Baina irakurketa praktikatzeko, agian nahiago izango duzue Erreka Mariren ipuina irakurtzea, ezta?
ERREKA MARI,
EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMINA
EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMINA
Ba ote liteke Euskal Herrian
oraindik laminak bizi izatea? Ba ote liteke bazterren batean, zarata eta
ezinulertuaren zikinetatik urrun laminaren bat egotea? Nekez. Hainbeste
zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren laminak. Baina ez
larritu, bat gelditzen zaigu eta haren historia kontatzera etorri gara gaur.
Hona ba hemen Erreka Mariren historia, Erreka Mari, Euskal Herriko azken
lamina.
Honela hasten da gure obra, gure
ipuina eta gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat. Erreka Mariren
historia. Erreka Mariren historia sotila da, sentimental samarra,
gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua baina ezta tristea ere, bizitza
bezain itxaropentsua bait da.
...«Horregatik lagunok, mendira
joaten bazarete, eta errekatxo txuri-orlegi bat aurkitzen baduzue, zaindu,
beharbada, beharbada hortxe bizi-da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal Herriko
azken lamina»
Ipuinean zehar erabiltzen ditugun
koloreak urdinak, berdeak, zuriak... dira urdin-berdeak dira Erreka Mari bizi
den errekako urak, zuriak dira Martinen ardiak, urdina, zuria eta berdea da
Erreka Mariren ilea, eta berdea da, era berean, itxaropenezko abestia balitz
bezala, gure laminari bizia kentzeko asmoz Martinen auzoko emakumeek botatako
zikinkeriaren artetik bidea urratzen duen errekatxoa, ipuinaren bukaeran.
Egilea: Enkarni Génua.
1978.ean estreinaturiko obra.
BANAKETA:
ERREKA MARI
MARTIN
ARDIAK
AGUSTINA
KATTALIN
(Musika)
Kaixo lagunok!
Orain dela urte asko eta asko,
hainbeste eta hainbeste noiz izan zen jakitea ere oso zaila da, Euskal Herrian
laminak bizi omen ziren...
Erreketan bizi omen ziren, eta
gauean ilargiaren argitan bere urrezko orraziarekin ileak orrazten zituzten
bitartean, kantatu egiten omen zuten.
Oso politak omen ziren, bainan
ez zu bezalakoak Edurne, ez zu bezain politak ere Ainhoa... Ez dakit nola
esan!... Desberdinak ziren!... Oinak ere, ez zituzten guk bezalakoak... Herriko
jendeak esaten zuten bezala, «ez ziren gure modukoak»...!
Eta noski!... Hori nolabait
ordaindu egin behar da!... Eta pixkanaka, pixkanaka laminak, hainbeste
zikinkeria, inbidia, eta marmarrekin ezkutatu egin ziren...
Bainan ez larritu!... Denak
ez!... Bat gelditzen zaigu eta bere historia kontatzera gatoz...
Hona hemen ba, Erreka Mariren
historia. Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina!...
(MUSIKA)
Hasi baino lehen ipuin honetako
personaiak aurkeztuko dizkizuet. Lehendabizi, Martin; Martin artzaina da ta
egunero bere ardiekin mendira joaten da. (ARDIAREN
HOTSA, TXINTXARRIAK ETA ABAR...).
MARTIN: Fiuuuuuu!... Benga!... hi txuri... Azkar!...
ENKARNI: Martinen herrian jende asko bizi da, noski!... Baina batez
ere, bere bizilagunak ezagutuko dituzue: Agustina eta Kattalin.
(BIZILAGUNAREN HOTSA...)
Nahiko berritsuak dira eta
pixka bat... Tira, tira, laster konturatuko zarete...
Eta azkenean, Erreka Mari... (ERREKA MARIREN KANTA) Erreka Mari errekan dago... abesten. (ERREKA MARIREN KANTA)
Eta zuek ere bai lagunok...
Bai, bai, zuek ere parte hartuko duzue ipuin honetan... Prest al zaudete?...
