lunes, 29 de agosto de 2022

2022/23ko Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketen Araudia

 

BIZKAIKO TXAPELKETEN JOKO ARAUDIA

Arau orokorrak

ALDEZ AURREKOA
Bizkaiko Eusko Pilota Federazioari atxikitako elkarteek parte hartu ahal izango dute, araudi hau aplikagarria den Federazioak antolatutako txapelketetan.

Txapelketa horien araudia, orokorrean, Euskal Pilota Federazioaren joko araudian argitaratutakoa izango da, baina gai espezifikoetan, azken artikulutik ondoriozta daiteken bezala, araudi honetan ezarritakoa izango da aplikagarri.

Araudi honetan jasotako arauak jokoari aplikagarriak zaizkio, bai Bizkaiko Kluben arteko Txapelketari (binaka eta banaka), baita Bizkaia Cup Txapelketari ere. Horretaz aparte, Federazioak antolatutako edozein txapelketari aplikagarriak izango zaizkio arau hauek, baldin eta txapelketa horrek araudi espezifikoa ez baldin badauka.

Araudian ezarritakoa garatu edo zehaztu nahi baldin bada, Bizkaiko Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kideek, behin behinean, azalpen horiek egin ahal izango dituzte.

1.- Art. KATEGORIAK
Emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lau kategoria ezartzen dira: kadeteak, gazteak, 22 azpikoak eta nagusiak.

Pilotari bakoitzari dagokion kategoria urtero Euskadiko Euskal Pilota Federazioak igorritako lizentziaren arabera ezarriko da.

2.- Art. PUNTUAZIO SISTEMA
Sailkapena osatzeko honako irizpideak hartuko dira kontuan:
-- Irabazitako partida bakoitzarengatik taldeak 2 puntu jasoko ditu.
-- Jokatutako eta galdutako partidarengatik, taldeak 1 puntu jasoko du.
-- Partiduren batera ez aurkeztea, partidura berandu iristea edo jokatu ezin dezakeen pilotariren batek parte hartzekotan, 0 puntu emango zaizkio taldeari.
-- Partidua ez bada jokatzen baina fitxak aurkezten badira, hau da, pilotariak partidu egunean frontoira bertaratzen badira ere, 0 puntu emango zaizkio partida jokatu ezin dezakeen taldeari eta 2 puntu talde garaileari.
-- Pilotari bat beroketa saioak egiten ari den bitartean lesionatzen bada eta partida ezin badezake hasi 0 puntu emango zaizkie eta irabazleari 2.
-- Partidan zehar lesionatzen bada eta ondoren erretiratu, galtzaileari puntu 1 emango zaio.

Banakako txapelketak, izen emate kopuruaren arabera, kanporaketa sistema edota hasierako liga fase bat eta ondoren kanporaketa sistemaren bitartez ospatuko dira.

Aurreko denboraldiko Ranking-a hartuko da kontutan.

Behar izanez gero, hautatzaileak edo/eta Federazioak aukeratutako Teknikoek zehaztuko dute rankinga.

Eta hasierako liga fase bat egin behar bada ere kontutan hartuko da aurreko denboraldiko Ranking-a taldeak egiterako garaian.

Behar izan ezkero, aurre-kanporaketa fasea egongo da.

3.- Art. SAILKAPENA
Lehiatutako fasearen amaieran puntu gehien lortzen duen taldea lehenengo sailkatua izango da, eta hala, hurrenez hurren.

Kanporakera sistema (kopa):
Banakako txapelketetan edota kanporaketa bidez garatzen diren txapelketetan, partidua irabazten duen pilotariak txapelketan jarraituko du eta eskailera sistemako hurrengo kanporaketa jokatuko du, bestalde, partidua galtzen duen pilotariak edo ez dena aurkezten, txapelketatik kanpo geratuko da.

