martes, 29 de diciembre de 2020

ZELAKO GABONAK! (Karrantzako Kontxa Eskolako LH6)


"Bertsolaritza" irakasle dugun Jon Martinezekin  aurtengo gabon berezietarako azkenengo  klase-egunean prestaturiko bertsoa dakartzuet.


 Maskarila jarrita
goaz buruz buru
bi metro distantzia
mantendu behar  dugu.

Opariak ekartzen
euskaraz  egiten 
maskara ekarri du 
Olentzero  aurten.

Riau, riau, riau
rakataplau
Zelako Gabonak!
Karrantzako eskolan
denoi zorionak.

Riau, riau, riau
rakataplau
Zelako Gabonak!
Karrantzako eskolan
denoi zorionak.

Ezin  dugu eduki
guk hainbat  zorion
aitite-amonekin
ezin gara  egon.

Pandemia berriro
joan zaigu gora
urte txarra izan da
baina hobetuko da.

Riau, riau, riau
rakataplau
Zelako Gabonak!
Karrantzako eskolan
denoi zorionak.

Riau, riau, riau
rakataplau
Zelako Gabonak!
Karrantzako eskolan
denoi zorionak.

Eskerrik asko Lorea eta  Arrate  andereñoei bideoa grabatzeko izandako laguntzagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...