Aurrera ba! (ARDI HOTSA)
MARTIN: Bengaaaa!!! Fiuuuu!!!! Azkar!... Beltzaaaa! Txuri!!
Honera... Honera!!! Abiatu gara!... Ez pentsa ez, lan hau nekagarria ez
denik!... Ufff!... Eta orain, zuek larratzera eta nik... bitartean kuluxka bat
egingo dut!! Ahhh!... Lasaitasun honekin bai ederki egingo dudala lo!
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN: Kontxo!... Zer edo zer entzun dudala esango nuke!... Edo
beharbada ametsetan ote nintzen?... Dena dela, hemen inor ez dabil... Ardiak
besterik ez... Tira, tira, tira...
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN: Orain bai, orain bai, orain ziur nago norbaitek abestu
duela... Ez zarete zuek izango ezta?... Unnnnnnnn
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN: (Haserre) Nahikoa
da!... Edo ni txoratuta nago edo zer edo zer arraroa gertatzen da hemen!... Ba
al dakizue gauza bat? Logureak alde egin dit. Ohiartzunarekin jolastuko dut ez
aspertzeko!... Mendi hauen artean ohiartzuna oso ozen entzuten da!... Aproba
egingo dut!... Ikusiko duzue!... Egun ooonnnnn!
ERREKA MARI: Berdin... din... din... dinnnn!
MARTIN: Arraioa!... Gaur ohiartzuna ere arraroa dago!... Egun onnnnn!
ERREKA MARI: Berdin!... din... din... din...
MARTIN: Hau duk hau!... Txotxolooooo!
ERREKA MARI: Zu ere bai, zu ere bai, zu ere bai...!!!!
MARTIN: Uuummmmmm, ez dakit, ez dakit... Uste dut, neri adarra
jotzeko gogo haundia duela norbaitek. Eta gainera, zuek neska mutilak zerbait
badakizuela susmatzen ari naiz... Ez al da hala? Badaezpada ere azkeneko proba
egingo dut...!!
Ni Martin naizzzzz!!!!!
ERREKA MARI: Ni Erreka Mari, Mari, Mari...
MARTIN: (Harriturik) Ai ba... ni,
ni... nik ez dakit... ba, ba ba baina.... zu... zu beno nahaii dut esan...
Kontxo! nor zara zu!... nola duzu izena?... non bizi zara?
ERREKA MARI: Erreka Mari da nire izena
Txuri ta orlegi maite ditut
Libre ta pozik bizi naiz
Errekan aurkituko nauzu
Errekan aurkituko nauzu.
MARTIN: Erreka Mari da zure izena
Txuri ta orlegi maite dituzu
Libre ta pozik bizi zara
Errekan aurkituko zaitut
Errekan aurkituko zaitut.
ERREKA ta MARTIN: (Elkar abesten dute)
(ARGIA AUZOKO EMAKUMEETARA)
KATTALIN: Beste kontu bat Agustina!... Konturatu al zara zeinen pozik
dabilen egun hauetan gure Martin?...
AGUSTINA: Noski baietz! —Egunero ari da abesten. Eta beti kanta
berdina dela esango nuke.
KATTALIN: Bai horixe! Erreka Mari da bere izena...
AGUSTINA: Niretzat, neska batekin dabilela!...
KATTALIN: Herrikoa ez!... Ni hor zehar ibili naiz galdezka, eta
horretan ziur nago... Herrikoa ez da!...
AGUSTINA: Begira zeinen fanfarroia!... Herrian hainbeste neska polit
eduki, eta beste herri batera joan andregaiaren bila...
KATTALIN: Bai horixe!... Non aurkituko ote ditu gu bezalako neska
ponpoxak! Ba al dakizu gauza bat?... Ni enteratuko naiz norekin dabilen. Bihar
azokan galdetuko dut...
(MUSIKA)
MARTIN: Erreka Mari!
ERREKA MARI: Martin!
MARTIN: Egun onnn!
