Txapelketaren kartela
Pasa den larunbatean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan txapelketa honetako bi finalak izan zirela eta, hararaino joan ginen, partiduak ikusteaz gain herriko frontoizaleak eta herria bera ere ezagutzeko asmotan.
Bigarren mailako txapelketa
Ligaxkako 1go fase batean, 3 bikotez osaturiko 9 taldetan, 27 bikotek parte hartu dute.
"A" taldea: Alvarez--Ballina, Pagoaga--Agirre eta Arzellus--Nuin.
"B" taldea: Urretabizkaia--Marin, Vicente--Ortega eta Josu--Gurutz (Amorotokoak).
"D" taldea: Agirrezabal--Mendizabal, Barbulo--Aranjuelo eta Martínez--Leunda.
"E" taldea: Alegria--Gonzalez, Artetxe--Urigoitia eta Otxoa--Gametxo.
"F" taldea: Landa--Berdegue, Salaberria--Luarizayerdi eta Viana--Aztiria.
"G" taldea: Iribar--Carrasco, Murua--Matxain eta Ormazabal--Goiburu.
"H" taldea: Rodríguez--Viana (Juanena), Arruti--Arabaolaza eta Garmendia--Etxarri.
"I" taldea: Egialde--Muñoz, Zubeldia--Beloki eta Iparagirre--Iparagirre.
"J" taldea: Jon--Xanti, Letamendia--Olaran eta Arruti--Arruti.
Matias Carrasco
Lehenengo mailako txapelketa
Dozena bat bikotek parte hartu nahi izan dute.
"A" taldea: Berasategi--Aierdi, Jon eta Unda (bizkaitarrak) eta Aizpuru--Lopetegi.
"B" taldea: Errasti--Esnaola, Bikutze--Gastesi eta Aizpuru--Urdanpileta.
"D" taldea: Zabala--Azpeitia (Zierbenan jolastu direnak), Enekoitz--Arroniz (Bermeokoa eta Gasteiztarra) eta Txoperena--Ormaetxea (aurrelari gipuzkoarrak partidu batetan Ibai Perezen ordez jolastu zuen Zierbenan).
"E" taldea: Ramos--Zubimendi (hernaniarrak), Loidi--Santamaria eta Larralde--Zumeta (Zierbenan parte hartu dute).
Iñaki Undagoitia, "Unda", buru-belarri pala prestatzen
Idiazabalgo txapelketaren emaitza guzti-guztiak
61partida jolastu dira Igarondo piltalekuan izan den txapelketa honetan. Horietako 39 ligaxketan, 12 partidu 1go mailan eta beste 27 partidu 2. mailan; eta 22 kanporaketetan (hain zuzen ere, 7 partudu 1go mailari dagozkionak eta beste 15 partidu 2. mailari dagozkionak).
Hemen dituzue datu guztiak.
Apirilak 26, larunbata, 08:45etan
|
|||||
1go partidua
|
2. maila
|
Otxoa—Gametxo
|
25
|
18
|
Bikutze—Gonzalez
|
2. “
|
Alvarez—Ballina
|
22
|
25
|
Pagoaga—Agirre
|
|
3. “
|
Agirrezabal—Mendizabal
|
18
|
25
|
Martinez—Leunda
|
|
4. “
|
Viana—Rodríguez
|
25
|
17
|
Arruti—Arabaolaza
|
|
Apirilak 27, igandea, 09:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
2. maila
|
Jon—Xanti
|
25
|
16
|
Arruti—Arruti
|
2. “
|
Iribar—Carrasco
|
22
|
25
|
Murua—Matxain
|
|
3. “
|
1.
maila
|
Zabala—Azpeitia
|
22
|
25
|
Enekoitz—Arroniz
|
Maiatzak 1, osteguna, 10:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
1. maila
|
Errasti—Esnaola
|
20
|
25
|
Bikutze—Gastesi
|
2. “
|
Larralde—Zumeta
|
19
|
25
|
Ramos—Zubimendi
|
|
3. “
|
2.
