miércoles, 27 de marzo de 2013

Elkarbizitza Eguna: Jolas kooperatiboak

Elkarbizitza jolas kooperatiboen bitartez landu/bultzatu/hobetu nahi genuen, mailaka jolasez jolas joaten. "Gure jolasteko modua konpetitiboa da eta jolas kooperatiboen funtsa guztiz kontrakoa. Jolas konpetitiboetan erronka gainontzekoak irabaztea, gainditzea da; jolas kooperatiboetan aldiz, erronka edo gatazkaren iturria kanpoko elementu batean kokatzen da eta guztion artean egin beharko diogu aurre, ostantzean, ez dugu helburua lortuko. Horrek guztiak transmititzen diren baloreen aldaketa erradikala suposatzen du." Informazio iturria: http://euskaljolasak.blogspot.com.es

Honako hauek prestatu genuen:

Jausgailua: erdira joan, neskak/mutilak barrura, punta batetik bestera joan jausgailua lurra jo baino lehen, beste batekin  lekua aldatu, ...


Bankua: Guztiak batera banku baten gainean ipini behar ziren eta alde batetik bestera mugitu behar erori gabe eta bankutik jaitsi gabe.

Sakutxoak: poltsa batzuk areaz beteta buru gainean eraman behar zituzten eta erori gabe mugitu behar ziren. Norbaiti erori bazitzaion estatuarena egin behar zuen eta beste ikaskide batek lurretik sakutxoa altxatu eta buruan ipini behar zion.  Buruan zeukanean beriz ere martxan hasi zitekeen.


Tangram: taldeka elkarri lagunduz kartoizko aleekin dagokion irudia osatu behar zuten.
Aulkien jolasa uztaiekin: Ez ziren partaideak kentzen baizik eta uztaiak.
Uztaiak pasatzen: denok korroan eta hainbat uztai bata bestearengana pasatu behar zituzten.






Patata dantza: bikoteka bekokian edo lepoan patata ipini eta dantzatu.


Haur hezkuntzakoekin beste jolas batzuk ere egin genituen: soka, globoak askatu, birlak...


 Elkarbizitza eta Bake Egunari dagokion argazki albuma ikusteko sakatu hementxe


Jolasaren Balioen Dekalogoa
  • PLAZERRA: Jolasa bizi-poza da, uneaz gozatzea da.
  • ASKATASUNA: pertsona oro aske da jolastu ala ez aukeratzeko.
  • HAZKUNTZA: Jolasak oinarri sendoko zoriona eraikitzen du. Horrek berekin dakarzkigu bizitasuna, jakin-mina, egunez egunekoaren ihesbide positiboa eta azken batean askatasuna eta atsegina.
  • DIBERTSITATEA: Jolasa, pertsonen antzera, bakarra eta errepika ezina da, ez baita inoiz modu berean garatuko. Jokaldi bakoitza desberdin izango da.
  • INTEGRAZIOA: Jolasak parte-hartzaileei laguntzen die jolasaren barruan integratzen eta ezagutza, entzumena, ulerkuntza eta jolasaren arauka eta dinamika onartzen laguntzen die.
  • SORMENA: Irtenbide, ideia eta jolasteko ere berriak etengabe proposatzeko aukera ematen du jolasak.
  • GATAZKA-ALDATZAILEA. Jolastean erabakiak hartzendira, egoera zailak jorratzen dira eta horiei aurre egiteko estrategiak antolatzen dira.
  • PARTEHARTZEA: Komunikatu, entzun, sozializatu eta sozialki interaktuatzeko tresna da jolasa.
  • LANKIDETZA: Lankidetza jolasetan, elkarrekin jolastuz bilatzen den helburua soil-soilik lor daiteke parte-hartzaile guztien elkar lanarekin.
  • KULTURARTEKOTASUNA: Izateko, bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta kokatzeko era berriak bilatzen, ezagutzen eta errespetatzen laguntzen digu jolasak.
Informazio iturria: http://euskaljolasak.blogspot.com.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...