ERREKA MARI: Berdin, din, din!
MARTIN: (Sartuz) Ez dakizu
Erreka Mari, nire atxeko bizilagunak, berritsu horiek, zeinen intrigatuta
dauden!... Neska polit batekin nabilen susmotan daude, eta nor den, nola duen
izena eta abar jakin nahi dute... Zer parregura...
ERREKA MARI: Ai, Martin!... Mesedez!... Ez esan nerekin zabiltzala...
mesedez...
MARTIN: Baina, zergatik?
ERREKA MARI: Ez dakit!... Baina ez esan... seguro aski ez zaie
gustatuko. Ni ez naiz haien modukoa... Ni ez naiz zure modukoa... Ni...
MARTIN: Eta zer?...
ERREKA MARI: Asko! Behar bada ez dizute utziko etortzen...
MARTIN: Ba... Alde egingo dut...
ERREKA MARI: Edo agian, nerekin haserretuko dira eta txarkeriaren bat
egingo didate.
MARTIN: Ez dira ausartuko!...
ERREKA MARI: Bada ezpada ere... nik ez dut nahi jakin dezaten... Ez dut
nahi. Martin, ez esan mesedez, ez esan!
MARTIN: Ez dut esango.
ERREKA MARI: Ez esan, ez esan, ez esan...
(MUSIKA)
(ARGIA AGUSTINA ETA
KATTALINAREN ETXEARI)
KATTALIN: Badakit!...
AGUSTINA: Zer?...
KATTALIN: Zer izango da ba neska?... Martinen kontua! Badakik norekin
dabilen!!!
AGUSTINA: Esan, esan...
KATTALIN: Ez, ez, ez zeuk asmatu behar duzu!
AGUSTINA: Ia ba... ia ba... Maite Iturribidekoarekin...
KATTALIN: Ez, ez... Hotz, hotz...
AGUSTINA: Mirenekin... Arotzenekoarekin!...
KATTALIN: (Parrez) Hotz, hotz...
AGUSTINA: Miren Estherrekin...
KATTALIN: Ez, ez, ez, bla, bla, bla, bla, bla, bla...
Ematen?
AGUSTINA: Bai neska bai...
KATTALIN: Eser zaitez... Ba al dakizu norekin dabilen Martin gure
bizilaguna? Lamina batekin!
AGUSTINA: Lamina batekin?... .
KATTALIN: Bai, lamina batekin!
AGUSTINA: Lamina batekin!... Aitaren eta semearen eta Espirituaren...
Jesus, Maria eta Joxe... Ene, ene, ene, lamina batekin... zerbitzuk ikusteko
jaio garen... Lamina batekin... Aitaren eta semearen eta... Laminak ez dira
gure modukoak... Santa Agustina, ora pro nobis... Santa Joakina, ora pro
nobis... Ene, ene, ikusteko guztiak ez ditugu ikusi!
KATTALIN: Errekan ibiltzen dira, lotsagabe horiek...
AGUSTINA: Ene, ene, ene...
KATTALIN: Ez dira gure modukoak!...
AGUSTINA: Hori, hori... ez dira gure modukoak.
KATTALIN eta AGUSTINA: Bla, bla, bla, bla, bla, bla...
KATTALIN: Agus... Zerbait egin behar dugu... Nahi ta nahi ez!...
Jaungoikoaren edo deabruaren laguntzarekin, lamina hori geure herritik kanpora
bialdu behar dugu!...
AGUSTINA: Oso ondo hitzegin duzu Kattalinita... Baina deabruaren
laguntza beharrik ez dugu izango... Herriko haurrek lagunduko digute eta.
KATTALIN: Egia!... Aizue, haur mukixuok!... Zuek lagunduko diguzue
lamina herritik kanpora bialtzen... Bai ala ez? Nola ezetz. Bai?... Bai eta
bai.
Zaplasteko bana emango
dizuet!...
Lagunduko diguzue nahi ta
nahiez! Bai... Bai... Lotsagabeak!