maila
|
Landa—Berdegue
|
24
|
25
|
Viana—Aztiria
|
Maiatzak 10, larunbata, 08:30etan
|
|||||
1go
partidua
|
2. maila
|
Garmendia—Etxarri
|
25
|
10
|
Arruti—Arabaolaza
|
2. “
|
Bikutze—Gonzalez
|
25
|
20
|
Artetxe—Urigoitia
|
|
3. “
|
Iparagirre—Iparagirre
|
12
|
25
|
Egialde—Muñoz
|
|
4. “
|
Vicente—Ortega
|
11
|
25
|
Urretabizkaia—Marin
|
|
5. “
|
Viana—Aztiria
|
18
|
25
|
Salaberria--Luarizayerdi
|
|
Maiatzak 10, larunbata, 15:30etan
|
|||||
1go
partidua
|
1. maila
|
Bikutze—Gastesi
|
25
|
15
|
Aizpuru—Urdanpileta
|
2. “
|
Berastegi—Aierdi
|
25
|
20
|
Aizpuru—Lopetegi
|
|
3. “
|
2.
maila
|
Arruti—Arruti
|
25
|
19
|
Letamendia—Olaran
|
Maiatzak 11, igandea, 10:00etan
|
|||||
1go partidua
|
1.
maila
|
Zabala—Azpeitia
|
25
|
10
|
Txoperena—Ormaetxea
|
Maiatzak 17, larunbata, 09:00etan
|
|||||
1go partidua
|
2. maila
|
Alvarez—Ballina
|
25
|
21
|
Arzelus—Nuin
|
2. “
|
Iparagirre—Iparagirre
|
25
|
12
|
Zubeldia—Beloki
|
|
3. “
|
1.
maila
|
Loidi—Santamaria
|
25
|
20
|
Larralde—Zumeta
|
4. “
|
2.
maila
|
Garmendia—Etxarri
|
25
|
19
|
Viana—Rodríguez
|
Maiatzak 18, igandea, 09:00etan
|
|||||
1go partidua
|
2.
maila
|
Barbulo—Aranjuelo
|
25
|
10
|
Agirrezabal—Mendizabal
|
2. “
|
1.
maila
|
Jon—Unda
|
25
|
23
|
Berastegi—Aierdi
|
3. “
|
2. maila
|
Josu—Gurutz
|
25
|
10
|
Vicente—Ortega
|
4. “
|
Ormazabal—Goiburu
|
24
|
25
|
Iribar—Carrasco
|
|
Maiatzak 24, larunbata, 09:00etan
|
|||||
1go partidua
|
2. maila
|
Pagoaga—Agirre
|
25
|
20
|
Arzelus—Nuin
|
2. “
|
Otxoa—Gametxo
|
14
|
25
|
Artetxe—Urigoitia
|
|
3. “
|
1.
maila
|
Enekoitz—Arroniz
|
21
|
25
|
Txoperena—Ormaetxea
|
4. “
|
2.
maila
|
Egialde—Muñoz
|
25
|
21
|
Zubeldia—Beloki
|
Maiatzak 24, larunbata, 16:30etan
|
|||||
1go partidua
|
2. maila
|
Barbulo—Aranjuelo
|
25
|
21
|
Martinez—Leunda
|
2. “
|
Letamendia—Olaran
|
24
|
25
|
Jon—Xanti
|
|
3. “
|
Salaberria—Luarizayerdi
|
25
|
17
|
Landa—Berdegue
|
|
Maiatzak 25, igandea, 09:00etan
|
|||||
1go partidua
|
1. maila
|
Errasti—Esnaola
|
22
|
25
|
Aizpuru—Urdanpileta
|
2. “
|
Jon—Unda
|
25
|
07
|
Aizpuru—Lopetegi
|
|
3. “
|
2. maila
|
Josu—Gurutz
|
25
|
21
|
Urretabizkaia—Marin
|
4. “
|
Murua—Matxain
|
25
|
14
|
Ormazabal—Goiburu
|
|
Ekainak 1, igandea, 09:00etan (3. partidua)
|
|||||
3.
partidua
|
1.
maila
|
Loidi—Santamaria
|
08
|
25
|
Ramos—Zubimendi
|
K A N P O R A K E T A K
|
|||||
Maiatzak 31, larunbata, 08:30etan
|
|||||
1go
partidua
|
Final 1/8
2. maila
|
Jon—Xanti
|
25
|
21
|
Urretabizkaia—Marin
|
2. “
|
Salaberria—Luarizayerdi
|
16
|
25
|
Juanena—Rodríguez
|
|
3. “
|
Pagoaga—Agirre
|
25
|
19
|
Artetxe—Urigoitia
|
|
4. “
|
Garmendia—Etxarri
|
25
|
23
|
Bikutze—Gonzalez
|
|
5. “
|
Josu—Gurutz
|
25
|
09
|
Iparagirre—Iparagirre
|
|
6. “
|
Murua—Matxain
|
25
|
23
|
Martinez—Leunda
|
|
Ekainak 1, igandea, 09:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
Final 1/8
2. maila
|
Barbulo—Aranjuelo
|
24
|
25
|
Iribar—Carrasco
|
2. “
|
Egialde—Muñoz
|
25
|
22
|
Alvarez—Ballina
|
|
F I N A L 1/4
|
|||||
Ekainak 7, larunbata, 09:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
2. maila
|
Josu—Gurutz
|
25
|
21
|
Murua—Matxain
|
2. “
|
Egialde—Muñoz
|
23
|
25
|
Juanena—Rodríguez
|
|
Ekainak 7, larunbata, 16:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
1.
