lunes, 23 de abril de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (II.)

Mariñelaren zai, Sorotan Bele

Arotzak zuen alaba bat
zen herriko xamangarriena,
bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzak nola esan.

-Zer dun, zer dun ene alaba.
-Mariñela maite dut, aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da,
jauntxoa da hiretzat maitia.

Orduan egarriak denak ziren ba
maitasun ukatuarentzat,
jauntxoa dator hire esku bila,
marinela Irlandara doa

Hala izan zan eskontz behartua,
aberatsik ez ziren han
ta guztiak dantzan, guztiak alai,
mail ezberdinak ahaztuaz.

-Zer dun, zer dun ene alaba.
-Mariñela maite dut, aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da,
jauntxoaren emaztea zara.

Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura leihoan
mariñelaren zai, zai,
itsasoan du itxaropena.


Aitormena, Hertzainak


Ez dira betiko garai onenak,
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza.
Udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana,
rutinaren morroiak bihurtu gara,
laztana, lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta.
Ohartu gabe heldu gara mugara.
Mundua jautsi zaigu gainera,
maitia, lehen baino lehen aska gaitezan.

Ez dakigu non dagoen hoberena.
Bila dezagun beste lekuetan.
Ba, zin dagizut ez dizudala 
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango 
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela 
ene bizitzaren onena,
baina orain, maitia, 

lehen baino lehen aska gaitezan.


Ba, zin dagizut ez dizudala 
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango 
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela 
ene bizitzaren onena,
baina orain, maitia, 

lehen baino lehen aska gaitezan.

Xalbadorren heriotza, Erramun M.


Adiskide bat bazen 
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek 
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari 
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten 
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana. 

Hesia urraturik 
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik 
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela 
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien 
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan

Urepeleko artzaina,

Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.


          Xalbador izenez Ferdinand Aire Etxart, euskal idazle eta bertsolaria zen. Xalbadorren omenez Xabier Letek egin zuen abesti eder eta ezaguna Urepelko artzainari dedikatutakoa.Erramun Martikorenaren kanta beronen bertsioa ere oso famatua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...