AGUSTINA: Lasaitu zaitez Kattalin!... Gaurko umeekin taktika berriak
erabili behar dira!... Psikologia asko!... Ikusi ta ikasi nola nirekin ados
jarriko diren!... Aizue, neska-mutil maite-maiteok, ez al da egia zuen lagun
Agustinitari lagunduko diozuela?... Ni zuen laguna haundia naiz!... Baietz
lagundu. Bai? bai? Kutxikutxi, bai, bai? Lamina herritik kanpora bialtzen
laguntzen badidazue... musu haundi bana emango dizuet! Bai!...
KATTALIN: Ehem, ehem... bai ikusten dut arrakasta haundia izan
duzula. Eta zuek haur mukixuok jakin behar duzue, onen nahiz txarrean lagunduko
diguzuela!... Bai.
AGUSTINA eta KATTALIN: Bla, bla, bla, bla, bla, bla, bla, bla...
ERREKA MARI: Ez dakit nola esan, baina bizilagunen kontuak esan
dizkidanez geroztik, ez nago lasai... Ez ditut ezagutzen baina nire lagunak ez
direla izango susmotan nago... Bildurrez nago. Hemen bakar bakarrik, lagunik
gabe... batez ere orraziarengatik dut beldurra. Nire urrezko orrazia, zerbait
gertatzen bazaio... galdu, edo norbaitek kendu... izugarria izango litzateke.
Gu laminok, orrazirik gabe ezin gara bizi. Gizonarentzat arnasa bezain
inportantea da guretzat orrazia... Badakizue zer egingo dudan?... Izkutatu
ondo!... Hemen harri baten azpian... Ez hemen ez... harria oso txikia da...
Hemen obeto... ez, ez... Edo hemen, ...Edo hor? Ez, errekan izkutatuko dut. Oso
ondo!
KATTALIN: Atoz, atoz!
AGUSTINA: Kattalin, Ondo dakizu ordu honetan etxetik kanpora ibiltzea
ez dudala batere atsegin!... Mendira etorri hain berandu...
KATTALIN: Ixilik eta jarraitu!
AGUSTINA: Ez dira orduak gu bezalako neska txintxoak mendian zehar
ibiltzen egotekoak.
KATTALIN: Ixilik egon zaitez!
AGUSTINA: Behintzat goazen atsedenaldi txiki bat hartzera, eta bide
batez berriz esan zaidazu zertarako eta zergatik etorri garen hona... Egia esan
lehen ez dizut ondo ulertu!...
KATTALIN: Jope, neska!... Bai motza zarela!... Hamaika aldiz
esplikatu dizut baina alperrik... Berriz ere esango dizut, bainan ondo entzun
azkeneko aldiz dela... Zer nahi dugun garbi dago, ezta? Herritik kanpora lamina
hori bialdu!
AGUSTINA: Hori bai, baina!...
KATTALIN: Ixo!... Jakin behar duzu laminentzat orrazia mundu honetako
gauzarik inportanteena dela!... Bere orrazia galtzen badu... Zas!... Agur
lamina. Eta hori egin behar dugu gau honetan. Bere orrazia ostu... Bere orrazia
kendu. Bere orrazia lapurtu... Orain ulertu al duzu? Bai? Pozten naiz. Eta
orain guapita berriketa alde batera utzi eta lan egitera. Bere orrazi hemen,
harri baten azpian izkutatzen duela esan didate.
AGUSTINA: Baina Kattalin, hori oso zaila da!... Ikusi al duzu zenbat
harri dauden hemen!... Zuk esaten duzu hemen harri baten azpian egongo dela...
baina...
KATTALIN: Ba harri guztiak jasoko ditugu eta... Edo itxaron, askoz
hobeto. Neska mutil hauei galdetuko diegu... Eh! eh! Neskamutilok. Lamina bere
orrazia harri baten azpian izkutatu du ez da?... Bainan zein harriren azpian
dago?... Hemen?... Hor?... Galdezka ari naiz zein harriren azpian dagoen orrazia!
