Asteburu honetan Algortako SANIKO pala txapelketa ospetsua eta HIRU ERREGE leihaketaren finalak jokatu dira, besteak beste.
SANIKO ("la jaula" jokalarien artean) txapelketa herrikoia eta bitxia da, polita, erakargarria, arrakastatsua... Pandemiaren eraginez, bi urtez jokatu ezinik, aurten XXVIII. edizioa izan da. Getxoko eta inguruko dozenaka lagun parte hartzen ari dira apirilaren erditik txapelak lortu nahian. Antolatzaileen eritziz, "helburu nagusia ondo pasatzea eta plaza berrreskuratzea zen".
Larunbatean, goizez, gizonezko ezein emakumezko finalak jokatu ziren, bi mailetan. Hauxe zen egitaraua:
10:30 Nesken 2. Maila
Txonpi / Miren 🔴
Jone / Susana 🔵
11:15 Mutilen 2. Maila
Tuto / Basterretxea 🔴
Beñat / Landa 🔵
12:00 Nesken 1. Maila
Nerea / Mada 🔴
Larraskitu / Libano🔵
12:45 Mutilen 1. Maila
Etxegia II - Labajo III🔴
Seoane - Belarri (Landeta)🔵
13:30 SARI BANAKETA ta RIFA zozketa (ANIMATU PARTE HARTZERA)
Ondoren, POTEOA PLAZAN TA ONDOKO TABERNETAN.
15:30 Txapelketa BAZKARIA (Patxeko etxean)
Gizonezkoen 1go mailan, azkenengo irabazleek, Etxegia--Labajo II, 23--30 galdu zuten honetan eta TXAPELDUNAK Belarri eta Ander Seoane izan ziren. Belarrik Landeta ordezkatu zuen.
Antolatzaileek bertako Urko Manzano eta Zulueta gogoratu zuten eta omenaldi bat eskaini zieten.
HIRU ERREGE
Asteburu honetan ere, txapelketa honetako final guztiak ospatu dira. Zierbenako Galipak garaipena lortu zuen 1go mailako gizonezkoen Frontenisean. Hain zuzen ere, hiru jokoetan, Arkaitz M--Ibai Txurruka bikoteak Willy (Getxo)--Urko F (Galipa) aurkariak menperatu zituen Getxoko Fadura-3 pilotalekuan.
eta antolatzaileentzat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.