maila
|
Zabala—Azpeitia
|
25
|
11
|
Berastegi—Aierdi
|
Ekainak 15, igandea, 09:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
2. maila
|
Garmendia—Etxarri
|
25
|
24
|
Pagoaga—Agirre
|
2. “
|
Jon—Xanti
|
22
|
25
|
Iribar—Carrasco
|
|
3. “
|
1. maila
|
Bikutze—Gastesi
|
17
|
25
|
Enekoitz—Arroniz
|
4. “
|
Jon—Unda
|
25
|
13
|
Aizpuru—Urdanpileta
|
|
Ekainak 17, asteartea, 17:00etan (2. Partidua)
|
|||||
2.
partidua
|
1.
maila
|
Ramos--Zubimendi
|
25
|
24
|
Loidi--Santamaria
|
F I N A L 1/2
|
|||||
Ekainak 17, asteartea, 17:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
2.
maila
|
Garmendia--Etxarri
|
12
|
25
|
Juanena--Rodriguez
|
Ekainak 19, osteguna, 19:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
1.
maila
|
Jon--Unda
|
25
|
20
|
Enekoitz--Arroniz
|
2. “
|
2.
maila
|
Josu--Gurutz
|
16
|
25
|
Iribar--Carrasco
|
Ekainak 22, igandea, 10:00etan
|
|||||
1go
partidua
|
1.
maila
|
Ramos--Zubimendi
|
25
|
14
|
Zabala--Azpeitia
|
F I N A L A K
|
|||||
Ekainak 28, larunbata, 10:30etan
|
|||||
1go
partidua
|
2.
maila
|
Juanena--Rodríguez
|
25
|
17
|
Iribar--Carrasco
|
2. “
|
1.
maila
|
Ramos--Zubimendi
|
11
|
25
|
Jon--Unda
|
Mikel Rodriguez
Iñaki Unda, akatsik egiten ez duen atzelaria
AZKEN
FASEA: KANPORAKETAK
1go maila
FINAL 1/4
|
FINAL 1/2
|
FINAL
|
|||
Ramos—Zubimendi
|
25
|
Ramos--Zubimendi
|
25
|
Ramos--Zubimendi
|
11
|
Loidi—Santamaria
|
24
|
||||
Zabala—Azpeitia
|
25
|
Zabala--Azpeitia
|
14
|
||
Berastegi—Aierdi
|
11
|
||||
Jon—Unda
|
25
|
Jon--Unda
|
25
|
Jon--Unda
|
25
|
Aizpuru—Urdanpileta
|
13
|
||||
Bikutze--Gastesi
|
17
|
Enekoitz--Arroniz
|
20
|
||
Enekoitz--Arroniz
|
25
|
Goiko laukian nola izan diren 1go mailako kanporaketak ikus daitezke, final laurdenetatik txapelketaren bukaeraraino.
FINAL 1/8
|
FINAL 1/4
|
FINAL 1/2
|
FINAL
|
||||
Garmendia--Etxarri
|
25
|
Garmendia--Etxarri
|
25
|
Garmendia--Etxarri
|
12
|
Juanena--Rodriguez
|
25
|
Bikutze--Gonzalez
|
23
|
||||||
Pagoaga--Agirre
|
25
|
Pagoaga--Agirre
|
24
|
||||
Artetxe--Urigoitia
|
19
|
||||||
Egialde--Muñoz
|
25
|
Egialde--
Muñoz |
23
|
Juanena--Rodriguez
|
25
|
||
Alvarez--Ballina
|
22
|
||||||
Salaberria--Luarizayerdi
|
16
|
Juanena--Rodríguez
|
25
|
||||
Juanena--Rodriguez
|
25
|
||||||
Barbulo--Aranjuelo
|
24
|
Iribar--Carrasco
|
25
|
Iribar--Carrasco
|
25
|
Iribar--Carrasco
|
17
|
Iribar--Carrasco
|
25
|
||||||
Jon--Xanti
|
25
|
Jon--
Xanti |
22
|
||||
Urretabizkaia--Marin
|
21
|
||||||
Josu--Gurutz
|
25
|
Josu--
Gurutz |
25
|
Josu--
Gurutz |
16
|
||
Iparagirre--Iparagirre
|
09
|
||||||
Murua--Matxain
|
25
|
Murua--Matxain
|
21
|
||||
Martinez--Leunda
|
23
|
Eta beste lauki honetan 2. mailako kanporaketa guztien datuak. Aipagarria benetan final laurdenetako lau partiduetan izan zen berdintasuna.