Galdezka ari naizela zein...
AGUSTINA: Hola ez, Katti... Hola ez... Ikusi ta ikasi. Neska-mutil
maite maiteok... Niri esango didazuela ez da... Neri bai... Zuek badakizue
Agustinita zuen lagun haundia dela. Zuek esango didazue...
KATTALIN: Benga, benga, txorakeriak utzi eta lan egitera... Gu bakar
bakarrik konponduko gara..
Baina Agustina... Ikusten al
duzu zer ari zaren egiten... Harriak aide batetik kendu eta beste aldean jarri,
eta berriz hasi...
Bla, bla, bla, bla, bla, bla...
MARTIN: Erreka Mariiiiiii!
AGUSTINA: Kattalin... Norbait dator.
MARTIN: Erreka Mariiiii!!!!!!
KATTALIN: Ai ba!... Martin dator... Goazen arin Agus...
MARTIN: Baina... zer ari zarete egiten hemen?
KATTALIN: Ba... gu..., ba ni, ba gu... Zuk dakizun bezela... ba gero...
MARTIN: Goizeko seirak dira... Eta zuek hemen!
KATTALIN: Goizeko seirak?... Arin, Agus...
(JOATEN DIRA)
MARTIN: Erreka Mariiiii!!!!!!
ERREKA MARI: Martin. Joan al dira...? Ez dakizu nolako beldurra pasatu
dudan!
MARTIN: Zer gertatu da ba?
ERREKA MARI: Zure bizilagunak hona etorri dira niri orrazia kentzeko
asmoz. Baina, begira... Hemen dago. Oso pozik nago, eta ez horregatik bakarrik.
Konturatu naiz lagun pila bat dudala. Neska-mutil hauek lagundu didate.
(BIZILAGUNAREN ETXEAN ARGIA)
KATTALIN: Gaurtik ez da pasatuko!...
AGUSTINA: Bai, gauza bera esan zenidan atzo, eta herenegun... Aste
guzian gaiztakeriak egiten ari gara eta...
KATTALIN: Gaur izango dela eguna esan dizut!...
AGUSTINA: Esan ba, zer egingo dugun gaur!... Baina egia esan gaur izango
da azkeneko eguna laguntzen dizudala!... Utz dezagun bakean lamina hori eta...
!
KATTALIN: Ezta pentsatu ere!...Nire plana kontatuko dizut! ... bla,
bla, bla, eta gaur gabean bere erreka zikinduko dugu!...
AGUSTINA: Erreka bat zikindu!... Jope, oso zaila da hori!...
KATTALIN: Ez pentsa. Zuk gaur gauean zikinkeria guztiak ekarri,
sardina lata hutsak, papera, plastikozko boteilak, zakarrak, papera, kartoiak,
zakarrak,
paperak, zakarrak, boteilak,
kartoiak...
paperak, zakarrak, boteilak,
kartoiak...
paperak, zakarrak, boteilak,
kartoiak...
(Gaua da. Errekara etorri eta
zikinkeri guztia botatzen hasten dira, barrezka eta oihuka. )
(Erreka Marik alde egiten du
eta haren ile-zati bat mendian, goian, agertzen da. Eguna argitzen hasten da
eta barrutik Martinen ahotsa entzuten da Erreka Mariri deika.)
MARTIN: Erreka Mari!!! (ISILTASUNA)
(Martin, errekara iristean,
txunditurik gelditzen da erreka nola dagoen eta Erreka Mari falta dela
ikustean. Etsita berriz deika hasten da. Orduan, mendi gainean, urrunean, lehen
ez zegoen errekatxo bat sortzen ari dela ohartzen da. Martinek, itxaropenez
beterik, esaten du:)
MARTIN: Egun on!
(Eta orain bai, ez dakigu nork,
errekak, oihartzunak ala Erreka Marik erantzuten ote dion.)
BERDIN, din, din, din, din.
(Musika eta menditik xirgola
parrastada bat jaisten da.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.