Berdinketa
Talde bi edo gehiagoren artean berdinketa baldin badago, honako irizpide hauek kontuan hartuko dira.
-- Ligan berdinketa egotekotan:
Sailkapena zehazteko irizpideak arauak adierazitako ordenean kontuan hartuko dira eta batak bestea kentzen du. Arauetako batek berdinketa ebazten badu, sailkapena eginda dagoela ulertuko da.
1. Berdinduta dauden taldeen artean jokatutako partidetan lortutako puntuen arteko gehiketa, besteek parte hartuko ez balute bezala.
2. Berdinduta dauden taldeen artean jokatutako partidetan lortutako tantuen arteko gehiketa (aldeko tantuak – kontrako tantuak), besteek parte hartu ez balute bezala.
3. Jokatutako partida guztietan aldeko eta aurkako tantuen arteko diferentzia handienaren bidez.
4. Ligako fasean klubaren ordezkari gisa parte hartu duten pilotarien adin bataz besteko txikiena.

-- Kanporaketan berdinketa egotekotan:
1. Kanporaketako partidetako aldeko eta kontrako tantoen diferentziarik handiena.
2. Berdinketak jarraituko balu, hasierako ligan hobetu sailkatu den taldearen alde erabakiko da.
3. Azkenik, kanporaketako partida guztietan taldea ordezkatu duten pilotari guztien adinaren bataz besteko gaztearenaren alde egingo da sailkapena.

Azken fasea / beheranzko promozioa zehazteko irizpideak
Fase aldaketa baldin badago, bai azken faserako zein jaitsiera promozioa zein izan behar duen erabakitzeko:
A.- Talde bat baino gehiago ez baldin badago: aurreko irizpideek markatuko dute sailkapena.
B.- Hainbat talde badaude:
-- Bikote kopurua berdina bada, kontuan hartuko diren irizpideak:
a. Puntu kopurua: bikote bakoitzak bere taldean lortutako puntu kopurua.
b. Berdinketak jarraituz gero: aldeko eta kontrako tantoen arteako zatiketan lortutako koefizientea.
-- Bikote kopurua taldeko, desberdina baldin bada: aldeko eta kontrako tantoak zatituz lortutako koefizientea.

Erretiraturako talde edo bikoteak
Erretiratutako bikote edo taldeen kopuruak, igoerak eta jaitsierak aurreikusita dauden modalidadetan eta txapelketetan igoko eta jaitsiko diren bikoteen kopurua baldintza dezake.

Talderen batek lehiaketa uzten badu edo kanporatua bada, jokatu dituen norgehiagoka guztiak ez dira kontuan hartuko sailkapena egiteko garaian.

Edonola ere, lehiaketa uzte edo kanporatze hori azken jardunaldian gertatzen bada, bai hartuko dira kontuan sailkapenari begira talde horrek ordura arte jokatutako partidak, eta azken jardunaldi hori ez agertzetzat joko da, 0 puntu emanda.

Bikoteren bat txapelketatik erretiratzen bada, arrazoia edozein izanda ere, bikote horretan parte hartu duten pilotariek ezin izango dute Klub horretako eta modalidade horretako bestelako bikoteren batean parterik hartu.

Bikotearen erretiratzea izen emateak bukatu eta txapelketa hasi bitartean gertatzen bada, erretiratutako bikotearen pilotariek ezin izango dute partertik hartu modalidade horretako kategoria eta maila horretako edo maila baxuagoko klub horrek daukan bestelako bikoteren batean parterik hartu.

Bikote bat txapelketa baten azken fasean erretiratzen bada:
-- Final laurdenak: aurkaria zuzenean final aurrekoetara pasako da.
-- Final aurrekoetan bada: aurkaria zuzenean finalera pasako da.
-- Finalean bada, hau da, final aurrekoa irabazi duen bikoteren bat bada erretiratzen dena: final aurrekoetan kanporatuak izan diren bi taldeen artean partidu bat jokatuko da eta partida horren garaile denak finala jokatu du; betiere, data aldetik partidu hori jokatzea posible bada. Kontrara, ezinezkoa baldin bada, final aurrekoetan tantu kopuru gehien lortu dituen taldea izango da finala jokatuko duena.

Posible de heinean, Federazioak irizpideak zeintzuk diren hasieratik ezarriko ditu.

Irizpide zehatz batzuk erabaki badira txapelketa hasieran eta Txapelketaren gora beherak direla eta, bikote kopurua aldatzen bada, dagokionean posible izango da aldaketa egokiak egitea aurretik erabakitako irizpideekiko.

