lunes, 17 de febrero de 2014

Oiartzun XXXI. Pala Txapelketa (3. zatia)

Arruti--Murua (Aginaga-Saizar sagardotegia) eta Sarasola--Labayen

Asteburu honetan jokatu direnak:
     Otsailak 15, larunbata. Goizeko 8:30tan     
Maila/Taldea
     Bikotea     
     Emaitza     
     Bikotea     
3. "G"
Mitxelena—Berabide
25
15
Imaz—Zubeldia
2. "I"
Pagoaga—Leunda
25
18
Alzuri—Olaizola
2. "J"
Vicente—Ortega
25
18
Alvarez—Garate
2. "A"
Goñi—Matxain
21
25
Lujanbio—Lujanbio
     Otsailak 15, larunbata. Arratsaldeko 3retan     
Maila/Taldea
     Bikotea     
     Emaitza     
     Bikotea     
3. "F"
Arruti--Murua
25
11
Sarasola—Labayen
1. "E"
Rodríguez—Santamaria
25
23
Zabala—Azpeitia
     Otsailak 16, igandea. Goizeko 8:30tan     
Maila/Taldea
     Bikotea     
     Emaitza     
     Bikotea     
1. "D"
Usabiaga—Urdanpileta
--
--
Errasti—Esnaola
3. "E"
Roteta—Askasibar
25
15
Rozaz—Iparagirre
2. "F"
Barbulo—Aranjuelo
21
25
Gaizka—Gabiola
1. "A"
Jon--Unda
25
16
Bikutze—Gastesi

Larunbateko goizean programaturiko partidu guztiak jolastu ziren, baina arratsaldez Sarasola--Labayen bikotearen aurkariak aldatu ziren, eta Eskudero--Rekarte bikotearen ordez bere taldeko Arruti--Murua aritu ziren. Antolatzaileak saiatzen dira ahalik eta aldaketa gutxienak egiten (soilik beharrezkoak) eta bikoteekin gustura gelditzen baina batzutan ezin izaten da eta halakoak normaltzat hartu behar ditugu.
Larunbatean arratsaldez ere, Loidiri zaintiratua eman ziola eta lesionatu egin zela eta, Iñigo Rodriguez aurrelariak, bere garaian Almandozekin aritu izan dana, ordezkatu zuen, Felix Santamariarekin bikotea egiten.
Igandean ez zen partidu bat jokatu. Usabiaga, griperekin gaxorik, Errastik ezin zuen eta horregatik, atzeratu egin da beraien arteko partidua.
Iñaki Undagoitia, "Unda" eta Jon Arriaga
Bizkaiko txapeldunak, Jon Arriaga--Iñaki Unda,  txapelketa honetan estreinaldia izan zuten eta garaipena lortu zuten. Partidu luzea eta gogorra jokatu zuten, hasieratik  pilota biziarekin aritu ziren, jo ta ke.  Momentu batean ematen zuen Unda nekatu eta lehertuko egin zela baina oso ondo iraun zion Bikutzeren pilotakadei, batik bat, Jon aurrelariak asko lagundu  ziolako eta aurkarien aldetik berriz, tantoa gehienetan atzean dominatu bai baina bukatzeko garaian, aurrean ezin. Hala ere, 25 eta 16ko emaitza, engainagarria da eta nire informatzailearen uste apalean ez du adierazten kantxan egon zen oreka. 
Beste bizkaitar bikote batek ere parte hartu zuen,  Gaizka--Gabiolak, alegia; honek ere irabazi. Partidua galtzen hasi ziren, aurkariek (Barbulo-Aranjuelo) pilota biziarekin dena sartzen dute berdera eta hauek jo eta jo ezin tantua bukatu. Baina partidu erdialdera edo, kontura ziren pilota motelagoa komeni zaiela eta aldatu zutenean partidua dena aldatu zen eta horrela irabaztea lortu zuten bizkaitarrek. 
Esan didaten arabera, maila oneko bikotea osatzen dute, oso biziak biak; eta batik bat atzelariak, oso seguruaren itxura trasmititu zuen, bi esku onak, lasaia eta esperientzi handikoa; aurrelariaren kasuan, gogotsu eta golpe handikoa, agian aurrean tantu bukatzeko garaian hobetu beharko luke, baina oro har aurrea egingo duen bikotea dela jakinarazi didate.
 Igandean jokatu zuten lehen 2 partidukoak, hirugarren mailan jokatu zuten Roteta - Askasibar eta Rozaz - Iparragirre eta lehen mailan jokatu zuten Jon - Unda eta Bikutze - Gastesi. 
(Informazio gisa esango dugu Gastesi orain urte batzuk profesional mailan eskuz aritu izan zela)

Datorren larunbatean pilotalekua okupatuta dago eta igandean ere ez dakite oraindik partiduren bat sartzeko aukera egongo den, besteak beste, OIARPE esku pilota taldeak eskuzko 3 partidu sartu behar dituelako.

Adi egongo gara!


Eskerrik asko Martxeli bidalitako informazioagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...