Finaletako aurrelarien arteko lehia: goiko irudian Julen Iribar eta Asier Juanena,
behekoan Jon Arriaga eta Endika Ramos
Bigarren mailako finala
Juanena--Rodriguez 25 Iribar--Carrasco 17
Asier Juanena--Mikel Rodriguez, biak Zumarragakoak, euren aurkariak baino gehiago iruditu zitzaizkidan hasiera hasieratik, minutu askotan markagailua parekaturik zihoan arren. Julen Iribar--Matias Carrasco bikoteak, (Igeldoko eta Donostiako, hurrenez hurren) txapelketa gogorra izan du, eta norgehiagoka askotan justu xamar irabazi dute.
Final zortzirenetan, adibidez, 15. postuan sailkatu ziren; hau da, gutxigatik ez ziren kanpoan geratu. Eta lehenengo kanporaketa horretan, 25 eta 24 irabazi zuten Barbulo--Aranjuelo bikotearen aurka. Final laurdenetan, berriz, 25 eta 22 irabazi zuten Jon--Xanti bikotearen aurka. Euren emaitzak aztertzen, arreta deitu dit finalerdietan lortutako garaipen argiak (25 eta 16) Amorotoko Josu--Gurutz bikotearen aurka.
Finalean partidaren erditik aurrera amore eman behar izan zuten (14 eta 11, 18 eta 12 eta 21 eta 14, besteak beste). Hala ere, maila ona azaldu zuten eta lehia disputaturik izan zen.
Juanena--Rodríguez oso bikote ona iruditu zitzaidan, biak mutil gogorrak, sasoi onean eta akats gutxi egin zituztenak. Garaipena merezitakoa izan zen.
Lehenengo mailako finala
Jon--Unda 25 Ramos--Zubimendi 11
Ramos--Zubimendi bikoteak gorabeherak izan ditu txapelketa honetan. Ligaxkari dagozkion bi partiduetan garaile izan ziren, bai lehenengoan Larralde--Zumeta bikotearen aurka (25 eta 19), baita bigarrenean ere, Loidi--Santamaria bikotearen aurka (25 eta 8). Emaitza polit hauen ondorioz, sailkapenaren lehenengo postuko jabe izan ziren final laurdenetako kanporaketetara heltzeko.
Sailkapenaren arabera, berriro ere Loidi--Santamaria bikotearen aurka jolastu behar izan zuten final laurdenetan, eta, hernaniarrek, puntu bakar bateko diferentziaz pasatu zuten (25 eta 24), nahiz eta egun gutxi lehenago oso erraz irabazi bikote beraren aurka (25 eta 8, esan dudanez).
Hernaniarren finalerdia ez zen erreza, ez, baina Zabala--Azpeitia bikotearen aurka espero ez zen garaipen ederra eskuratu zuten, 25 eta 14 irabazi baitzuten. Honela, Andoni Zabala eta Manu Azpeitiari finalean bizkaitarren aurka aritzeko itxaropen eta ilusioak kendu zizkieten.
Ramos eta Zubimendi hernaniarrek zail daukate Jon--Unda bizkaitarren aurka, bi bikoteen indartze eta gabeziak ikusita. Horretaz gain, finaletan buruak asko jolastu eta erabaki egiten ohi duenez, eta Ramosek eta Zubimendik jakin badakite beti galtzaile suertatu direla Jon eta Undaren aurkako lehietan.
Idiazabalgo norgehiagokan alde haundia ikusi nuen, hasiera hasieratik bizkaitarrek diferentzia izugarria ipini baitzuten markagailuan (0 eta 7, 5 eta 15, 6 eta 20, 7 eta 23...).