Banakako txapelketetan, pilotariren bat erretiratzen bada, kanporaketa horretan aurkako pilotaria zuzenean hurrengo fasera pasako da.

Erretiratze hori final aurrekoetan gertatzen bada, bikoteka ezarri den irizpide berbera erabiliko da.

4.- Art. LEHIATZEKO JARDUNALDI BALIODUNA
Partiduak jokatzeko asteburuak lehentasuna izango du.

Partiduak jokatzen hasteko egun eta ordu baliodunak honako hauek dira:
-- Ostirala: 19:00etatik 21:30ak arte.
-- Larunbata: 10:00etatik 20:00ak arte.
-- Igandea: 10etatik 17:00ak arte.
-- (*) Jaiegunak: 10etatik 17:00ak arte.

Egun eta ordu horietatik kanpo partiduren bat jokatzekotan, nahitaez, kluben arteko akordio bidezkoa izan beharko da.

Edozein aldaketaren berri Federazioari eman beharko zaio.

Asteburua ez den egunen batean partidua jokatzekotan akordioa egon beharko da eta partidu horiek hasteko ordu baliodunak honako hauek izango dira:
- Aste bitarteko eguneatn: arratsaldeko 18:00etatik, gaueko 20:30ak arte.
- Asteburuetan (batez ere igandetan): 20:30ak arte.

Sedeetan jokatzen bada:
Modalitatearen eta txapelketaren arabera, partiduak sedetan joka daitezke, batez ere, banakako txapelketan; kasu horietan, antolakuntzatik jardunaldiak aste barruan edo asteburuetan jokatu diren jakinaraziko da.

Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak jarriko ditu sedeak, datak eta orduak.

Izena emateko epea zabaltzen den komunikatuan, Federazioak klub guztiei jardunaldien egunak noiz izango diren abisatuko die.

5.- Art. JARDUNALDIEN ANTOLAKUNTZA
Etxean jokatzen duen klubak astearteko 23:59ak baino lehen partidua jokatuko den egunaren eta orduaren berri emango beharko dio Federazioari, Intraneten bidez.

Partidak jarri aurretik, aurkariaren hitz egitea gomendatzen da eta partidak jaialdi kopuru logiko batean jartzea, partida bakarreko jaialdiak ahal den neurrian ekidinez.

Kluben bati partiduren bat programatzea ahazten baldin bazaio, hurrengo egunean Federazioari jakinazi beharko dio, programatzea posible izan dadin.

Aurreko hau bi alditan baino ez da onartuko soilik, hirugarren aldian klub bati partidaren bat programatzea ahazten bazaio, partida hori galdutzat emango da zuzenean.

Kanpoko klubak Federazioko web orrialdearen bitartez ikusiko ditu partiduen ordutegiak.

Ordu ofiziala Federazioko web orrialdean ezarritakoa izango da eta etxeko klubak astearteko 23:59ak baino lehen orduren bat Federazioko web orrialdean ezartzen badu eta aldaketaren bat adostekotan ondoren kanpoko klubarekin, berea izango da Federazioari horren berri eman eta webean argitaratutako ordua aldatzeko erantzukizuna.

Behin txapelketako izen emateak eta egutegia bidalita, klubek partida horiek zein egunetan izango diren badakitela suposatuz, partiden ordutegiaz informatzea kanpoko taldearen ardura izango da, ondorioz, dagokion informazio hori ikusten ez badu eta partidara ez bada aurkezten, ez da aitzakia hori onartuko.

Aurreikusitako jardunaldietan, baten baino gehiagotan parte hartzeko aukera egongo da; hala eta guztiz ere, jardunaldi bataren eta bestearen artean, gutxienez, 24 orduko tartea egon beharko da.

Sedeetan jokatzen baldin bada, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak jarriko ditu sedeak, datak eta orduak.

EGUTEGI/JARDUNALDI ALDAKETAK
Federazioak argitaratutako egutegian ezin dira aldaketarik egin. Dagokion asteburuan jokatu beharko dira partiduak.

