izan den bere ordezkoa, Mikel), beste hiru jarduerak antolatu dira.

          Lehenengoaz, nire blog honetan idatzia dut. Hain zuzen ere, 2012ko urtarrilaren 13an gertatu zen  hitzaldia. http://kontxagh.blogspot.com.es/2012_01_01_archive.html helbidean sakatuz gero informazio zehatzagoa eskuragai izango duzue.

          Hurrengoa, maiatzaren 29an  izan zen, non bide hezkuntzako edukiak landu zituzten, maisu Joxek egindako bideotxoan ikusten den bezalaxe


          Eta azkena, ekainaren 12an, asteartea zenean, Karrantzatik ibilbide zoragarria burutu genuen 3. zikloko ikasleekin. Kontxako Gorputz Hezkuntzako blogean honen berri duzue Joxeri esker. http://kontxagh.blogspot.com.es/2012/06/joan-den-asteartean-ekainak-12.html . Hori dela  eta, nik bakarrik nire argazki bildumaraino (75 argazkitakoa) joateko bidea adieraziko dizuet, beheko irudian sakatuz gero. Goza ezazue!


Bizikletan igo nintzen azkenaldia ahaztuta nuen dagoeneko!
         
          Eguraldiak askorik ez lagundu arren, goiz honetan ere, GUVAC kooperatibak duen esne-lantegira bisitaldi bat egin genuen, non eraikinak gustora erakutsi eta esnearen trataera prozesua azaldu zigun lantegiko arduradun batek. Baita ere "Euskal Herria esnea" marka aurrera ateratzeko dituen eragozpenez luzetsu hitz egin eta oso esne egokia, zaporetsua eta osasuntsua dela baieztatu zigun.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...