sábado, 26 de diciembre de 2020

Romeo eta Julieta

William Shakespeare (1564 - 1616) ingeles antzerkigile, olerkari  eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa, ingelesezko noiz izandako idazlerik onena eta historiako dramagile handiena da, aditu askoren arabera. Egile oparoa izan zen antzerkigntzan, narratiban eta poesian. Bere antzezlanak hizkuntza nagusietara itzuliak izan dira, eta beste edozein antzerkigileren baino maizago antzezten dira. Gainera, aztertzen eta berrinterpretatzen jarraitzen dute.


Merkatari aberats baten semea zen eta jaioterrian (Stratford-upon-Avon) egin zituen ikasketak. 1582an Anne Hathaway, bera baino zortzi urte zaharragoa zen emakumearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Emaztearekiko harremanak txarrera egin zuten eta ondoko urteetan, 1584tik aurrera, Londresa joan zen eta aktore eta antzerkigile gisa lan egin zuen. Lord Chamberlain-en antzerki konpainian lan egin zuen eta 1588an hasi zen haren ospea zabaltzen. 1613. urtea arte Londresen bizi izan zen eta handik aurrera sorterrira erretiratu zen, 49 urte zituelarik. Handik hiru urtera hil zen. Shakespeareren bizitza pribatuaren erregistro gutxik irauten dute, eta horrek bere itxura fisikoa, sexualitatea, erlijio sinesmenak eta hari egotzitako lanak beste batzuek idatzi ote zituzten ala ez bezalako gaiei buruzko espekulazio handiak bultzatu ditu. 

Shakespearek 1589 eta 1613 artean ekoiztu zituen bere lan ezagun gehienak. Hasierako antzezlanak komediak eta historiak izan ziren batez ere, eta genero horietan ekoiztutako lan onenetakoak dira. 1608. urtera arte, batez ere tragediak idatzi zituen, horien artean Hamlet (1601), Romeo eta Julieta (1597), Otelo (1603), Lear erregea (1603) eta Macbeth (1606), guztiak ingeles hizkuntzako lan onenen artean daudenak. Bere bizitzako azken fasean tragikomediak idatzi zituen, erromantizismo izenez ere ezagunak direnak, horien artean ospetsuenak honakoak izanik, Uda  gau bateko ametsa (1595-96), Veneziako merkataria (1596-97), Romeo eta Julieta (1597), eta Windsordeko emazte alaiak (1601). Azken aldera, beste antzerkigile batzuekin ere kolaboratu zuen.


 "Shakespeare ez da garai batekoa, baizik eta garai guztietakoa" Ben Jonson


Zorroztasun handia erakutsi zuen pertsonaien ezaugarriak aurkeztean eta maisutasun handiz erabili zuen ingeles hizkuntza, ordu arte ezagutzen ez zitzaion aberastasunaz. 


Gaur, Shakespeareren Romeo eta Julietaren amodiozko istorioa irakurriko dugu. Beren familiak elkarren etsai diren arren, Romeok eta Julietak ezin saihestuzko pasio batez maite dute batak bestea, eta ahal duten guztia egingo dute elkarrekin  egoteko. Baina halabeharrak eta beren  familien arteko ezinikusiak amodio istorioa eragotziko dute.
Aspaldi-aspaldian, Italiako Verona hirian, bi familia aberats eta boteretsu bizi ziren: Capuletotarrak eta Montescotarrak.

Hainbeste urtetan etsai izanda, haserrearen arrazoiak erabat ahaztuta zeuzkaten. Baina kontua da hil edo biziko aurkariak zirela, eta armez konpontzen zituztela beren borrokak, baita txikienak ere.

Romeo Montesco eta Julieta Capuleto, familietako kide gazteenak, nerabeak ziren artean. Eta haiexek ditugu istorio triste honetako protagonistak.