Partidua astean zehar aurreratzeko aukera baino ez dago; besteak beste, ezin daiteke partidurik atzeratu.
Partiduren batek Euskadiko Selekzioak antolatutako, Bizkaiko Pilota Federazioak antolatutako edota Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako maila bereko edo maila altuagoko partiduren batekin
kointziditzekotan, antolakuntzari ordutegia egokitzea edo data aldatzea eskatu ahal izango zaio.

Bizkaiko Eusko Pilota Federazioarekin, Euskadiko Pilota Federazioarekin edo Euskal Selekzioarekin zerikusirik ez duten partiduen kasuan, ez da aldaketarako eskubiderik izango.

Federazioak onartuak dituen kasuetan partiduren bat dagokion asteburuan jokatzea ezinezkoa bada (elurra, hezetasuna frontoian edo ezinbesteko kausaren bat), norgehiagoka atzeratzea erabaki dezake Federazioak, baina partidu hori, hurrengo asteazkeneko 20:00ak baino lehen programatu beharko da eta
dagokien taldeek hurrengo jardunaldia jokatu baino lehen jokatu beharko dute.

Federazioak bere esku dagoen guztia egin behar du Kluben arteko akordioa egon daiten.

Taldeek adostu beharko dute partiduaren eguna eta ordua. Taldeen artean adostasunik ez baldin badago, Federazioak ezarriko du eguna.

Hala ere, atzeratze hori Federazioak onartu egin beharko du eta behar bezala jakinarazi zein justifikatu beharko zaio Federazioari, baita aurkako klubari ere.

Sedeka jokatzen direnetan, batez ere banaka, sedeak eta datak eta ezin izango dira aldatu, Federazioak hori ontzat hartzen duen zehatzetan kenduta, jardunaldi berberaren barruan aldaketak egitea ahalbidetzen badu, betiere, jardunaldia egun bat baino gehiagotan jokatzea aurreikusten badu.

Dena dela, Federazioak jakinaraziko du txapelketa zehatz horretan aldaketa horiek egitea posible bada.
Hala ere, aldaketa horiek Federazioak adierazitako mugen tartean egin ahal izango dira soilik, aldaketaren arrazoia behar bezala justifikatuta.

Egoera zein den Federazioari jakinarazi beharko zaio, info@bepf.eus helbidera komunikazioa bidalita eta unean uneko justifikazioa emanez. Kasu horretan, Federazioak, aldaketa posible izan dadin, hori ahalbidetu eta ontzat hartu beharko du.

6.- Art. AGERPENIK EZAK
Talde batek egindako agerpenik ezak bi motatakoak izan daitezke: justifikatuak edo justifikatu gabeak.

Agerpen eza justifikatua dela ulertzeko egoera baliodunak honako hauek dira: 1.- Medikuaren agiria; 2.- Laneko Agiria. Horretaz aparte, Federazioari horren berri dagokion moduan eman beharko zaio, baita aurkako klubari ere.

Justifikaturik dagoen agerpenik ezak ere 0 puntu suposatuko ditu.

Talderen batek (titular eta ordezkoak) BIRRITAN justifikatu gabeko agerpenik eza egiten badu, zuzenean talde hori txapelketatik kanporatua izango da eta kasu bada, mailaz jaitsiko da.

Talderen batek, behin, inori horen berri eman gabe, agerpenik ezaren bat egiten badu, zuzenean txapelketatik kanporatua izango da.

Hau da, agerpen ezaren berri ez bazaio aurkako zein Federazioari jakinarazten, txapelketatik kanporatua izango da eta mailaz jaitsiko da.

Izen ematea librea den txapelketetan, agerpenik eza bi egitearen ondorioz talderen bat txapelketatik kanporatua bada, hurrengo urtean, bikote horretan parte hartu duten pilotariek ezin izango dute maila horreta parterik hartu (maila baxuago batean jokatu beharko dute).

Justifikazioa, gutxienez, 72 ordu lehenago aurkeztu beharko da.

Aurkezpen edo jakinarazpen hori egiteko ez da baliozkoa izango Federaziora deitzea, baizik eta email bitartez, info@bepf.eus helbidera, dagokion komunikazioa bidali beharko da horren konstantzia egon dadin.