Jon--Unda merezitako garaile aurtengo beste txapelketa batetan.
Sari-banaketa
Gorka Etxarrik eta Gorka Egialdek, txapelketako antolatzaileak, lan ederra egin zuten, txapelketaren bi finalak bukatu bezain pronto pilotalekuan bertan sari banaketa egiteko.
Egialdek eta Goiburuk, bi partiduetan epaile lana burutu zuena, sariak banandu zituzten.
Iribar--Carrasco, 2. mailako txapeldunordeak
Juanena--Rodriguez, 2. mailako txapeldunak
Ramos--Zubimendi, 1go mailako txapeldunordeak
Jon--Unda, 1go mailako txapeldunak
Asier Rodríguez, pilotaririk onena 2. mailako finalean
Jon Arriaga, pilotaririk onena 1go mailako finalean
Matias Carrascok pilotaririk dotoreenari emandako saria lortu zuen,
hainbeste urtetan frontoietan gizalegez jokatu eta gero merezitako garaikurra
Taldeko argazkia
Idiazabalgo giroa
Sari-banaketaren ostean, herriko tabernaz taberna poteoa, akordeoi soinu eta guztiz, Izaro Garmendiaren eskutik (bere lanbidea pailasoa dela eta, eguerdi ostean Mungiako jaietara lanera joan behar izan zuen, bertako txikiei irribarre batzuk ateratzeko).
Geroxeago, Arretxe elkartearen txokoan primerako jatorduaz gozatu genuen 30 bat lagunek. Bazkariari amaiera emateko, bertaratu ginen guztion artean Idiazabal gazta bat zozketatu zen.
Aranburu Gaztandegia
Belaunaldiz belaunaldi gaztaren inguruan ibilitako familiaren gaztandegia da honakoa. Egun, 3 anaien artean kudeaturiko gaztandegi honetan, teknologia berrienak erabiltzeari esker, 20 tona gazta ekoizten dira urtero. Beraz, usadioa eta egungo teknologia berrien arteko oreka-puntuaren erakusgarria da, oinarrian latxa arrazako ardia dagoelarik.
Idiazabalen egun pasa egiten genuela, ezinezkoa iruditu zitzaigun Aranburu Gaztandegitik ez pasatzea. Beraz, etxeratu aurretik bertara joan ginen. Aranburutarren anai batek, bere emaztearekin lanean zegoela larunbata izan arren, primerako arreta egin zigun, bai era guztietako azalpenak emanez eta baita gaztandegia erakutsiz. Eta nola ez, Iñaki Unda, Amaia eta hirurok Idiazabalgo gazta gozo-gozoa ekarri genuen.
I D I A Z A B A L
Geografia eta historia
Idiazabal Gipuzkoako hegoaldeko Goierri eskualdean dago, Donostiatik
45Km-tara, hain zuzen ere. Bi mila biztanle inguru ditu, hirigune, Urtsuaran auzoa
(1947-rarte Segurako auzoa) eta baserri sakabanatuetan banaturik.
Mendi aldeko trikuharri eta tumuluak, gizakiaren jarduera antzinakoenen lekuko dira. Geroztik, Idiazabal herriaren lehenengo aipamena 1199an jaso zen, baina 1615. urtean "villa" titulua lortu bitarte, 231 urte Seguraren babesean eman zituen.
Egun, industria ugari jasotzen dituen arren, nekazaritza eta abeltzaintza betidanik izan dira nagusi Goierriko herri honetan, eta latza eta Karrantza motetako ardi esnearekin egiten den gaztari jatorrizko deitura ematen diolako da ospetsua.
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrua: Ikus–entzunezko, betiko artzain txabolaren erreprodukzio, diaporama eta abarren
bitartez, oso ezaguna den Idiazabal gaztaren sekretuak kontatzen dizkigute.
Gainera, jatorrizko deitura daukan gazta hau dastatzeko txokotxoa ere badu eta
Aranburu Gaztandegia bisitatzeko aukera ere ematen du.
Miguel Deunaren eliza: 1553tik aurrera, herriko seme izan zen Pedro Nafarrasagastiko maisuak, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta haunditua izan zen.
Aurrealde erromanikoa du XII. mendeko balio handiko ikur-irudiekin.
XIII. mendeko arkibolta gotikoa du.
IX. mendeko Erromaniko-aurreko bataio-pontea, Gurutzetako Andra Mariren ermitatik ekarria.
1743an egindako erretaula barrokoa, gorteko arkitekto izan zen Migel Irazustakok egindako azken maisu-obratzat hartua da eta herriko seme zen Jose Antonio Iparagirre eskultoreak egina.