Romeo Montesco gaztea Rosalina izeneko neska batekin zegoen maiteminduta, Capuletotarren senide txikia bera. Ezinezko amodioa zen, neskak moja joateko asmoa zuen eta Romeok adiskide minei baino ez zien bere sekretua kontatu, eta Lorentzo fraideari, aitortza egin ohi zion elizgizonari.

Julieta, berriz, hamalau urteko neskatxa zen, artean amodioan pentsatzen ez zuena. Hala eta guztiz ere, Paris izeneko gazte aberatsak bere interesa agertua zuen, eta neskarekin ezkontzeko gogoa erakutsi zien Capuleto jaun-andereei.

Halako gau batez, Capuletotarrek jai bat antolatu zuten jauregian. Mundu guztia zegoen gonbidaturik. Mundu guztia, Montescotarrak izan ezik.


Hala ere, Romeoren lagunek jaira ezkutuan sartzea erabaki zuten. Ez  zuten Veronako neska eder guztiekin dantzan egiteko aukera galdu nahi... Romeok, zuhur, ez zuen joan nahi, baina lagunak ekin eta  ekin:
—Tira, motel! Ez al duzu Rosalina ikusteko gogorik?

Hainbeste tematu ziren, azkenean Romeok baietz esan zuen. Gazteak ezin zuen susmatu ere egin, baina erabaki soil hark bere zoria markatuko zuen.

Musika airean eta gonbidatuak dantzan ari zirela, halabeharrez, Romeoren begiak Julietaren begiekin gurutzatu ziren. Gurutzatu, baita ondo korapilatu ere! Lehen begi-kolpean maitemindu ziren!

Gazte biek bakarrean egotea lortu zuten, elkarri sekretuak kontatzeko. Baina horra zoritxarreko ustekabea: Capuleto eta Montesco abizena zuten, eta, beraz, etsaiak ziren, familia herentziagatik.

—Zein zoriontsu izan gintezkeen ez bagina Montesco eta Capuletotarrak! —hasperen egin zuen Romeok.
—Gure amodioa ezinezkoa da! —hasperen egin zuen Julietak.

Romeo Lorentzo fraidearekin hitz egitera joan zen. Kosta ahala kosta, maiteminduta zegoela aitortu behar zion, eta bere amodio haren zoriona eta  zoritxarra.

Fraideari ez  zitzaion oso egokia iruditu hura guztia.
—Eta Rosalina, zer? —galdetu zion—. Jada ez zara harekin gogoratzen?
Romeok egia erantzun zion:
—Ez! Julieta baino ez dut bihotzean eta buruan! Harekin ezkondu nahi dut, aita fraidea!

Lorentzo fraideak tarte luzean hausnartu zuen. Baina, Romeo bere maitasunaz hain ziur ikusirik, laguntzea erabaki zuen.

Lorentzok pentsatu zuen: agian Romeo eta Julietaren maitasunak goxatu egin dezake bi familien arteko harreman gaiztoa. Hala, ezkutuka, bi gazteen ezkontza prestatu zuen.


Handik ordu batzuetara, Romeo eta Julieta fraidearen aurrean bildu ziren. Orduan, bakarrean eta isilpean, Lorentzok ezkondu egin zituen. Eta nor bere etxera joatea erabaki zuten.
—Gaur gauean, elkar ikusiko dugu. Ezta, Julieta? —galdetu zuen, irrika biziz, Romeok.
—Jakina, ene maitea! —promes egin zion Julietak.

Arratsalde hartan bertan, istilua gertatu zen kalean Capuletoen eta Montescoen aldekoen artean. Nahaspila hartan, Julietaren lehengusu batek Romeoren adiskiderik minena hil zuen.
—Mendekua! —oihu egin zuen Romeo gazteak.
Eta, haserre bizian, jendetzaren artean hiltzailea bilatu, eta hil egin zuen.

Veronako Printzeak, hiriko agintari gorenak, hilketaren lekuan azaldurik, zigorra ezarri zion Romeori:
—Veronatik kanporatuta zaude! Bihar bertan, eguna argitzean, hiritik alde  egin, eta Mantuara joan beharko duzu!