Ezinbesteko kasuetan, Federazioak baliozkotzat eman dezake partidua jokatu behar den egunean bertan, gutxienez, 3 ordu lehenago egindako jakinarazpena, betiere, bai Federazioari zein aurkako klubari behar den moduan jakinarazten bazaio.

Arrazoia lesioren bat bada eta Federazioari horren berri emateko orduan klubak edo pilotariak ez baldin badauka agiririk, komunikazio egin beharko du eta hurrengo 72 orduak baliodunak izango dira hori bidaltzeko eta agerpenik eza justifikatua egon daitekeela ulertu ahal izateko.

Agerpenik eza egiten badu talderen batek eta gerora, agerpenik eza horren aurkakoa txapelketatik erretiratzen bada, agerpenik eza horrek berdin berdin kontatzen jarraituko du.

7.- Art. AKTA OFIZIALA
Partida bakoitzaren emaitzen akta ofiziala hirukoiztuta egingo da.

Akta epaileak berak egingo duen arren, talde bakoitzeko ordezkariak bere ekarpena egin dezake oharren atalean. Dagozkion dokumentuak ere erants ditzake. Kasu horietan, ekarpenaren jatorria adierazi beharko da.

Epaileak edo ordezkariek jasotako gorabeherak, erreklamazio zein iruzkinak Lehiaketako Epaile Bakarrarentzako jakinarazpenak izango dira eta, behar denerako, salaketaren izaera edukiko dute.

Aktak aplikazio informatikoaren bidez bidali beharko dira (Intranet).

8.- Art. IZEN EMATEAK
Arautegi hau Bizkaiko Kluben arteko binakako eta banakako txapelketarako eta Bizkaia Cup txapelketarako aplikagarria izango da, baita Federazioak antolatutako eta araudi espezifikorik ez daukan bestelako txapelketatarako ere:
-- Bizkaiko Kluben arteko binakako Txapelketan: izen ematea aurreko urteko rankinaren araberakoa da. Hau da, sailkapenaren araberakoa.
-- Banakako txapelketan: inskripzioa librea izango da.
-- Bizkaia Cup-ean: inskripzioa librea da.
-- Gainontzeko txapelketak: Federazioak jarritako baldintzen arabera oinarrituko da.

Txapelketetan parte hartu ahal izateko izen ematea Intraneten bidez egin beharko da, txapelketa bakoitzari dagokion datetan eta kasuan kasu eskatzen diren datu eta zehaztasunak adierazita.

Txapelketa jokatu ahal izateko gutxienez 4 izen emate egon beharko dira.

Izen ematea egiteko epea bukatuta eta unean une erreklamazioak egiteko zehaztutako epea bukatuta, ezin izango dira talde gehiago inskribatu.

Behin modalidade bateko Txapelketak hasita, ezin izango dira izen emate berriak egin. Beraz, fitxak izapidetzeko gehienezko epea klub bateko talde batek jokatu behar duen 1. Jardunaldia izango da.

Hala eta guztiz ere, izen ematea egiteko orduan, pilotariren batek fitxarik ez badauka ere, izen hori inskribatu beharko da eta fitxa hori izapidetzeko gehienezko epea aurretik aipatutakoa izango da. Fitxarik ez bada izepidetzen, pilotari horrek ezin izango du txapelketan parterik hartu.

Bizkaiko Txapelketan izen emateak aurreko urteko sailkapenaren araberakoak direnez, behin izen emateak amaituta ez badira izen ematea guztiak osatzen eta plazaren bat libre geratzekotan:
-- Plaza bat libre balego: plaza hori mailaz jaitsiko diren taldeen artean sailkapen onena duenari eskainiko zaio.
-- Bi plaza huts balego: bi plaza horiek azken bi sailkatuak izateagatik mailaz jaitsi beharko liratezken horiei eskainiko zaizkie.
-- Bi plaza baino gehiago badaude: hurrengo mailako hirugarren sailkatu onenari eskainiko zaio.

Izen emateetan talde bati maila bateko plaza bat badagokio eta ez badu izenik ematen, hori galduko du eta mailaz jaitsiko da.

Klub bakoitzak, modalitate eta kategoria bakoitzeko maila bakoitzean egiten duen izen emateetan, gutxienez, pilotari titularren izen abizenak ize eman beharko ditu.

