miércoles, 13 de marzo de 2013

Alkizako Barnetegian: egonaldi ahaztezina (III)

Martxoaren 4a, astelehena (1. eguna)
Goizeko 9:45ean eskolatik irteten gara, ikasleen guraso dexente eta andereño Osaneren 4 urtekoak agurra emateko egon direla eskertuz. Bidai luzea dugu aurrean: 165 km inguru eta bi ordu pasata. Pantxo dugu Portibuseko gidari eta poz-pozik doaz. Goiko irudian buseko atzekaldeko eserlekuetan doazenak: Alen, Angel, Xabi eta Markel. Beheko irudian  erdiko eserlekukoak: Araitz, Aingeru, Ehari eta Erika. Batak eta besteak, irrifartsu.
Alkizara heltzerakoan, Gasteizkoak itxaroten daude eta barnetegiko irakasleak saiatu dira harrera beroa egiten. Diskotekan sartu gaituzte, eta han saiatu dira umore onez, giro alaia sortzen.  Baita lortu ere. Aurkezpenak egin dituzte.
Jarraian gorantz abiatu gara, eta etxea ikusi dugu, batez ere logelak. Berehala erabaki dugu banaketa mutilen eta nesken artean egingo dugula, eta ganbarara igo gara. Bertan euskaraz hitz egiteko ditugun aukerez hitz egin digute.
Bazkalordua da eta kaleratu gara Otsamendi jatetxera joateko. 
Gure begi aurrean dagoen paisaia ze ederra den komentatzen dugu denok.
Nekane, Araitz, Maider eta Erikaren ileak ikusita, haizeak nola jotzen duen argi dago, ezta?
Karrantzako zortzi mutilak: Patxi, Xabi, Angel, Alen, Aingeru, Markel, Iskander eta Oier
 Otsamendi jatetxea barnetegitik 200 metrotara dago, eta han Eleni, bertako sukaldari ezinhobea, ezagutzen dugu.

                    
Bazkalorduan ateratako argazkietatik hauek dira gehien gustatzen zaizkidanak. 
Goian Maria José eta "Nandy", nire taldean atzerritar jatorria duten bi neskak.
Alen eta Markel ogia jaten harrapatzen ditut
Oier eta Iskander makarroiei itxaroten. A ze gosea daukaten!
Ehari,  modeloa balitz bezala, paratzen
Xabi eta Angel, makarroizaleak!
Patxi txokolatezko izozkiarekin
Argiñeren mihia, izozki zuriaren bila 
Ehari, gozo ala?, ai ene, bukatzear daukazula!
Maider, begirada sakona
Alenek badaki izozkia jaten eskurik gabe!
Markelek fruta nahiago du
Bazkaldu ondoren, denbora librean, jolasten dute.
Iskander eta Markel ping-pongean
Xabi eta beste batzuk  patineteetan
Maider, Erika, Araitz, Oier.... frontoian

Arratsaldean, lehen lehenik, taldeko argazkia ateratzen dugu kanpoan 
Eta jarraian maletak igo eta hustu; eta oheak egiten ditugu

Ekintza: Bikote Jolasa         Hizkuntzarekiko estrategiak: eredu izan, umorea.
Goizean arduradunak bolondresak eskatuz izendatu ditugu, eta beraz, taldeak  egiteko jolasa ("bikote jolasa") egiteke zegoen. Horrekin hasi dugu arratsaldea. Oso jarrera ona dute ekintzak egiteko garaian, eta asko laguntzen dute. Gozada bat izan da, eta beraiek ere primeran pasa dute.   (Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Markel, Patxi eta Angel euren izenak atzekoz aurrera idatziz
Markel, Aingeru, Patxi eta Oier, zoriontsu
Angel, argazki ponpoxak ateratzeko laguntza ematen. Patxi, bere munduan!
Nekaneren txartela bihotz-bihotzez eginda!
Argiñe, zaila izan da ala?
Erika, udaberriari grinaz itxaroten!
Maider, euskaldun peto-petoa!

