martes, 29 de diciembre de 2020

BERTSOLARITZA (I)

Zer da bertsolaritza?

Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:

Neurriz era  errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza
                                                                                              Xabier Amuriza 

Era berean, Joxerra GartziaAndoni Egaña eta Jon Sarasuaren “Bat-bateko bertsolaritza” liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da.

Bertsogintza ahozko literaturaren genero bat denez, edozein literaturaren baliabideak  erabiltzen ditu: fonikoak (onomatopeiak, hitz-jokoak), sintaktikoak (ordena aldaketak, paralelismoak…), irudizkoak (metaforak, konparazioak…). Bada, ordea,  bertsolaritzaren sortze teknika bereziki karakterizatzen duen ezaugarri bat: atzekoz aurrerako teknika erabiltzen da bertso bat osatzerakoan, hau da, lehenik, ideia nagusia bilatzen edo pentsatzen da, eta gero, bukaera emango dion ideia nagusiaren arabera tolesten dira beste guztiak.

Metrikaren aldetik, bertsolaritza egituratzeko unitatea bertsoa da, ahapaldia edo estrofa esaten dena.

Ahapaldi edo bertso batek hiru arau nagusi bete behar ditu:

  • Kantatu ahal izateko doinua behar du.
  • Molde bakoitzaren arabera  silabak ondo neurtu behar dira.
  • Puntu bakoitza errimatu egin behar da.

DOINUA

Bertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.

Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

1.     Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia

2.     Neurriz papera datozen doinu berriak.

3.     Propio osatutako doinuak.

Musika-tresnen laguntzari gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar  duela izan pentsatzen da. 

NEURRIAK 

Hauxe da bertso teknikaren gauzarik zailenetakoa, ez baita nolanahi neurtu behar, oso zehatz baizik. Gaizki neurtzen baldin bada, ezingo da ondo kantatu. Beraz, neurria oso zehatza da. Silabak ez ditu bertsolariak hatzekin kontatzen, gauzak esaten eta kantatzen jakiteko doinuak markatzen dio ibilbidea.

  • Oinak (errimatzen duten hitzak) bi lerrotik bi lerrora azaltzen dira.
  • Oin batetik bestera dagoen tarteari puntua deritzo.

Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. 

Zortziko handia: lau puntutako ahapaldia da, hots, zortzi lerro. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu  eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa. 

- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - -  8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - -  8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - -  8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - -  8A

Zortziko txikia: Zortziko handiak bezala, lau puntu ditu eta zortzi lerro, eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau, gai egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da. 
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A 

Hamarreko handia: Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat  erantsiko diogu. Beraz, bost puntu eta hamar lerro ditu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu, zortziko handian baino. 
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A 

Hamarreko txikia: 7 eta  6  silabako bost puntu  eta hamar lerro dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7  silaba ditu  eta lerro bikoitietan, 6 silaba.
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A 
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A 

Bestelako zenbait egitura: Kopla handia (lau lerro  eta bi puntu  eta 10 / 8 silabako erritmoa) eta kopla txikia (lau lerro  eta bi puntu  eta 7 / 6 silabako erritmoa)

Bertsolariek  asmatutakoak: Zazpi puntukoa, Itsaso hori dago zatarra eta bederatzi puntukoa.
 
ERRIMA 

Puntua zer den ere argitu behar da : oin batetik bestera doan zatia da puntua. Beste era batera esanda, oin bakoitzak puntu bat adierazten du. Gehienetan, bi lerrotik bi lerrora joaten da puntua, baina, doinu berezietan lerrotik lerrora ere osa daiteke

Askorentzat erriza osatzen du bertsoaren alderdi teknikoe ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz eta errima oso aberatsa ez izan), bertsotan  ari gara. 

Errima beti da  sail berekoa, baina errima pobre eta  aberatsak bereizten dira. 
Adibidez: 
- Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute
- Elizan eta gerizan  hitzek errima  aberatsa.
Baina errima eta neurria bertsolarientzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan  daitezke. Bertso batean  errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolarientzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean oin bera errepikatzea txartzat ematen da, eta poto egitea esaten zaio. Potoa da, epai-mahaiak eta publikoak, gehien "zigortzen" duten akatsa. 

Neurriak  ez du barkatzen, baina bertsolaria ohituta dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan pentsatzen.

Kontsonante hoskideak
Errima hoskidetasunean oinarritzen da. Errima,  txarra, ona, oso ona… izan daiteke erabiltzen diren hitzen arabera. Horretarako, honako errima-arauok erabiltzen dira:

Kontsonate hoskideak: aurreko bokala berdintzen da

B-D-G-R         gara-bolada
                          dira-segida
                          zuri-dirudi
                          neri-bedi
                          ….

P-T-K               aparta-marka
                          erreka-erreta
                          beti-baleki
                          ….

L                       epela-sabela
                          ….

IL                      bila-mutila
                           ….

M-N                  zama-lana
                          gizona-broma
                           ….

IN                     mina-fina
                          baino-laino
                          ….

S-Z-X               babesa-meza-kexa
                          ikusi-jauzi-kutixi
                          ….

TS-TZ-TX        mahatsa– latza– martxa
                          hitsa– hitza– txitxa
                          ….

RR                    sagarra- belarra
                          jarri-ekarri
                          harro-katxarro
                          ….

Diptongoak: besterik gabe errima ona egiten dute

gai-jai
sasoi-otoi
gau-nau
neu-heu

L-N-R-S-Z-TS-TZ kontsonantez bukatzen diren hitzek aurreko bokalaren berdintasuna aski dute:

mutil-hurbil
hemen-omen
behar-elkar
ihes-babes

Hitza A-AK mugatzaileaz edo deklinabide atzizkiaz bukatzen denean (-N,-RA,-TIK…) hitzaren aurreko silabak ere errimatu behar du:

mendiak-handiak
ondotik-gogotik

A bokalaz bukatzen diren hitzetan azken aurreko silabako bokala ere berdina bada, errima hobea da:

dena-pena
argala-formala
….

A – E – I – O – U bokalez bukatzean, azken aurreko silabako bokala berdina izatea hobesten da:

erneeme
ondo-egongo
bukatu-ukatu

Ahozko literatura ez tradizionalaren barruan kokatzen da bertsolaritza. Bi adar izan ditu: bat-bateko jardunaldia eta bertso jarriak.

Eredu klasikoetan idatziko bertsoak dira bertsolariarentzat bat-bateko bertsoetan jarraitu beharreko bidea.

Berdin berdin esaten  zaio, berez, bertsolaria hala jendaurrean bat-batean kantatzen  dituen bertsoen egileari nola bertsopaperen egileari.

Pernando Amezketarra, Etxahun, Bilintx, Xenpelar eta Txirritaren  bat-bateko bertsoak anekdota hutsa dira.  Aipatutako bertsolarien ia bertso guztiak (gutxixeago Txirritaren kasuan) bertso idatziak dira,  ez bat-batean boteak, eta, hala  ere, lehen mailako bertsolaritzak dauzka herriak bertsolari horiek guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...