Modalitate eta kategoria bakoitzean, parte hartuko duen maila baxuenean, ordezkoen zerrenda egin beharko du.

Ordezkoen zerrenda hori modalitate eta kategoria bakoitzari dagozkio eta modalidadetzat hartuko dira: gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, pala, zesta punta eta eskua.

Euskal herriko Kluben arteko Txapelketan edozein espezialitate/modalitate batean jokatuko duten pilotariek ezin izango dute parte hartu Bizkaia Cup-ean, modalitate/espezialitate horretan.

Bai ordea, beste batean, emakumeen gomazko paletan har daitekeen salbuespenari kalterik egin gabe.

Bizkaia Cup-ean lehiatzen diren pilotariek Euskal Herriko Kluben Txapelketan ordezko lanak egin ditzakete, baina behin Eukal Ligan bi partida jokatuz gero ezingo dira bueltatu berriz Bizkaia Cup-era.

Euskal ligan izena eman dutenek, ezin izango dute inolaz ere Bizkaia Cup-en jokatu.

Banakako txapelketetan edota baita, bestelako txapelketa batzuetan, Izen ematea nominala izango da, eta pilotari bakoitzaren klubak egin beharko du izen ematea. Izen ematea egitean, pilotari bakoitzaren izen eta abizenak adierazi beharko dira. Hemen ez da ordezkorik egongo.

9.- Art. MATERIALA
Klub bakoitzak gehienez hiru pilota sar ditzake saskian.

Piloten pisu eta diametroa, modalitate, kategoria eta maila bakoitzari dagokiona izan beharko da. Horretarako, erabili behar den materiala I. eranskinean definiturik dago.

Salbuespena: modalidade bakoitzeko arau espezifikoak.

Finaletako material hautaketa Federazioak egingo du, baina Kluben artean akordio izanez gero, kasu horretan, Klubek jarri ahal izango dute materiala.

10.- Art. SAKEA
Sakea kategoria eta maila bakoitzari dagokiona izan beharko da. Horretarako, Euskal Pilota Federazioak ezarritako irizpideak kontuan hartuko dira, nahiz eta maila baxuagoetan, mailaren arabera moldaketa batzuk izan.

Salbuespena: modalidade bakoitzaren arau espezifikoak.

11.- Art. LAGAPENAK
Lagapenak baliodunak izango dira betiere txapelketa hasi baino lehen egiten badira, dagozkion inprimakiak beteta.

Hala ere, kontuan izanda izen ematea txapelketa hasi baino lehen egiten dela, izen ematea egiterako orduan pilotari hori hartuko duen Klubak izen ematea egin beharko du eta inprimakia, txapelketa hasi baino lehen bidali beharko da. Hau da, lagapena egin eta lagapena jasotzen duten Kluben txapelketako 1. Jardunaldia jokatu baino lehen.

Inprimakia lagatua izango den pilotaría jasoko edo hartuko duen Klubak bidali beharko du.

Behin Txapelketa hasita, hau da, lehen jardunaldia jokatuta, ez dira baliozkoak izango horren ondoren egindako lagapenak.

Lagapena ez bada modu egokian egiten eta pilotariak partiduren batean parte hartzen badu, alineazioa ez da baliozkotzat hartuko eta horrek 0 puntu suposatuko ditu.

Era berean, pilotari horrek ezin izango du bestelako partiduren batean parterik hartu eta parte hartu duen bikotea txapelketatik kanporatua izango da, mailaz jaitsita.

Lagapenaren inprimakian lagapena egingo den datak adieraz daitezke. Klubak data aldetik zehatz mehatz baldin badaki zein den, hori adieraz dezake.

Hala ere, ez badaki data zehatzak zeintzuk diren baina bai zein Txapelketarako egingo den lagapena, txapelketaren izena adieraz dezake eta behin Federazioak txapelketaren datak zeintzuk diren zehazten dituenean, data baliodunak, lagapenaren aldetik, horiek direla ulertuko da.

Gehienez pilotari bakoitzak denboraldi bakoitzean 2 lagapen egin ahal izango ditu.