Izen guztiak arbelan taldeka kokaturik
Eli eta Ehari elkar ezagutzen, beti lagunak izateko prest!
Ekintza: Safriduo eta Epo         Hizkuntzarekiko estrategiak: alaitasuna, sorpresa, martxa...
Arratsaldea alaitzeko asmoz egin ditugu dantza hauek ("Safriduo eta Epo"). Safriduorekin hasiera batean geldirik geratu dira aluzine aurpegiarekin, eta gero, konturatu dira, eta mugimenduak egiten hasi dira.   (Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Barnetegiko ganbara oso leku abegikorra denez, bertan ekintza lasai ugari egin ditugu
Ekintza: Dianak eta panela         Hizkuntzarekiko estrategiak: panelean aritzeko askatasuna ematen diegu beti ere errespetuz jokatzen.
Dianak berehala egin dituzte eta panelean marrazten hasi dira gehien bat neskak, baina mutil batzuk ere jarri dira. Panela bi zatitan antolatu dugu eta bietn jarriko ditugula argazkiak azaldu diegu. Ostegunean erdibituko dugu, eta zozketaz erabakiko dugu nola eraman.   
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Eguneroko bizipen eta sentipenak idazten ditugu hormirudian

Ekintza: Bizkar-zaina eta balorazioa       
Hizkuntzarekiko estrategiak: parte hartu, animatu. Eredu izan (balorazioak)
Bizkar-zain jolasarekin oso gustura aritu dira eta ez zuten bukatu nahi. Horregatik eguneko balorazioa egiteko pixka bat arrastaka joan dira.
Gaztelaniaren aurrean zer?
Garbi adierazi diegu zein den eurengandik espero dugun jokabidea, baina garbi esan diegu baita ere, ez ditugula behartuko. Gaztelaniaz dezente egiten dute euren arteko harremanetan bi taldeetakoek, baina normaltzat hartu behar dugu hori kontuan izanda zein hizkuntza giroan bizi diren.
Irakaslea eta gu
Bi talde izatean, euren arteko harremanetan eragitea bereziki da aipatu digutena. Errezago hurbildu dira bi taldeetako neskak besteengana, mutilak baino. Logelak mutilak eta nesken artean antolatu ditugu, eta ez ikastetxeka. Espero dugu horrek eragitea harremanetan.
 (Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)

Denbora librean... jolasak, bi ikastetxeetako neska-mutilak nahastuta, euren artean hitz egiten eta lagun berriak ezagutzeko nahian azaltzen dira.
Goiko irudian, Ehari eta Ikram tramankulu honekin jolasten; behekoan, beraiek Araitzekin xakean

Bi hauetan, Angel 4 lerrotan jolasten, Enri eta Saadekin
Nekane eta Eli futbolinean, biak txapeldunak!,
Ikramek hiru lagun berri hauen arreta lortzen du
Eta afaltzeko ordua heltzen zaigu:
 Eleni, beti maitagarri, batean Oier eta Iskanderrekin txantxetan; bestean Erika laztanduz
 Oierri esker, maisu Rober ere ateratzen da argazki batzuetan. Goian kafea hartzen, Ehari eta Nandy atzean daudelarik. Behean Nandyrekin.
 Bazkaldu ondoren eguneko arduradunek bere lana bete behar dute, oraingo honetan Patxik egiten duen bezalaxe.

Eta oheratu baino lehen...
Markel musika entzuten
Patxi, Alen, Xabi eta Angel... zertan dabiltza?
 Hainbeste farre egiten.... zerbait bilbatzen ari dira, ziur!
 Beno, hauetaz fidatzen naiz pixkat!
  Hauek bai "pillo" aurpegiak!
 

