Martxoaren 6a, asteazkena (3. eguna)
Asteazkenean esnatzerakoan paisaia ederra ikusten da gure logelako leihoetatik
Ekintza: Dantzak Hizkuntzarekiko estrategiak: eredu izan, alaitasuna.
Gosaldu ondoren, eguna era alaian hastearren, eta agurrik egin aurretik, dantzan jartzea pentsatu dugu. Are gehiago bizpahiru ikasle erdi gaixorik zeudela jabetu garenean. Oso pozik aritu izan dira, bai neskak, baina baita mutilak ere. Bi taldeen artean jarrera ona kutsatzen ari dira, eta horrek poz handia ematen du.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Ehari, kamamilazalea ez izan arren, hartu behar, tripako minez zegoelarik, gizajoa!
A, ze xamurrak!
Angel, lore bat dela, ez begiratu sugea pozointsua balitz bezala!
Lorearen kolorea eta Argiñeren jantzia bat datoz!
Imanol, Imanol, Imanol.....super jatorra!
Ekintza: agurra biribilean. Hizkuntzarekiko estrategiak: goxotasuna, euren interesetatik hurbil ibili.
Jarraian, Hugo Chavez hil dela esatearekin batera, aurreko eguna eta gaueko errepasoa egiten dugu. Manchesterren Real Madriden emaitzaz ere galdetzen digute Gasteizko mutilek. Era berean Itxaso irakaslearen ilobatxoa jaio dela ere komentatzen dugu. Euskararen inguruko jokabideaz ere hitz egiteko paradarik izaten dugu, eta oro har, eurek ahalegina egiten ari direlakoan benetako ustea dute.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Bikote "de categoria": Xabi eta Angel
Ekintza: erronkak. Hizkuntzarekiko estrategiak: talde jokabideaz aritu. Indartu.
29 arte kontatu eta hiru posturak izan dira egin ditugun erronka jolas azkarrak. Deigarria izan da antolatzeko izan duten ahalmena eta nola egin dieten aurre.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Nandy eta Araitz....orpo puntan, orpo puntan...
Ekintza: misterioak. Hizkuntzarekiko estrategiak: taldean aritzea, taldearen indarraz ohartzea.
"Misterioak" asko gustatu zaizkie, eta hemen ere harrituta geratu gara ikustean zein azkar ebatzi dituzten. Ikasleetako batek guk ez dugun beste misterio planteatu du, eta hura ere landu dugu.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Aingeru, Oier, Iskander eta Patxi
Enri, Aiman, Saad, Aitor, Otman, Juanma, Iskander, Aingeru, Oier...
Urrezko hirukotea: Nekane, Maider eta Erika
Ekintza: txio-txio elkar maitatzen. Hizkuntzarekiko estrategiak: elkarren arteko harreman hurbila bilatu, inoiz esan gabekoa esateko aukerak sortu.
Jarraian bi talde egiten ditugu, eta talde bat diskotekara jaisten da, bestea ganbaran geratzen den bitartean. Diskotekara joaten dena txio txio, nor da nor, Jose Mari hartza maitatzen egiten ditu bi txandetan. Hasieran apur bat kostatzen zaigu, baina gero, eta batez ere bigarren txandan sekulako giroa lortzen dute. Inolako arazorik ez dute izan guztiei zerbait egin edo esateko.
Pelutxezko hartzari eskuen arteko bidea zabaltzen
Angelen txanda
Juanmak ere konfidantza dauka besteengan
Ekintza: happi mais. Hizkuntzarekiko estrategiak: lagunari oparitu, lagunarengandik jaso.
Oparitxoak egiten dizkiote elkarri, happi maisekin. Oso gustura hartu dute, eta kontuan izanda, talde erdiarekin egiten dugula, primeran moldatzen dira leku aldetik, eta gogo handiz jaso dituzte lagunengandik harturtako oparitxoak logeletako kasillerotan.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Goian Happy mais. Behean pelutxezko hartza besarkatzen
Ekintza: karaokea.
Barnetegian CD bat eman digute karaoke-abestiekin
Polita izan zen, bai! Aho zabalik geratzeko modukoa, bai!
Ekintza: Zaldiak. Hizkuntzarekiko estrategiak: beldurren aurrean, gertutasuna, goxotasuna... disfrutatzen utzi.(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Gaztelaniaren aurrean zer?
Goizeko biribilean hitz egiten dugu hizkuntzarekiko jokabidearen inguruan, eta garbi adierazten digute saiatzen ari direla, eta ikastetxean ez bezala, hemen asko erabiltzen ari direla euskara.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Irakaslea eta gu
Zaldietatik itzultzerakoan hitz egiten dugu, eta adierazten digute bi taldeetko irakasleek oso gustura daudela. Are gehiago, bizi berria dute zaldien esperientzia eta gero.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Bazkal ondoren, frontoian herriko umeekin futbolean ibiltzen dira.
Bi hauek, txantxetan, Karrantzako bi ahari izango balira bezala... nor baino nor, topeka!
Arratsaldez, denbora librean, Joxe Ramonek Alen eta biok bere baserrira eramaten gaitu. Bertan bere senideekin une atsegina konpartitzen dugu, euren euskara ederra entzuten eta animalietaz berba egiten. Aleni "Karrantzako artzaia" esaten diote. Alen poz-pozik, zoriontsu, benetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.