12.- Art. ORDEZKARIAK
Talde bakoitzak klubeko ordezkari bat izan dezake partidu bakoitzean. Era berean, Bizkaiko Eusko Pilota Federazioak ordezkari bat izendatzeko aukera dauka.

13.- Art. ORDEZKOAK
Izen emateen paragrafoan adierazi bezala, Klub bakoitzak modalide eta kategoria bakoitzeko parte hartuko duen maila baxuenean ordezkoen zerrenda egin beharko du.
-- Modalidea: larruzko paleta, pala motza, pala, gomazko paleta, eskua eta zesta punta.
-- Kategoriak: kadete, gazteak, 22 azpikoak eta nagusiak.
-- Maila: 1., 2., 3., (etab, egotekotan).

Beraz, modalidade eta kategoria bakoitzeko mailan egongo dira 2 pilotari titular eta aldi berean, maila baxuenean, ordezkoen zerrenda bat.

Banakako txapelketan izan ezik, hemen ez da ordezkorik onartuko.

Kategoriako ordezkapenak: pilotari bat goragoko kategoria batean birritan izan daiteke ordezko. Hirugarrenan, goragoko kategoria horretan geratu beharko da, 2.partidua jokatu duen kategorian. Goragoko kategoria batean soilik izan daiteke ordezko.

Mailako ordezkapenak:
-- Titularrak: maila zehatz batean titular moduan inskribaturik dagoen pilotari bat goragoko maila batean baino ezin izango da ordezko izan, inoiz ez, beheragoko maila batea. Gehienez, bi ordezkapen egin ahal izango ditu. Hirugarrean, 2 ordezkapena egin duen taldearen ordezko modura geratuko da.
-- Ordezkoak: maila baxuenean ordezko gisa inskribaturik dauden pilotariak gehienez 2 ordezko egin ahal izango dituzte; hirugarrean, 2. Ordezkapena egin duten bikotearen ordezko gisa geratuko dira.

Maila bakoitzean, Klub batek dituen taldeetan, batean baino ezin izango da ordezko izan. Ezin daiteke ordezko izan maila berean dauden Klub bereko bi bikotetan.

Ordezko zerrendak egongo direnez, betiere, Klubek ordezkoak inskribatu nahi baldin badituzte, titular moduan edo ordezko zerrenda horretan ez dagoen pilotari batek ezin izango du txapelketan parterik hartu.

Hori gertatzekotan, baliozkoa ez den alineazioa izango da eta 0 puntu emango zaizkio, partidua galduta.

14.- Art. EPAILEAK
Esleipena
Etxeko Epaileen Akordiora atxikiturik badago Kluba, etxean jokatu beharreko partiduetan Epaileen esleipena bere kontu izango da.

Kluba ez badago Akordiora atxikiturik, Federazioak esleituko ditu partidu horieratarako Epaileak.

Edozein kasutan ere, ezinezkoa izango da partidu bat jokatzea Epaile Ofizialik gabe. Bai batean zein bestean, Epaileak Ofizialak baitira.

Gastuak
Kadete eta gazteen kategoriako partiduak Federazioak bere gain hartuko ditu, betiere, kategoria horretako Txapelketan parte hartzen baldin badute.

22 azpiko eta nagusietan, Klubek epaileen gastuak bere gain hartuko dituzte, honako baldintzak kontuan hartuta:
 Etxe-kanpo sistema jokatzen duten txapelketetan etxeko klubak hartuko du epaileen gastuen kargu.
 Sede neutraletan jokatzen diren txapelketetan jaialdi bakoitzaren epaileen kostuen kargu jaialdi horretan parte hartzen duten klub guztiak egingo dira.

Beti ere jaialdi horretan klub bakoitzeko parte hartutako bikote kopuruaren proportzionaltasun berarekin.

Azken faseetako (final aurreko eta finaletako) Epaileen gastuak Federazioak bere gain hartuko ditu modalidade eta kategoria guztietan.

Akta asteleheneko goizeko 10:00ak baino lehen Federaziora bidali beharko da, hau da, Intranet bitartez ordu hori baino lehen.

Ez betetzeren bat egotekotan, Federazioak bere gain gordetzen du zigorren bat ezartzeko eskubidea.