Astelehenean barnetegiko irakasleek idatzitakoa:
"Aspaldiko partez gurean (lehen nahiko ohikoa zen) bi ikastetxeetako bi talde etorri zaizkigu astelehen haizetsu honetan. Talde bat Gasteiztik etorri da, Ramon Bajo ikastetxetik hain zuzen ere, aurretik duela bi urte hemen egona. Hau da, ikasle berberak dira orain eta duela bi urte etorri direnak, bizpahiru salbuespenekin. Beraz, bazekiten zerekin eta norekin egingo zuten topo. Baina orduan ez bezala, aurten beste ikastetxe bateko talde batekin igaroko dute astea. Karrantzako Kontxa ikastetxetik etorritako taldea dugu hau. Bestea baino beranduago iritsi da, kontuan izanda dexente urrutiagotik abiatu direla. Lehen aldia da Kontxako talderik Alkizaratzen dela. Beraz, denera hogeita zortzi ikasle badira, hamalau mutilak dira, eta beste hamalau neskak. Biak ala biak oso ikasle zintzoz osatuta daude. Oso jarrera ona azaldu dute guztiek. Kasu egin digute lehen unetik, hitz egiten utzi digute, ez dira aztoratu, eta euren arteko harremanetan oreka eta errespetua dela nagusi iruditu zaigu. Ramon Bajo taldean, atzerritar jatorria duten zenbait ikasle dago, eta deigarria da duten euskara maila. Guztiek dena ulertzen dute, eta guri euskaraz zuzentzeko ez dute arazorik. Karrantzakoen kasuan, berriz, ustekabea hartu dugu, jatorrizko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, euskaraz hitz egiteko joera nabaria azaldu baitigute (gugana zuzentzerakoan behintzat). Aurkezpen saio laburra egin ahal izan dugu, baina nahikoa izan da jabetzeko bi taldeen artean bizpahiru direla soilik, etxean gurasoetako batekin euskaraz hitz egiteko aukera dutenak. Beraz, dakitena ikastetxean ikasi dute, eta eurek esan diguten moduan, hitz egiten dutena ere ikastetxean hitz egiten dute (aipatutako salbuespenak izan ezik). Heldu bezain pronto esan diegu bi taldeko kideei eskatuko dieguna dela saia daitezen errespetatzen aste honetan hartuko dituen herriaren hizkuntza jokabidea, eta beraz, saia daitezen bermatzen euskararen presentzia ahal duten neurrian. Baina horrekin batera, adierazi diegu ez ditugula behartuko, ez dugula inor behartu nahi, eta nahi duguna dela, euskaraz hitz egitea euren erabakiz. Bi taldeek aurrez aurre egon direnean, normala den moduan, kostatu egin zaie elkarren artean elkarrizketak eraikitzea. Gu saiatu gara, betiko moduan, izenak ikasiz, eta tontakeri bat edo beste medio, giroa beroago izan dadin laguntzen, baina garbi izanda ez dugula ezer ere behartu behar. Gertatu behar duena gertatuko da, ziur. Gure lana aukerak eskaintzea da. Aukerak euskara dela eta, aste goxo bat, afektiboki indartsua, igaro dezaten. Aukerak lagun berrian egin ditzaten, eta elkarrekiko errespetuz joka dezaten.
Irakasleak, berriz, lehen aldia hirurak etortzen direna. Rober Karrantzatik etorri da, eta Arrate eta Itxaso Gasteiztik. Hasieratik sumatu diegu euren asmo nagusia dela ikasleak gustura egon daitezen.
Ohi dugun moduan, arratsaldean bileratxoa egin dugu eurekin, eta gure jokabidearen arrasto nagusiak azaldu dizkiegu, eta hau da adostu duguna: Karrantzako irakasleak adierazi digu emanaldi bat duela euskaraz eta euskararen ingurukoa besteen aurrean egin nahiko lukeena.
Jakinarazi digute taldeko harremanak hobetzea litzakeela euren asmo nagusietako bat. Era berean esan digute ados daudela oro har, guk egiten ditugun planteamenduekin."
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
 Nandy, neskatila inuxentearena egiten

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...