lunes, 1 de mayo de 2017

Amorotoko XXVIII. Pala Txapelketako finalak

Larunbat honetan jokatu dira Amorotoko XXVIII. Pala Txapelketako finalak. 

Aurten 18 bikotek parte hartu dute gehienak Lea-Artibaiko herrietakoa, baina izan dira Ermua edota Gernikatik etorri direnak ere.

Beti bezala, bi mailatan jokatu dira partidak eta finalak bigarren mailakoa larunbat goizeko 12:30etan jokatu zen eta lehen mailakoa arratsaldeko 18:30etan.

Partida berezi batek ere izan zuen tartea larunbatean, lehen mailako finalaren aurretik Leire Etxaniz Markinako palistak Amorotoko Ibon Zelaia bikote zuela Amorotoko Simon--Muxika bikotearen aurka jokatu zuten. Bi mutilez osatutako bikotea izan zen garaile 30-23ko emaitzarekin.
Txapelketari dagokionez, goizean Iban Zabala eta Liher Arrizabalaga Amorotoko bikoteak 30 eta 13 irabazi zieten Lekeitioko Iker Zabala eta Iker Diaz bikoteari. 
Sari banaketara Iban eta Liherrek ezin izan zuten etorri G.R.A.V.N.I Txapeleketako finala izan baitzuten Gazteizen beraien ordez Liherren aitonak hartu zituen garaikurrak eta txapelak.

Arratsaldean berriz, Jon Arriaga "Jonpu" eta Josu Imaz Amorotoko bikoteak 30-21 irabazi zieten Lekeitioko Iker Lopez eta Gernikako Paul Solagurenek osatutako bikoteari.


Eskerrik asko Ibon Gabiolari, informazioa eta argazkiak bidaltzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...