San Migel Goiangeruaren imajina, berriz, Luis Salvador Carmonaren lanik onenetakotzat joa da eta Madrileko errege-tailerretan egina. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeetako erretaula eta koru interesgarriak ditu.
Eliza Idiazabalgo erdigunean kokaturik dago.
1743an egindako erretaula barrokoa, gorteko arkitekto izan zen Migel Irazustakok egindako azken maisu-obratzat hartua da eta herriko seme zen Jose Antonio Iparagirre eskultoreak egina.
San Migel Goiangeruaren imajina, berriz, Luis Salvador Carmonaren lanik onenetakotzat joa da eta Madrileko errege-tailerretan egina. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeetako erretaula eta koru interesgarriak ditu.
Eliza Idiazabalgo erdigunean kokaturik dago.
Indianoen palazioak: Pilarrene, Toki-eder, Txomenarenea,
Lardizabalenea, Jauregialzorenea ... besteak beste.
Artzainari monumentua: Egun, latxa ardien esne gordinarekin egindako gazta euskal gastronomiaren eta kulturaren oinarri nagusietariko bat bada, artzainek egindako lanari esker izan da. Beraz, xehetasun handiz zizelkaturiko brontzezko artelan honen bitartez, artzaintzaren lanbide gogorrari omenaldi txiki eta xumea egin nahi zaio.
Maiatzeko lehenengo igandea
1998tik, Idiazabal herria, Idiazabal
Jatorri Izendapendun gaztaren hiriburu bilakatzen da, bertan, jaki gozo hau
protagonista duen azoka ospatzen delarik.
Idiazabal Gaztaren ekoizleak Euskal Herriko puntu ezberdinetatik bertaratzen dira euren produktuak aurkeztu eta jendeak gaztarik onena aukeratu dezan.
Herriko plazan bere gune nagusia duen ospakizun honetan, gaztaren elaborazio eta ardien ile mozketa erakustaldiak ikusteko eta beste produktu batzuk dastatzeko eta jai giroaz gozatzeko aukera izaten da.
Idiazabal Gaztaren ekoizleak Euskal Herriko puntu ezberdinetatik bertaratzen dira euren produktuak aurkeztu eta jendeak gaztarik onena aukeratu dezan.
Herriko plazan bere gune nagusia duen ospakizun honetan, gaztaren elaborazio eta ardien ile mozketa erakustaldiak ikusteko eta beste produktu batzuk dastatzeko eta jai giroaz gozatzeko aukera izaten da.
Jaiak
Idiazabalko zaindaria San Blas da eta bere ohorean jaiak Otsailak 3an
ospatzen dira. Ohiturei edo tradizioei jarraituz, erroskilak (txakurropilak)
bedeinkatzen dira eta hainbat ekintza antolatzen dira. Bai aurreko zein
hurrengo egunak giro alaikoak ere izaten dira: San Blas bezpera, kandelerio eguna da,
hortaz kandelak bedeinkatzen dira, eta otsailak 4ean San Blas txiki ospatzen
da.
2 jaki hauek beltzak dira baina
Idiazabalen oso erraz ezberdintzen dituzte:
Mondejuak ardi odolarekin egiten dira eta odolosteak txerri odolarekin.
Txomenarenea parkea
Amaia eta biok Idiazabalen egondako lagunei eskerronak
eman nahi dizkiegu jasotako arretagatik
Nire argazki-bilduma ikusi ahal izateko esteka:
https://plus.google.com/u/0/photos/117950458098646013336/albums/6030277808926216913?authkey=CMbWq9T4jomUNQ
Amaia eta biok Idiazabalen egondako lagunei eskerronak
eman nahi dizkiegu jasotako arretagatik
Gorka Etxarri, Gorka Egialde, Iñaki Goiburu, Aritz Iparagirre, José Luis Sarasola, Hector Aierdi, Izaro Garmendia, Iban Munoa, Andoni Zabala, Aiheko Zubimendi, Endika Ramos, Matias Carasco, Julen Iribar, Josu Imaz, Jon Arriaga, Urretabizkaia....... eta euren izenak ezagutzen ez ditudan beste batzuk ere.
https://plus.google.com/u/0/photos/117950458098646013336/albums/6030277808926216913?authkey=CMbWq9T4jomUNQ
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.