15.- Art. SARIAK
Federazioak txapeldunen eta txapeldun ordeen sariak erabakitzeko eskubidea izango du.

16.- Art. BEHIN BEHINEKO KLASIFIKAZIOA
Federazioak astero web orrian argitaratuko ditu unean uneko sailkapenak.

17.- Art. EPAILE BAKARRA
Bizkaiko Txapelketan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko Epaile Bakarra izendatuko da.

Idazkari lanak Federazioko Idazkari Orokorrak burutuko ditu, edo honen ezean, honek izendatukoak. Ez du botorako eskubiderik izango.

Epaile Bakarrak 72 orduko epea izango du aurkeztutako idatziaren inguruko ebazpena igortzeko.

Epaile bakarraren ebazpenaren aurka apelazio errekurtsoa aurkeztu daiteke Bizkaiko Federazioko Zuzendaritza Batzordearen aurrean.

Erakunde, klub eta pilotari guztiek Bizkaiko Txapelketan izen ematean beren-beregi onartzen dute adierazitako organoen eskumena.

18.- Art. ERREKLAMAZIOAK
Normalean Federazioak komunikazioren bat egiten badu, denbora tarte nahikoarekin egiten saiatuko da.

Horren inguruan kluberen batek erreklamazioren bat egin behar badu, Federazioak komunikazio horretan erreklamazioak egiteko eperik ezartzen ez baldin badu, honako epe hauek izan behar dira kontuan:
 Izen emateen inguruko erreklamazioak: izen emateko epea amaitu eta 3 egun askoz jota.
 Federazioak taldeen konposaketa eta txapelketaren inguruko informazio dakarren dosierra bidaltzekotan: hori bidali eta askoz jota, 3 eguneko epea.
 Behin txapelketa webean argitaratu denetik erreklamazioak egiteko epea: Federazioaren komunikazioa bidali eta askoz jota 2 eguneko epea.
 Txapelketa hasita, fase aldaketa edo kanporaketak egokitzearen inguruko komunikazioak: komunikazioa bidali eta 3 eguneko epea.

Federazioak komunikazioan bertan ezarritako epea edo hori ezean, erregelamendu honetan ezarritako epeak betetzen ez dituen erreklamazioren bat egiten bada, printzipioz, ez da kontuan izango.

Klub batek federazioak argitara emandako emaitza edota sailkapenetan akatsen bat dagoela uste badu, zazpi eguneko epea izango du dagokion erreklamazioa aurkezteko, idatziz.

Fase aldaketa edo kanporaketak egokitzen direnean, erreklamazioa amaitu berri den fasearen edo kanporaketaren ondorengo asteko asteazkena baino lehenago egin beharko da.

Nolanahi ere, epez kanpo egindako erreklamazioek ez dute ondoriorik izango, nahiz eta elkarteak arrazoia zuela demostratu.

Federazioak lehiaketako alderdiak zehazteko edo aldatzeko eskubidea du, txapelketa eta egoera bakoitzaren premian oinarrituta.

19.- Art. PUBLIZITATE ETA GASTUAK
Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako Txapelketei lotutako publizitate estatikoa eta dinamikoa kontratatzeko eskubidea gordetzen du.

Parte hartzen duten Klub eta pilotari guztiek haien izen-ematearen edo parte-hartzearen bidez askatasunez onartzen dute, Txapelketaren lehiaketak iraun bitartean, norberaren irudiari lotutako eskubide guztiak Bizkaiko Euskal Pilota Federazioari lagatzen dizkietela.

Berariaz debekatuta dago Bizkaiko Euskal Pilota Federazioren baimenik ez duen edozein publizitatea estatiko eta dinamikoa.

Bizkaiko Federazioak partiduren bat zuzenean edo grabatutako emanaldiaren bitartez edozein telebistan iragartzea hitzartuz gero, klubek Federazioak berak emandako jarraibideak onartu beharko dituzte (telebista, data, leku eta orduari dagokionez).

20- Art. EEPF
Araudi honetan zehaztuta ez dagoena, Euskadiko Pilota Federazioaren Araudiak ezarritakoaren arabera arautuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...