Romeori gau bakar bat baino ez zitzaion geratzen Veronan. Eta gau hura Julietaren ondoan eman nahi zuen.


Ezkutuan, maitemindu biak Julietaren gelan elkartu ziren. Negar zotinka askatu zuten beren zoritxarra: elkarrengandik banandu beharra! Baina bata besteari musuka eta laztanka ere aritu ziren, eta zekizkiten eta ez  zekizkiten amodiozko hitz guztiak esan zizkioten batak besteari.

Eguna argitzean, txoriak kantari hasi zirenean, Romeok eta  Julietak agur esan zioten elkarri. Hala ere, biek ala biek ere banaketa laburra izango zela espero zuten.

Biharamunean, Julietaren gurasoek esan zioten:
—Ezkontzeko adinean zaudela uste dugu, alaba, eta Paris senar ona izango da zuretzat.
Negar batean, Julieta Lorentzo fraidearengana joan zen, eta esan zion:
—Ez dut Parisekin ezkondu nahi! Romeo beste inor ez dut maite, hura bakarrik maitatuko dut! Nahiago dut hil, hura gabe bizi baino.

Hunkiturik, fraideak edabe bat eman, eta azaldu zion:
—Hau edaten baduzu, zenbat ordutan hilda bezala geratuko zara. Guztiek hilda zaudela pentsatuko dute. Orduan nik abisu emango diot Romeori, zure bila itzul dadin.

Edabea hartu, eta neska zerraldo erori zen lurrera, hilda bezala.

Negar malkoak eta  aieneak izan ziren Capuletotarren jauregian.

Zoritzarraren albisteak hegan egin zuen Veronan eta harago, eta Romeoren belarrietara iritsi zen, Lorentzok egia azaltzeko aukera izan baino lehen.
—Julieta hil bada, nire bizitzak ez dauka zentzurik! —oihu egin zuen naiteminduak.
Pozoi hilgarri bat erosi, eta Romeo Veronara itzuli zen. Minak eroturik, Paris alderik alde zauritu zuen bere ezpataz. Gero, Julietaren gorpua zetzan kaperara joan zen lasterka.


Bihotza penaz erdibituta, Romeok aldean zeraman pozoia edan zuen. 

Edabearen eragina igaro zenean, Julietak begiak ireki, eta Romeo hilik ikusi zuen bere ondoan.
—Ene maitea!

Romeoren taupadarik ez zeukala ohartu zen. Bere onetik aterata, Romeok gerrian zeraman sastakaia hartu , eta, bularra sastakatzearekin batera, oihu egin zuen:
—Bizitzan eta heriotzan, biok elkarrekin!


Verona osoa hunkitu zen gazte maiteminduen triskantza tristearekin. Capuletotarrek eta Montescotarrek, hain pertsona maiteak galdu ondoren, ondo ulertu zuten tragedia hura beren gorrotoak eragindakoa zela.

Saminak bildurik, familia biek bakezkoak egin zituzten betiko.

Testua erein argitaletxeak eginda.




Frases famosas de ROMEO ETA JULIETA

Es casi ley que los amores eternos son los más breves.

Si tengo que guardarme un objeto tuyo para recordarte, significa que te voy a olvidar.

Es al separarse cuando se siente y se comprende la  fuerza  con que  se  ama.

Aquel que se mofa  de las desgracias ajenas, es porque nunca las ha  sufrido en sus carnes.

Creía conocer el amor hasta que tu belleza sedujo a mis ojos.

Hay para mí más peligro en tus ojos que en afrontar veinte espadas desnudas.

Antes de tocar tus labios quiero tocar tu corazón y antes de conquistar tu cuerpo quiero conquistar tu amor.

Los santos no se mueven  cuando acceden a las  súplicas.

Tus labios son más peligrosos que treinta soldados desafiándome. Un solo beso me dará el coraje para enfrentarme a todos con temeridad. ¿Me lo concedes?


Cuenta la leyenda que la droga de Romeo era la  sonrisa de Julieta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...