martes, 10 de diciembre de 2013

Euskara Eguna 2013 - 1ª parte

   Euskara Egunerako leloa, 6. mailakoek eginda   
Pasa den asteartean, abenduaren 3an, Kontxa eskolan Euskara Eguna ospatu genuen. Niri, orokorrean, gustatu zitzaidan; ba, nire ustez, aurreko ikasturteetan bezain zabala, trinkoa eta luzea ez izan arren, egindako ekintzak politak izan ziren eta dibertigarria iruditu zitzaidan.
Jaiaren egitaraua antolatu zuten lankideek egindako proposamena  hau zen:
 *  09:30etatik 11rarte, geletan euskararen aldeko leloak prestatu, eskola barrutik  kokatzeko gero.

4. mailakoek ez genuen lelorik idatzi, gure gela  aurreko ikasturteetako Euskara Eguneko leloz beteta baitago, bai hormak baita  gure mahaietatik zintzilikaturik ere. Tarte hori gure euskal esaldi eta olerki emanaldia entsaiatzeko aprobetxatu genuen. Hori bai, pasillotik  hauetariko batzuk kokatu genituen, eta beste taldeek egindakoak ikusteko eta irakurtzeko bueltatxo bat eman ere.
 *  Goizeko 11etan ohiko atsedenaldia geneukan, eta, Euskara Eguna zenez, gutariko batzuek ostiraleroko jolasak antolatu genituen. Irudiak, lekuko.
Izei haizea baino arinago joaten da Ibairen aurretik zapia eramaten.
Iruntze, María, Saioa eta 6. mailako beste batzuk soka-saltoan.
Irati eta Ander Arriola, hor, nor den txakurmusurik handienaren zain!
Hodeik eta bere  lagunek ziba aukeratu zuten
Beñat eta Diego, nor baino nor

 *  11:30etan, Balioanitzeko Gelara abiatu ginen, karaoke erakargarria zegoela eta.  Honekin batera, eskolako ateak gurasoentzat zabaldu ziren. Nire ustez, hobeto entzuteko mikrofonoa falta zen; eta gela, eskolako zabalena izan arren, pixkat txikia geratu zen guraso  asko etorri baitziren. Hala eta guztiz ere, jarduera  polita iruditu zitzaidan.
Hona hemen, 2. mailakoak dantzan

     K A R A O K E A     
Haur Hezkuntzakoek bi kanta eskaini zizkiguten: "Pintto, Pintto" eta "Animalien ibilkera". Bideo laburtxoa prestatu ditut. Ikusi nahi duzue?

1. mailakoek "Paristik natorren" abestu ziguten, Jagoba maisuaren erritmoari jarraituz. Azken asteetan behin baino gehiagotan guregana etorri dira entsaiatzera eta oso ondo pasatu genuen, denok batera abesten.
Hona hemen dagokien bideotxoa:

"Alaiki" abestu ziguten Marko maisuaren 2. mailakoek erritmo bizian. Ikus ezazue bideotxoa!

Maixa eta Ixiarren abesti famatua dena, "Iluntzean", izan zen Gema andereñoaren 3. mailakoen interpretazioa.


Si queréis descargar fotos de mi álbum, pinchad en el siguiente enlace:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...